Breadcrumb
AURREKONTUAK- bannerra - txikia2

alerta
AURREKONTUAK- titulo - FAQ
PREGUNTAS FRECUENTES
AURREKONTUAK- FAQ
Programak herritarrek eta elkarteek Donostiaren beharrei buruz hausnartu eta arlo desberdinetan hiria nola hobetu proposatzeko helburua du, aurrekontuaren gainean egindako proposamenetan oinarrituta.
Modu horretara, herritarrek eta elkarteek 2021 eta 2022 urteetako aurrekontu proiektuen definizioan eragingo dute, Udaleko herri partaidetza sistemarekin bat. Herritarren partaidetza ariketa gobernuaren ordezkaritza lanarekin osagarria da, Donostiako politika eta proiektu publikoak eraikitzerakoan.
Udalak 4.000.000 euro erreserbatu ditu 2021 eta 2022 urteetako aurrekontuetatik, 2.000.000 euro urtean. Ekialdeko Barrutian esleituriko partida Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako Barrutietako Batzordeak onetsiko du.
Inbertsioen banaketa bozketen emaitzen araberakoa izango da, eta, herritarrek ezarritako ordena errespetatuz, botorik gehien jaso duten proposamenak konprometituko dira, urte bakoitzerako ezarritako kopurua ahitu arte.
Herritar eta elkarteei begira prozesua apiriliaren 20an abiatu da, proposamenak aurkezteko epea zabaltzearekin.
Zehazki faseak eta epeak ondorengoak dira:
- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA: apirilaren 20tik maiatzaren 3ra.
- BIDERAGARRITASUN AZTERKETA: ekainaren 1etik uztailaren 12ra Udalean proposamenen bideragarritasun azterketa egingo da.
- ARGITARATZEA: irailaren 7an argitaratuko dira boto emateko fasera pasako diren proposamenen zerrenda.
- BOTO EMATEA: irailaren 14tik 27ra herritarrek proposamenen gainean boto emateko aukera izango dute.
16 urte baino gehiago badituzu eta Donostiarekin harremanen bat baduzu proposamenak egin ditzakezu: bertan bizi bazara, bertan ikasi edo lan egiten baduzu, bertan jabetzaren bat baduzu, etab. Elkarteei dagokienez, erakundeen udal erregistroan inskribatuta egon behar dute. Botoa ere eman ahal izango duzu, baina kasu honetan, erroldatuta egon behar duzu, eta zure aukerek aurrera egingo duten proposamenen zerrendan lehentasunak ezartzeko balioko dute.
Zer hobetu nahi duzun, non dagoen (kokagunerik balego) eta nola egingo zenukeen deskribatu behar duzu. Iraingarriak diren edo errespetuaren eta giza eskubideen kontra doazen proposamenak bertan behera geratuko dira.
Herritar edo elkarteek egin ditzakezuen proposamenen kopurua ez dago mugatuta.
Ekainaren 1etik uztailaren 12ra Udalak jasotako proposamenen bideragarritasuna aztertuko du: maila tekniko, juridiko eta ekonomikoan. Proposamenak sailkatu ondoren, gai horretan eskumena duen departamentuak aztertuko ditu eta bozketa fasera pasatuko direnak identifikatuko ditu. Ondoren, uztailaren 13tik irailaren 7ra, edukiak eta bozketa-sistema prestatuko dira.
Ondorengo baldintzak bete behar dituzte aurrera egingo duten proposamenek:
- Interes publikokoak izatea.
- Udal eskumenekoak izatea.
- Udalaren bideragarritasun teknikoa gainditzea.
Udalaren Berdintasun Planeko eta Euskara Planeko jarraibideak bete behar dituzte.
Botoa emateko fasera pasatu ahal izateko, aldiz, aurreko baldintzaz betetzeaz gain:
- Gehienez 300.000€-ko gastua eragin behar dute.
- 2021eko eta 2022ko ekitaldietan gauzatzeko modukoak izan behar dute, eta ezin izango dute eraginik izan ondorengo aurrekontuetan.
Antzeko proposamenak multzokatu egingo dira eta horren berri emango zaie proposamenak aurkeztu dituztenei.
Irailaren 7an argitaratuko dira http://www.donostia.eus/ataria/web/guztion-artean/ webgunean bideragarritasun azterketaren emaitzak eta boto emateko fasera pasako diren proposamenen zerrenda. Gaiaren arabera nahiz lurralde unitatearen arabera kontsultatu ahal izango dira.
Nahiz eta boto emateko fasera ez pasa, Udalak kontuan izango ditu proposamenak: ematen duen zerbitzua hobetzeko, funtzionamendua hobetzeko, etab.
Beste administrazio batzuen eskumeneko proposamenak diren kasuan, administrazio horiei helaraziko zaizkie.
Irailaren 7an argitaratuko dira http://www.donostia.eus/ataria/web/guztion-artean/ webgunean boto emateko fasera pasako diren proposamenen zerrenda.
Irailaren 14tik 27ra Donostian erroldatuta bazaude eta 16 urtetik gora badituzu, proposamenen gaineko botoa eman ahal izango duzu on line http://www.donostia.eus/ataria/web/guztion-artean/ webgunean edo presentzialki Kultur etxeetan, Udalinfoko postuetan edota Herritarren Partaidetza Bulegoan (Easo kalea 43, 2.solairua).
Bost proposamenei eman beharko diezu botoa.
Botoak kontuan hartuta proposamenen zerrenda lehenetsia lortuko da. Hau da, boto gehien jaso dituen proposamena izango da lehenengoa eta hurrenkeran jasoko dira proposamenak boto gutxien dituenera arte.
Boto ematearen emaitzak irailaren 28tik urriaren 2ra argitaratuko dira.
Gaiaren edo lurralde unitatearen arabera kontsulta daitezke. 4.000.000 eurora arte iristen diren proposamenak, eta Ekialdeko Barrutiko Batzordeak Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta auzoetarako bideratzen duen kopurua amaitu arte iristen direnak, aurrekontu-proiektuan sartuko dira, Tokiko Gobernu Batzarrak eta Ekialdeko Barrutiko Batzordeak kasu bakoitzean dagokion zenbatekoari buruz ezarritako irizpideen arabera.
Gune bat prestatuko da hartutako konpromisoen segimendua egin ahal izateko. Udalak konpromisoa hartzen du hautatutako proiektuen gaineko informazioa emateko.
Udaleko Herritarren Partaidetza bulegora gertura zaitezke (Easo Kalea 43, 2.solairua), 943481356 telefonora deitu edo udala_partaidetza@donostia.eus helbidera idatzi.