2021eko udal aurrekontuaren proiektuari buruzko jardunaldi irekia.

Martxoak 12

Datorren martxoaren 12an, 18:00etan, Donostiako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, bilera irekia egingo da herritarrentzat, eta bertan, Udal Gobernuak aurtengo aurrekontu-proiektua aurkeztuko du.

Gainera, bilkura honetan, udalbatza osatzen duten alderdi politikoek beren proposamen eta zuzenketen berri emango dute.

Ogasun eta Finantzen zinegotzi delegatuak eta gainerako alderdi politikoen bozeramaileek hartuko dute parte.

Aurkezpenaren ondoren, galderak egiteko denbora egongo da.

*MASKARAREKIN JOAN BEHARKO DA, ETA SARRERA (Alderdi Ederren) LIBREA DA 48 LAGUNENTZAKO LEKUA BETE ARTE.