Breadcrumb
Eduki publikatzailea
2025eko Ingurumeneko dirulaguntzak onartu dira
Irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta

Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak uztailaren 22an 2025eko Ingurumeneko dirulaguntzak ematea onartu zuen. Osasuna eta Ingurumeneko Zuzendaritzak banatzen dituen laguntza hauek honako bi lerroetan antolatzen dira:
- Ingurumen arloko helburu nagusiekin bat datozen proiektuak garatzeko, bereziki: hondakinak, biodibertsitatea, klima aldaketa eta osasunaren sustatzea. 19.060 euroko aurrekontua.
- Elkarteen ohiko mantentze gastuak laguntzeko, 5.500 euroko aurrekontua.
Ingurumen arloko proiektuak
Guztira 16 eskaera jaso dira eta, balorazioa teknikoa egin ondoren, bi proiektuk ez dute dirulaguntzarik jaso ez dutelako bat egiten deialdiaren xedearekin edo ez dituztelako oinarri berezietan zehaztutako baldintzak betetzen.
Aurkeztutako proiektuek hainbat ingurumen helburu lantzen dituzte askotan baina honakoak dira diru laguntza jaso duten proiektuak helburuaren arabera:
Udalerrian biodibertsitatea babestea edo sustatzea bilatzen dutenak:
-
Lugaritz -Ibaeta- Antigua inguruan ingurumena eta hirigintza hobetzeko proposamenak – Lugaritz Auzo Elkartea
-
Amara Berdea – Amarako Amarabai Udalgintza Lan Taldea
-
Amara Berri Berdea – Amara Berri Auzo Elkartea (ABAE)
-
Zuhaitzak landatzea eta ekosistemak berreskuratzea – Haritzalde Naturzaleen Elkartea
-
Ategorrietako mintegietako udal parkea 2025 – Uliako Auzo Elkartea
-
Donostiarako 2025eko ingurumen proiektua – Aizpitarte Talde Espeleologikoa Elkartea
Hiri hondakinen prebentzio, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko proiektuak:
-
Donostia urdin baten alde – Surfrider Foundation Elkartea
-
REXCATERING, gure elikagaien kontsumo adimendunaren alde Altza BHIn – Residuo Cero Fundazioa
-
Bizikletak Birziklatuz – Kalapie Hiriko Txirrindulari Elkartea
-
Bigarren eskuko hileko azoka txikia eta Bidebietako 0 kilometroko produktua – Bidebietako auzo Elkartea (BIDEAK)
-
Donostian osorik aplikatzea ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea – Donostia Bizirik
Autokontsumo ekologikoaren sustapenerako proiektuak:
-
Hiri Baratzea – Minbiziaren aurka Gipuzkoan – Gipuzkoa Minbiziaren Aurka
-
Uliako lore baratzak proiektua – Uliako Lore Baratzak Ingurugiro Elkartea
-
Kontsumo ekologikoari lotutako hitzaldiak eta tailerrak - Artatxiki Biogunea Kontsumo Ekologikoaren Elkartea
Elkarteen mantentze gastuak
Lerro honetan guztira 9 eskaera jaso dira, horietatik bat beste zuzendaritza batetara (Gizarte Ekintza) bideratu da bere edukia kontutan hartuta. Halaber, beste bat Ingurumeneko proiektuen lerrora bideratu da aurkeztutako eskaerak horiekin bat egiten zuelako.
Gainera, balorazio teknikoa egin ostean hirugarren eskaera bat ukatu egin da proiektu bati lotutakoa baita.
Honela, 2025ean mantentze gastuetarako dirulaguntzak jasoko dituzten elkarteak honakoak dira:
-
Uliako Lore Baratzak Ingurugiro Elkartea
-
Haritzalde Naturzaleen Elkartea
-
Kalapie Hiriko txirrindularien Elkartea
-
Eguzki
-
SEO/BIRDLIFE Donostia
2024 urtearekiko proiektu bat gehiago lagunduko da eta mantentze lerroan elkarte kopuru berak jasoko dute laguntza.
Guztira elkarteen artean guztira 24.559,94 euro banatuko dira, hau da, aurrekontu partida osoa erabiliko da. Bi lerroetan, elkarte bakoitzari emandako zenbatekoaren %70 irizpena argitaratu eta berehala ordainduko da, eta gainerako %30 erakunde bakoitzak bere jardueraren zuriketa aurkezten duenean.
2025/07/24an argitaratuta