Donostiako Barrutien Organo Araudiko 14.1 artikulua aldatzeko proposamena

juntaren osaketa dela eta

Donostiako Barrutien Organo Araudiko 14.1 artikulua aldatzea, honako idazkera emanda:

14. artikulua. Osaera.

14.1. Barrutiko Batzarra hemeretzi kide hauek osatuko
dute:

— Barrutiko Batzarreko zinegotzi-burua.

— Barrutiko Batzarreko zinegotzi-buruordea.


Zazpi kide, udal ordezkaritza duten talde politikoek proposatutakoak. Udal taldeek izendatuko dituzte bederatzi pertsona horiek, Udalbatzan duten zinegotzi-kopuruaren proportzioan.


— Auzo elkarteetako bost kide. Elkarteak, estatutuen arabera
zabalik herritar guztientzat, inskribatuak egongo dira Herri Entitateen Erregistroan, eta, kideak hautatzeko, Araudi honetan ezarritako prozedura erabiliko da.



— Arloko entitateetako bost kide; hala nola kultur elkarteak,
kirol elkarteak, hezkuntza alorrekoak, etab. Horiek ere, Herri
Entitateen Erregistroan inskribatuta egongo dira, eta, aurreko
kasuan bezala, kideak hautatzeko, Araudi honetan ezarritako
prozedura erabiliko da.