Proiektu arauemailea: ordenantza fiskalak 2021

Irailak 7

Datorren astelehenean, irailaren 7an, iraileko Udalbatzarraren gai zerrendan sartuko diren Gobernuaren eta alderdi politikoen egitasmo eta arau proposamenen berri emango da.

Herritar guztientzat irekia izango den bilera hau Udaletxean egingo da, Udalbatzan, 18:00etan. Sarrera Alderdi Ederretik.
Gai zerrendan sartuta dagoen proiektu arauemailea honako hau da:

1.- 2021erako ordenantza fiskalak

Ordenantza fiskalen proiektua Ogasuneko eta Finantzetako Zinegotzi ordezkari Jaime Dominguez-Macayak aurkeztuko du, eta Arau proposamenak udal alderdi politikoen ordezkariek.

Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako.

*Bilerak 90minutuko iraupena izango du. Sarrera librea aforoa bete arte. Maskararen erabilera beharrezkoa da.

Dokumentuak