Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren araudia aldatzeko proiektua.

Aurkezpena: Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren araudia aldatzea.

Herritarrentzat irekitako jardunaldia, Udal Gobernuak sustatuak, hurrengo Udalbatzatan gai zerrendan sartuko diren arau proiektuen berri ematekoa.
Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira maiatzaren 8an ospatuko den bilerara. Udaletxean bertan izango da, Pleno Aretoan 18:30tan, Alderdi-ederreko sarreratik.

Hurrengo arau proiektuak azalduko dira:

1. Trakzio mekanikozko ibilgaluak udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautzen dituen
zerga ordenantza aldaketa.

2.Egia auzoarekin lotua, Aparkaldi Arautuaren Ordenantzaren aldaketa proiektua

3. Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren araudia aldatzea.


4. Udalbatzaren Organo Araudiko 110 eta 115. artikuluak aldatzea (arau proposamenei buruzko
kontsulta publikoak).

Edukinak, gai hauekiko ardura duten zinegotzi delegatuek aurkeztuko dituzte. Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako