Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Villa Salia Gizarte Zerbitzuetarako

Kontu ematea

Villa Salia gizarte zerbitzuen arretarako bideratu

Villa Salia gizarte zerbitzuen arretarako bideratu

  • Egia
  • Gizarte kohesioa social

Baliabide berrituak eta aproposagoak izango ditugu gizarte zerbitzuetan herritarren arreta hobetzeko. Bi erabilera zehatz izango ditu eraikinak: batetik, kalteberatasun egoeran edo arriskuan dauden adin txikikoei eta familia kideei zuzendutako  hezkuntza programa eta programa psiko sozialak  garatuko dira (bigarren solairuan) eta bestetik etxe-bazterketako egoeran dauden pertsonei zuzendutako eguneko arreta zentroa kokatuko da bertan (lehen solairuan).

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 1.855.670,31 €
Benetan gastatutakoa 926.935,48 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/01/31

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%50

Aurrerapen mailaren iturria: Aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %

Villa Salia egokitzeko lanak 2021eko abenduan hasi zituen Construcciones Murias S.A. enpresak. 2023ko urtarrilean jakinarazi dio Udalari ez dutela lanekin jarraituko. Horren ondorioz, egiteke gelditu den obra gauzatzeko beharrezkoa izango da kontratu berria esleitzea eta honek obraren atzerapena ekarriko du.
Aurreikuspenen arabera obra 2024. urteko irailerako bukatuko litzateke. Behin obrak bukatuta, beharrezkoa den ekipamenduarekin hornituko da eraikina eta dena ondo bidean,  2024ko bigarren sei hilekotik aurrera jarriko da martxan Villa Saia berria, aurreikusitako zerbitzuekin.
Proiektu honek Next Generation fondoen dirulaguntza jasoko du.

Mugarriak

  • 2021

     Abendua, obraren hasiera 

  • 2024
    Apirila, obraren amaiera
    Urria, Zentroa martxan