Cooperacion TItulo

Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza

Ogi-apurra

Oinarriak eta Prozedura 2019

 2022ko Oinarriak eta Prozedura 

Honako deialdi honen helburua da diru laguntzak plazaratzea konkurrentzia librean, genero ekitatea, ekologia eta gizarte iraunkortasuna eta giza eskubideak zeharkakotasunez sustatzen dituzten garapenerako lankidetza, sentsibilizazioa eta gizarte eraldaketarako hezkuntzari lotutako proiektuak gauzatzeko.

 

Ultimas Subvenciones

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza eta lankidetzako proiektuak

Eduki publikatzailea

Elikadura-burujabetza bermea, El Salvadorren. 2020
Zenbatekoa: 67.871 €
Proposamen honek agroekologia eta elikadura-burujabetza sustatzen lagunduko du. Ekimen hau alternatiba izan nahi du El Salvadorreko landa-eremuko erakunde komunitarioetako emakume nekazarien justizia klimatikoaren aldeko borrokan.

Sexu eta ugalketa eskubideen hobekuntza. Perú. 2020
Zenbatekoa: 48.479 €
Sexu-heziketa integrala eta gizarte artikulazio eta eragina, funtsezkoak peruko sexu eta ugalketa eskubideak hobetzeko

Ahalduntzea eraldatzeko! Santa Cruz, Bolivia. 2020
Zenbatekoa: 35.101 €
Emakumeen eskubideak babesteko sistema nazionalaren hauskortasunaren aurrean, eta Estatuaren Konstituzio Politiko Berria eta arau-esparru bat dauden arren −haiek aitortzen dute neskek, nerabeek, gazteek eta emakumeek eskubidea dutela indarkeriarik gabeko bizitza bat izateko−, aurrerapenak ez dira ekintza bihurtzen

Calcuta Ondoan (Indian). 2014
Zenbatekoa: 58.889 €
Lehengo helburuekin jarraitzea proposatzen du, besteak beste, tratu txarrak jasan dituzten emakumeei babesa, arreta eta aholkuak ematea, kanpainak, presio taldeak eta abokatuak eskaintzea, emakumeak babestu beharko lituzketen legeak eraginkorki bete eta hobe daitezen, eta familian eta komunitatean sortzen diren gatazkak konpontzeko jarduerak eta aholku psikologikoak eskaintzea eta Emakumeentzako Auzitegiak eta Beltzezko Emakumeak eta antzeko ekim ...

Haurralde (Mozambique). 2014
Zenbatekoa: 58.921 €
Proiektu honen helburua kalteberatasun egoeran dauden emakumeek bizitza kalitatea eta ongizatea areagotzeko esparruak sortzea da.

Medicus Mundi (India). 2014
Zenbatekoa: 58.920 €
Proiektu honetan, aldaketarako estrategia globala adivasi emakumeen bakarkako zein taldeko ahalduntzea sustatzean oinarritzen da, senarrak eta komunitateak erantzunkide izaten hasteko ekintzak sartuz, emakumeek eurek bizi dituzten desberdintasun sozialak, ekonomikoak eta genero desberdintasunak hautsi ahal izan ditzaten.

Mugen Gainetik (Guatemala). 2014
Zenbatekoa: 58.918 €
Proiektuaren xedea emakumeak erabakiak hartzen diren erakundeetan eta esparruetan sartzea da, generoen arteko oreka bideratzeko. Ahalduntze ekonomikoa bultzatu nahi da, haien enpresa gaitasunak indartuz, negozio ekimen iraunkorrak sortzeko eta, horrela, diru sarrera osagarriak lortzeko eta,ondorioz, emakumeen eta haien familien elikadura ziurtatzen laguntzeko.