Arau-proiektua: 2020ko ordenantza fiskalak

2020ko tasa, zerga, prezio publikoen proposamena

Datorren ostegunean, irailaren 5ean, iraileko Udalbatzarraren gai zerrendan sartuko diren Gobernuaren eta alderdi politikoen egitasmo eta arau proposamenen berri emango da.

Herritar guztientzat irekia izango den bilera hau Udaletxean egingo da, Udalbatzan, 19:00etan. Sarrera Alderdi Ederretik.

Gai zerrendan sartuta dagoen proiektu arauemailea honako hau da:

1.- 2020rako ordenantza fiskalak


Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkari Jaime Dominguez-Macayak aurkeztuko du, eta Arau proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.

Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.

Dokumentuak