BIT - BARRUTIA - BARRUTIA BANNER

BIT - BARRUTIA - EGITURA EDUKIA
EGITURA
Barrutiaren egitura organo ezberdinek osatuta dago, bakoitzak bere funtzioak eta behebeharrak dituelarik.
Barrutiko Batzarra hemeretzi kidek osatzen dute:
Auzo elkarteen eta arloko entitateen ordezkari diren hamar kideak hautatzeko sistema
Auzo elkarteetako eta arloko entitateetako kideak hauteskunde bidez hautatuko dira eta deialdia Alkatetzaren Erabakiz egingo da. Deialdia jakinarazten denetik 15 eguneko epean, auzo elkarteek eta entitateek beren hautagai izango den pertsona aurkeztu ahal izango dute. Horretarako, aurkezpen idatzi bat eta hautagaia izendatzen duen organo eskumendunaren erabakiaren ziurtagiria aurkeztu behar dira, auzo elkarteko edo entitateko idazkariak eginikoa.
Behin hautagaiak izendatuta, hauen zerrenda barrutiko bulegoan jarriko da ikusgai, hiru egunez gutxienez bozketaren aurretik, eta bi zerrenda bereiziko dira: auzo elkarteetako hautagaiena eta arloko entitateetako hautagaiena.
Bozkatzeko eskubide materiala auzo elkarteko eta arloko entitateetako presidenteek izango dute, eta bozketa deialdian zehaztutako egun eta orduan egingo da, Altzako Alkateordetzan. Presidenteek edo bozkatzeko eskubidea aitortu dieten pertsonek, karguaren edo bozkatzeko eskubidea ematen dion izendapenaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, nortasun agiriarekin batera. Bozketa amaitzean, botoak zenbatu eta emaitza jakinaraziko da. Hautatuak izan diren ordezkariak izendatuko dira. Bozketa egunaren ondoren, 5 eguneko epea egongo da erreklamazioak egiteko eta mahaiak 5 eguneko epea izango du ere horiei erantzuteko.
Behin erreklamazioen epea agortuta, hurrengo osoko bilkuran, barrutiko kide izendatuko dira bozketan boto gehien izan dituzten auzo elkarteetako 5 ordezkariak eta gainerako entitateetako 5 ordezkariak.
BARRUTIKO BILTZARRA
Aholkularitza eta informazio izaera hutseko organoa da. Barrutiko Batzarreko kide guztiek gehi auzo elkarte eta gainerako entitateetako ordezkari banak osatzen dute. Azken hauek barrutiaren esparruan diharduten elkarteak eta Herri Entitateen Erregistroan inskribatuta daudenak izan behar dute.
Biltzarra urtean bitan bilduko da, eta ezohiko moduan, buruak bilkurarako deia egiten duenean edo kideen herenek gutxienez eskatzen dutenean.
ADMINISTRAZIO UNITATEA
Barrutiaren antolakuntzarako, funtzionamendurako eta haren helburuak betetzeko, barrutiak Administrazio unitate bat dauka. Unitate hau ondorengoek osatuko dute:
Gaur egun, 2019-2023 legealdian, Ekialdeko Barrutiko Batzarra ondoko ordezkariek osatzen dute:
Zure bisitaren eta gure zerbitzuen kalitatea hobetzeko, cookie hauek erabiltzen ditugu:
Konfigurazioa aldatzeko edo argibide gehiago eskuratzeko Cookie-en politika.