Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Abenduko Artikutzako bisita gidatuak

Abenduaren 6an, 13an eta 21ean egingo dira

Abenduan hiru bisita gidatu egingo dira Artikutzan:

  • Abenduaren 6an (larunbatean), Enobietako presa. Oraingo honetan presan bertan sartuko gara eta hura zeharkatzen duten galerietan sartuko gara, makina-gela zaharra ikusitearekin batera. Galeria horietan zenbait saguzar espeziek babeslekua aurkitzen dute, eta kontuan hartu beharko dira laster egingo diren presa eraisteko lanak hasten direnean. 
  • Abenduaren 13an (larunbatean), gaueko irteera: Geminiden ozar-izarra. Irteera honen asmoa izango da Geminiden ozar-izarra ikustea, eguraldia lagun, Bianditz lepotik.
  • Azkenik, abenduaren 21ean (igandean), Eskas, Elutsa eta Erroiarri. 9 kilometro bide honek, harrespilak eta historiaurreko zenbait aztarna ikusteaz gain, Erroiarriko ur jauziaz gozatzeko aukera eskainiko digu.

Bisita hauetan parte hartzeko interesatuta egonez gero, kontuan hartu aldez aurretik izena eman behar dela.

Informazio gehiago eta izen-ematea

2025/12/02an argitaratuta