Eduki publikatzailea

Nagusiak ingurumenari buruz sentsibilizatzeko tailerra

+55 programaren eskutik

Donostiako Udalak ingurumenari buruz sentsibilizatzeko tailer bat egingo du 2019ko urritik 2020ko maiatzera bitartean, Plus 55 programaren, Donostia Kulturaren eta Ingurumenaren arteko elkarlana dela-bide, eta Kalapieren, Club Vasco de Camping Elkartearen (CVCE) eta Urdaburu mendizale elkartearen laguntzarekin.

 

Tailerraren helburua tokiko ingurumen arazo nagusiak eta horiek klima aldaketan dituzten ondorioak ezagutzera ematea da.

 

Tailerraren bosgarren edizioa izango da, eta zuzendari lanak Kalapieko kide Carlos Pérez Olozagak egingo ditu. Zehazki, tailerra Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da (Anoeta estadioko eraikina) hamabost egunez behingo asteazkenetan, 10:00etatik 12:00etara. Guztira, ikasgelan 11 saio egingo dira (horietako batean, nahi duen orok parte hartu ahal izango du), eta 5 bisita edo txango (goiz osoa).

 

Aurreko lau edizioen aldean, jorratuko diren gaiak ezberdinak izango dira, eta bisitak edo txangoak ere bai.

 

Irailaren 12an, 11etan, informazioa emateko hitzaldi bat egingo da Cristina Enean. Hartan, tailerraren eta bisiten edo txangoen ezaugarriak zehaztuko dira: helburuak, edukiak...

 

Matrikula egiteko epea irailaren 12ko hitzaldiaren ostean hasiko da, Cristina Enean bertan edo Joserrari deituta (+55 programaren dinamizatzailea) 10:00etatik 14:00etara (tel.-zk.: 943481915). Beste aukera bat posta elektronikoz harremanetan jartzea da: JRamon_Duarte@donostia.eus.

 

Tailerraren kostua 30 eurokoa da, eta horren barnean sartzen dira katamaran bidezko txangoa eta autobusez egingo diren gainerako laurak. Talde bakoitzean 40 lagun egon ahal izango dira, gehienez.

Tailerren egitaraua

 

** Hona hemen aurreko ikasturtean egindako txangoetako baten esteka, Zumaia/Debako flyschean katamaran bidez eginiko ibilbide gidatuarena (gaztelaniaz):

Ibilbidea