Breadcrumb

Urban Klima 2050

Medio Ambiente / Ingurumena

Urban Klima 2050

LIFE proiektu integratua

Urban Klima 2050 Life proiektu integratua Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.

Life honek Europar Batasunaren onarpena izateak balio handia du, zeren EBk gehienez proiektu bat ezartzen baitu deialdi, arlo eta herrialde bakoitzeko, eta, salbuespen gisa, nahiz eta Espainian Life integratu bat onartuta dagoen klima aldaketa arintzeko eta berari egokitzeko proiektu integratuen alorrean, hain zuzen ere Nafarroan, Europar Batasunak Euskadik aurkeztutako proposamena onartu du.
Proiektu garrantzitsu hau gauzatuko duen enpresa-partzuergoak 20 erakunde baino gehiago biltzen ditu. Horiek guztiek modu koordinatuan lan egingo dute ezarritako helburuak lortzeko. Enpresa horiek guztiek gaitasun eta esperientzia handia dituzte klima-aldaketaren aurkako borrokan; horren froga da 2025era arte alor horretan gauzatuko dituzten jarduerek ia 20 milioi euroko inbertsio globala bilduko dutela.

Proiektuan parte hartzen dute besteak beste, Donostiako udalaz gain, beste 7 udalerrik (Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Bakio, Gernika-Lumo eta Zarautz), hiru aldundiek, bost zentro teknologikok eta Naturklima fundazioak.

 

Urban klima 2050 life proiektu integratua

                                                               

Informazio gehiago

 

Urban Klima 2050 Donostian

Donostiako Udalak 5 ekintza gauzatuko ditu beste erakunde batzuekin elkarlanean 700.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin:

 

C2.2 Ekintza: larrialdietako udal-planak ebaluatzea

Ekintza honen esparruan, larrialdietako udal-planak eguneratzeko metodologia garatuko da, klima-aldaketa kontuan hartuta. Proiektu pilotuetako bat Donostian egingo da, eta euriaren, tenperaturaren, haizearen eta itsas mailaren igoeraren ondorioak integratuko dira haren larrialdietako planean.

 

C4.1 Ekintza: irtenbide naturalak eta haien onurak

Ekintza honen bidez, udal-mailan irtenbide natural onenak hautatzen, diseinatzen etaabiarazten lagunduko duten metodologiak eta tresnak diseinatuko dira. Gainera, proiektu pilotu bat abiaraziko da Euskadiko hiru hiriburuetan. Halaber, abiarazitako ekintzen eraginkortasunaren jarraipena egingo da.

 

C4.2 Ekintza: hiri- eta landa-eremuen arteko lotura eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezkoa den azpiegitura berdea

Ekintza honetan Oberango eremuan dagoen Lawson altzifrez osatutako 3 hektareako basoa bertako espezieekin ordezkatuko da. Honela, batez ere, haritzak landatuko dira. Bestalde, Artikutzan, urtegia hustu ostean, ibaiaren konektibitatea eta ibaiertzeko landaredia berreskuratu eta haltzadi-basoa babesteko lanak egingo dira.

 

Baso baten argazkiaLautada baten argazkia

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

C4.4 Ekintza: energia berriztagarriak inplementatzea

Donostian dagoeneko autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaiko ezarri dira ekintza honen baitan: Ondarreta aterpetxean, Ulia aterpetxean, udal parke mugikorrean, Lauhaizetako udal mintegietan eta Jakintza-Heriz ikastolan. Honela, udal eraikin horietan CO2  isuriak murriztu, kostuak merketu eta horniduraren independentzia handitu da.

 

Eguzki plakaJakintza-Heriz ikastola

 

C5.1 Ekintza: ibai arroetako irtenbide naturalak

Ekintzaren helburu nagusia etorkizuneko ibaien uholdeak prebenitzea da, hainbat ibaitan irtenbide naturalak abiaraziz. Donostian Errekatxulo ibaia berriz naturalizatuko da.

 

 Errekatxulo errekan egingo den birnaturalizazioaren fotomuntaketa.

                                            Errekatxulo errekan egingo den birnaturalizazioaren fotomuntaketa.

 

Euskadiko ekintza klimatikorako proiekturik handiena datozen urteetarako