Breadcrumb

BIT - SARETU - PROIEKTUA MIRADOR HERRERA

Herrerako begiratokiaren aurrebista

HERRERAKO BEGIRATOKIA

RENFEren trenbideen gainean dagoen lursaila, Herrera eta Oleta lotzen dituena, biltegi gisa erabili zen Altzako Topoaren geltokia egin zenean. Obrak bukatuta, lursaila berriz ere Udalaren esku geratu zen, erabiltzeko moduan.

2015eko otsailean, inguru horretako bizilagun-talde batek 100 sinadura bildu zituen, bai eta bi auzo-elkarteren babesa jaso ere, proposamen baten inguruan: lursaila erabiltzea bizilagunen beharrei erantzuteko.

2015 eta 2016an, hainbat bilera egin ziren udal ordezkarien eta auzokideen eskaeraren sustatzaileen artean. Herrerako Begiratokia auzokideen aisialdirako eta egonaldirako gunea izatea planteatu zen, bai eta berdegune bat eta aparkaleku batzuk egitea ere. FRL Arkitektoak arkitektura-estudioari enkargatu zitzaion ideia garatzea, eta partaidetza-prozesu bati ekitea erabaki zen, herritar guztientzat irekitako saio batzuek osatua.
 

Herrerako begiratokia orain Herrerako begiratokiaren aurrebistaaurkezpena

2016ko azaroaren 15ean, herritarrek parte har zezaketen lehen bilera egin zen. Bileran, FRL Arkitektoak arkitektura-estudioak, hasierako planteamendua aurkeztu zuen: goiko plataforma bat egitea eta, bertan, aparkatzeko plazak jartzea, eta, bestetik, beheko plataforma bat egitea, plaza eta begiratokiaren kokalekua izango zena. Bi plataformen arteko distantzia gainditzeko, bide mailakatu batetik igaro behar zen (han harmailak ere badaude).

Eztabaida ireki zen, herritarrek zalantzak argitu eta ekarpenak egiteko eta, modu horretan, proiektua aberasteko. Egin ziren ekarpenak jaso egin ziren, proiektuan txertatzea baloratzeko.

Bigarren bilera 2016ko abenduaren 13an egin zen. Udalak beste proposamen bat aurkeztu zuen. Bertan sartu zituen bideragarriak jotzen zituen auzokoen proposamenak, eta gainerakoak ez sartzeko arrazoiak azaldu zituen:

 

  • Aisialdirako gunea lehentasunezko elementua izatea, auzotarrek alde horretan izango duten berdegune publiko bakarra izango baita.
    Ekarpen hau txertatu zen.
  • Ahaleginak egitea aparkaleku plaza gehiago egiteko.
    Ekarpen hau txertatu zen: 7 aparkaleku-plaza gehiago
  • Motoetarako aparkaleku bat egitea.
    Ekarpen hau txertatu zen: motoetarako 12 aparkaleku-plaza
  • Aztertzea zenbat zebrabide behar diren Begiratokira jotzeko. Botoi-semaforoei eustea.
    Ekarpen hau txertatu zen.
  • Espaloien irisgarritasunaren hobekuntza-lanak Topoaren geltokiraino luzatzea.
    Ekarpen hau ez zen txertatu: udal arduradunek adierazi zuten hori beste proiektu baterako proposamena izango litzatekeela, eta ez honetarakoa.
  • Begiratokira sartzeko bi jobide jartzea:
    1. Oletako galtzadatik sartzeko, bata.
      Ekarpen hau txertatu zen.
    2. Herrera-Buenavista bidegorritik sartzeko, bestea.
      Ekarpen hau ez zen txertatu: ez da bideragarria ADIFen eraginagatik.
  • Argiztapen egokia, puntu kritikoa izan ez dadin, erabilera bandalikorik izan ez dadin…
    Ekarpen hau txertatu zen.
  • Bi zuhaitz-multzo handitzea, beheko plazaren eskuinaldean zein ezkerraldean. Kontuz ibili puntu kritikorik ez sortzeko, eta Herrera pasealekuko espaloitik Begiratokia ondo ikusi ahal izateko, ezkutuko gunerik sor ez dadin.
    Ekarpen hau txertatu zen.
  • Iturri bat jartzea.
    Ekarpen hau txertatu zen.
  • Aztertzea non jarriko diren edukiontziak Herrera pasealekuan.
    Ekarpen hau txertatu zen.

2017ko azaroaren 28an, azken bilera egin zen, behin betiko proiektua aurkezteko eta proiektuaren lizitazio eta gauzatze epeak azaltzeko. Horretaz gain, erantzuna eman zitzaien prozedurei buruz eta obren ondorioz gerta daitezkeen kalteei buruz planteatutako zalantza batzuei.

Begiratokiko lanak 2018an hasi ziren, eta urte horren amaierarako bukatzea aurreikusita zegoen, baina arazo tekniko batzuek lanak atzeratu zituzten eta 2019 urtean zabaldu zen plaza.

Herrerako begiratokiaren orain