2024ko udal aurrekontuaren proiektua hiritarrei aurkezteko bilera irekia

otsailak 28

Datorren asteazkenean, hilaren 28an, 2024ko udal aurrekontuaren proiektua aurkeztuko zaie herritarrei
egingo den bilera irekian.
Ogasun eta Finantzetako Zinegotzia bertan izango da, baita gainerako alderdi politikoetako ordezkariak ere.
Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.
Bilera irekia
Otsailak 28, asteazkena
18:00etan
Udaletxeko Udalbatza aretoan (sarrera Alderdiederretik)