TAO aparkatze arautuaren udal zerbitzuaren ordenantza eta ordenantza fiskala aldatzeko proposamena

Aparkatze Arautuaren Udal Ordenantza eta Ibilgailuak Aparkatzeagatiko Tasak arautzen dituen Zerga Ordenantza aldatzeko asmoa du Mugikortasun Sailak, helburu hauekin:
• Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Loiolara, Lazkao - Pio Baroja pasealekuaren eta Heriz-Aizkorri ingurura zabaltzea.
• Bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldirako aparkatze-bereizgarria eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen araubide berezia aldatzea., furgoia/furgoneta motako ibilgailuei baldintza jakin batzuetan bereizgarria eskuratzeko aukera emanez.
• Aparkatzeko bereizgarri fisiko hauek erabiltzeko beharra kentzea: Bertakoak (TAO bineta), Mugikortasun Murriztuko Pertsonak (MM bineta) eta Udako Denboraldia.

39/2015 Legeko 133. artikuluan xedatutakoarekin bat, gauzatu nahi den proiektuaren azalpen-memoria hau idatzi da.

Ekarpen epe amaiera: 2022/04/04

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

1- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Loiola auzora zabaltzea
Loiola zeharbidean egiten ari diren obrek nabarmen murriztuko dute inguru horretan aparkatzeko plaza-kopurua.
Bestalde, eremu araututik ihes egiten duten ibilgailuek “ertz-efektua” eragiten dute auzoan.Ibilgailu horiek egonaldi luze edo oso luzeetan egoten dira bertan aparkatuta, horrelalarriagotuz berez dagoen plaza-falta.
Baldintza horietan, auzoko jarduera-eremuei lotutako aparkalekuetan, ez dago lekurikauzoko merkataritza, industria eta hezkuntza jarduerak sortutako iraupen laburreko etaertaineko aparkatze-eskaerarako. Horrek kalte egiten dio jarduera horien garapenari, eta,gainera, pertsona batzuek legez kanpoko aparkatzen dute horren ondorioz.

1.2- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Lazkao pasealekua - Pio Baroja pasealekuaren ingurura zabaltzea
Melodi, Pio Baroja, Sanserreka, Lazkao eta José Olaizola kale eta pasealekuen inguruak “ertz-efektua” jasaten du, araututako eremutik ihes egiten duten ibilgailuek sortutakoa.Ibilgailu horiek egonaldi luze edo oso luzeetan egoten dira bertan aparkatuta, horrela larriagotuz berez dagoen plaza-falta.
Horri gehitu behar zaio aparkatzeko plaza-kopurua murriztu egin dela, Pio Baroja pasealekuan beste bidegorri-zati bat egin delako.
Bestalde, espero izatekoa da Aieteko anbulatorio berria laster irekitzeak iraupen laburreko aparkaleku-eskaera sortzea. Gaur egungo baldintzetan, ezin izango zaio eskaera horri erantzunik eman, eta, horren ondorioz, legez kanpoko aparkatze gehiago egingo dira.

1.3- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Heriz - Aizkorri ingurura zabaltzea
Avanco inguruak “ertz-efektua” jasaten du, araututako eremutik ihes egiten duten ibilgailuek sortutakoa. Ibilgailu horiek egonaldi luze edo oso luzeetan egoten dira bertan aparkatuta, horrela larriagotuz berez dagoen plaza-falta.

Eta gainera, aparkaleku pribaturik gabeko eremua denez, nabarmen zailtzen da inguruko bizilagunen aparkatzea.

2 - Bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldirako aparkatze-bereizgarria eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen araubide berezia aldatzea.
Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Ordenantzako III. Kapituluko 1., 2. eta 3. Sekzioan jasotako salbuespenezko araubideak eremu arautuaren barruan bizi direnen ibilgailuak aparkatzea arautzen du, eta bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldiko aparkatze-bereizgarria izateko eskubidea ibilgailu-mota eta baldintza jakin batzuetara mugatzen du, ibilgailu horiei ematen zaien erabilera domestikoa kontuan hartuta.
Zehatz esan, araubide hori honako ibilgailu hauei aplikatzen zaie: autoei, ibilgailu misto moldagarriei, hiru gurpileko ibilgailuei eta kuadrizikloei, baldin eta haien baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-koa edo txikiagoa bada.
Azken boladan, salgaiak garraiatzeko sortutako eta egindako furgoiak/furgonetak eta etxebizitza-moduko ibilgailuak ugaritu egin dira. Ibilgailu horietako lehenak industria edo merkataritza jardueraren bati lotuta daude eta bigarrenak, aisialdi-jardueraren bati. Horretaz gain, bizikidetza-unitatean erabili ohi dira, eta, beraz, erabilera domestikoa dute, baina ez dute aparkaleku-bereizgarri hori eskuratzeko eskubiderik.


