Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Garraio Publikoko Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Topaketa

St. Patricks English Schooleko ikasleek parte hartu dute

Donostiako Udalak “Garraio Publikoko Hezkuntzari buruzko Nazioarteko Topaketan” parte hartu du. Topaketa hori apirilaren 27an egin da, Toyaman eta Ishikawan (Japonia) maiatzean egingo den G7ko Hezkuntza Ministroen Bileraren aurre-ekitaldi gisa.

Toyamako Udalak antolatutako topaketaren helburua da munduko hainbat hiritako ikasleen arteko bilera sustatzea, hirietako garraio publikoaren balioa berraztertzeko. Bertan, Denpasar (Indonesia), Kuala Lumpur (Malaysia), Toyama (Japonia) eta Donostiako ikasleek parte hartu dute. Gure hiria ordezkatu dute St. Patricks English Schooleko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako zortzi ikaslek, eta Donostiako garraio publikoaren sistema nolakoa den azaldu die gainerako parte-hartzaileei, sistema hori osatzen duten ibilgailuak eta zerbitzuak deskribatzearekin batera.

Munduko hirien mugikortasunaren adibideak azalduz, hiri-eremuko garraio publikoaren egoeraren eta ezaugarrien ikuspegi globala sustatu nahi da. Horren bidez, belaunaldi gazteenak, eta baita hainbeste ez direnak ere, kontzientziatu nahi dira ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarriak diren mugikortasunaren garrantziaz. Era berean, jardunaldian zehar, lau ikasteetxetako ordezkariek batera irakurri dute “Toyamako Garraio Publiko Iraunkorrari buruzko G7ko Adierazpena”.

Hiriko alkateak ere esku hartu du

Nazioarteko konferentzian hiriko alkate Eneko Goiak hartu du parte eta amaiera hitzaldia eman du. Ekitaldia goizeko bederatzietan hasi da, Donostiako ordutegian.

Nazioarteko ekitaldi honetan, Udalak, Ingurumen Osasun eta Iraunkortasuneko Zuzendaritzaren bitartez, parte hartu du Europar Batasunaren International Urban and Regional Cooperation (IURC) programan hari delako hiri eta eskualde iraunkor eta berritzaileen alde. Donostiak Trantsizio ekologikoa eta Green Deal gaikako sarean parte hartzen du. Toyamako Udalarekin parekatuta dago, konferentziaren antolatzailearekin hain zuzen ere, eta klima-aldaketarekin, energia-eraginkortasunarekin, mugikortasun iraunkorrarekin edo Garapen Iraunkorreko Helburuen 2030 Agendaren (GJH) udal-ezarpenarekin lotutako esperientziak eta politikak trukatzen elkar lagundu diote.