2023ko udal aurrekontuaren proiektua hiritarrei aurkezteko bilera irekia

2023ko otsailaren 20an

Datorren astelehenean, otsailaren 20an, 2023ko udal aurrekontuaren proiektua aurkezteko herritarrentzako bilera irekia egingo da udaletxean, xehetasunak ezagutzeko eta galderak egin ahal izateko. Hitzordua 18:00etan izango da Udalbatzan.

Aurkezpenean parte hartuko dute Kerman Orbegozok, Ogasun eta Finantzetako Zinegotzia, baita gainerako alderdi politikoetako ordezkariek ere.

*Sarrera librea izango da lekua bete arte.