Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Sarbide berria Marrutxipin

Kontu ematea

Sarbide berria Marrutxipin

Sarbide berria Marrutxipin

  • Intxaurrondo
  • Hiri jasangarria

Bide Azpiegituretako Departamentuaren eta Udalaren artean sinatutako «Hiriko sarbideak aztertu eta planifikatzeko eta GI-20 saihesbidearekin koordinatzeko hitzarmena»ren esparruan, komenigarritzat jo zen Garberako biribilgunean trafiko maila apaltzea eta auzoen arteko mugimenduak hobetzeko hiriaren eta GI-20 errepidearen arteko konexio berriak sortzea, lotura gehiago izateak bide sistemari malgutasuna ematea baitakar.

Gastua

Aurrekontua (aurreikuspena) 12.663.389,33 €
Benetan gastatutakoa 775.531,58 €

Proiektuaren egoera

Azken eguneratzea: 2023/02/28

Egoera: Abian

Aurrerapen maila:

%6

Aurrerapen mailaren iturria: aurreikusitako aurrekontutik gastatutako %

Hitzartutakoarekin bat etorriz, Marrutxipin GI-20 errepiderako lotune berri bat eraikitzeko proiektua idatzi du Foru Aldundiak. Ekialdeko eta mendebaldeko sarrera- eta irteera-mugimendu guztiak hartzen dituen lotura oso bat da, Etzietako eta Castelaoko parkeei eragiten ez diena, eta Fernando Sasiain kalea eta Mons pasealekuarekin lotura zuzena sortzen duena.

Horrela, helburu hauek betetzen dira: lurraldeko bide sarea hobetzea, hiria GI-20rekin lotuz, eta Intxaurrondo, Egia eta Gros auzoetarako sarbide zuzena sortzea, hiriko bide sarea eta mugikortasuna hobetzeko.

Mugarriak

  • 2021

    Hitzarmenaren sinadura

    Obren lizitazioa

  • 2022

    Obren hasiera

  • 2024
    Obren amaiera