Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua

Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua img

 
Lan bat egin, zerbitzuak eman edo hornigaiak erosteko tresna izateaz gain, kontratazio publikoak ahalmen handia du politika publikoak  berdintasun, gizarte, etika eta ingurumen irizpideak erabilita bultzatzek.
 
Donostiako Udala jakitun da kontratazioa tresna garrantzitsu bat dela gizarte eta lan integrazioa, ingurumena babestea, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bermatzea helburuak lortzeko tresna garrantzitsu bat dela, hortaz, 2013ko ekainaren 21ean  Donostiako Udalaren kontratazioetan gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun irizpideak sartzeko jarraibideak, eta irizpide horiek jasotzeko Gida.
 
Gainera, 2014ko uztailaren 24an, ondokoa ebatzi zuen: "Onartzea udal kontratazioetan gizarte, ingurumen, etika, lan, hizkuntza eta berdintasun irizpideak sartzeko jarraibideen aplikazioaren jarraipen eta kontrolerako Batzorde Teknikoa sortzearena".
 
2014ko apirilaren 11an, Kiroletako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeak aipatutako jarraibideak eta gida onartu zituen, egin beharreko egokipenak eginez,bai kontratazioen zenbatekoa bere baliabide propioen % 5 baino gehiago bada, bai esleipenak lau urte baino gehiago irauten badu.
 
2015eko martxoaren 12an, Udal Informatika Zentroko Zuzendaritza Batzordeak aipatutako jarraibideak
onartu zituen, Udal Informatika Zentroak egindako kontratazioetan gizarte, ingurumen, etika, lan eta berdintasun irizpideak sartzeko.
 
Hizkuntza ofizialen erabilerari dagokionean, baldintzaorri ia guztiek baitaratzen dituzte esleipendun
enpresaren betebehar gisa ezarrita dauden hizkuntz klausulak.