Proiektu arauemailea: ordenantza fiskalak 2024

Irailak 19

Datorren irailaren 19an, asteartea, hiriko Gobernuak eta udal talde politikoek, 2024rako Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte: tasak, zergak, etab.

Herritar guztientzat irekia izango den bilera hau Udaletxean egingo da, Urumea gelan, 18:00etan. Sarrera Ijenteatik.

Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkariak, Kerman Orbegozok, aurkeztuko du, eta Arau Proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.

Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.


*Bilerak gehienez 90minutuko iraupena izango du. Sarrera librea aforoa bete arte.