3- Aparkatzeko bereizgarri fisiko hauek erabiltzeko beharra kentzea: Bertakoak (TAO bineta), Mugikortasun Murriztuko Pertsonak (MM bineta), eta Udako
Denboraldia
Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Ordenantzako III. kapituluko 1., 2. eta 3 Sekzioak honako hauek aparkatze arautuko eremuaren barruan aparkatzea arautzen du: bertakoak, mugikortasun murriztuko pertsonak eta udako egoiliarrak.
Ordenantzaren arabera, ibilgailu horiek bereizgarrien bidez identifikatu behar dira. Bereizgarriak ibilgailuen barruan eraman behar dira, kanpotik erraz irakurtzeko moduan,kontrol-lanetarako.
Gainera, Ordenantzak ezartzen du bereizgarriak Udalari eman behar zaizkiola, inguruabar jakin batzuetan: borondatezko baja, ezeztapena, bereizgarria aldatzea aparkaleku-sektorea edo ibilgailua aldatzeagatik, narriadura.
Ordenantzak bereizgarri horiei ematen dien tratamenduak ahalegin handia eskatzen dio Udalari haiek banatu eta mantentzeko. Bestalde, arazoak sortzen dizkie erabiltzaileei,itzultzeko beharra dela eta.
Aldaketa honekin, bi alderdi horiek konpondu nahi dira.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

1.1- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Loiola auzora zabaltzea
Trafikoa eta aparkatzea antolatzea interes orokorrekoa dela iritzita, eta atzemandako iraupen laburreko aparkaleku-eskaerari zerbitzu emateko, Loiola auzoko lur gaineko
aparkatzea arautzeko proposamena egitea erabaki da.

1.2- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Lazkao pasealekua - Pio Baroja pasealekuaren ingurura zabaltzea
Trafikoa eta aparkatzea antolatzea interes orokorrekoa dela iritzita, eta iraupen laburreko aparkaleku-eskaerari zerbitzu emateko, lur gaineko aparkatzea arautzeko proposamena egitea erabaki da.

1.3- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Heriz - Aizkorri ingurura zabaltzea
Trafikoa eta aparkatzea antolatzea interes orokorrekoa dela iritzita, eta iraupen laburreko aparkaleku-eskaerari zerbitzu emateko, lur gaineko aparkatzea arautzeko proposamena egitea erabaki da.

2 - Bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldirako aparkatze-bereizgarria eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen araubide berezia aldatzea.
Interes orokorrekotzat jotzen da ibilgailu horien titularrei ere kasuan kasuko aparkaleku bereizgarria eskuratzeko eskubidea ematea, baldin eta ibilgailuok erabilera
domestikoa badute. Hala, beren bizilekuaren inguruan aparkatzeko erraztasuna ematen zaie.


3- Aparkatzeko bereizgarri fisiko hauek erabiltzeko beharra kentzea: Bertakoak (TAO bineta), Mugikortasun Murriztuko Pertsonak (MM bineta), eta Udako
Denboraldia
Eremu arautuko aparkalekuen egungo kontrol-sistemekin, ez da beharrezkoa baimendutako ibilgailuek bereizgarria eramatea identifikatuak izateko, eta, gainera, erabiltzaileentzako nahastea izan ohi da bereizgarri horiek Udalari itzultzea. Hori dela eta, ezaugarri horiek fisikoki kentzea zerbitzua hobetzea da, eta, beraz, interes orokorreko ekimena.

Arauaren helburuak

1.1- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Loiola auzora zabaltzea
• Loiola auzoko trafikoa eta aparkatzea antolatzea.
• Atzemandako iraupen labur eta ertaineko aparkaleku-eskaerari zerbitzu ematea,jarduera-eremuekin loturarik handiena duten aparkalekuetan, eta epe luzeko
aparkaleku-eskaera eremu jakin batzuetara eramatea.
• Arauan, etxebizitzetarako aparkaleku-eskaera ere kontuan hartzea, aparkaleku bila dabiltzan ibilgailuen agitazio-trafikorik nahi ez den kaleetan leku eginez, bertakoek
bakarrik aparkatzeko erabiliz.
Proiektu honetan, proposatzen da Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Zerbitzua (TAO zerbitzua) zabaltzea, proposaturiko helburuak lortzeko tresna egokia baita. Gauza bera egin da ia azken hiru hamarkadetan.

1.2- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Lazkao pasealekua - Pio Baroja pasealekuaren ingurura zabaltzea
• Lazkao pasealekua - Pio Baroja pasealekuaren inguruko trafikoa eta aparkatzea antolatzea.
• Aieteko anbulatorio berriak sortuko duen epe laburreko aparkaleku-eskaerari zerbitzu ematea.
• Arauan, etxebizitzetarako aparkaleku-eskaera ere kontuan hartzea, aparkaleku bila dabiltzan ibilgailuen agitazio-trafikorik nahi ez den kaleetan leku eginez, bertakoek
bakarrik aparkatzeko erabiliz.
Proiektu honetan, proposatzen da Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Zerbitzua (TAO zerbitzua) zabaltzea, proposatutako helburuak lortzeko tresna egokia baita. Gauza bera egin da azken hiru hamarkadetan.

1.3- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Heriz - Aizkorri ingurura zabaltzea
• Inguruko trafikoa eta aparkatzea antolatzea.
• Avanco inguruak miatzen duen lur gaineko aparkalekuaren gaineko presioa arintzea.
• Arauan, etxebizitzetarako aparkaleku-eskaera ere kontuan hartzea, aparkaleku bila dabiltzan ibilgailuen agitazio-trafikorik nahi ez den kaleetan leku eginez, bertakoek bakarrik aparkatzeko erabiliz.

Proiektu honetan, proposatzen da Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Zerbitzua (TAO zerbitzua) zabaltzea, proposatutako helburuak lortzeko tresna egokia baita. Gauza bera egin da azken hiru hamarkadetan.

2 - Bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldirako aparkatze-bereizgarria eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen araubide berezia aldatzea.
Atzemandako eskarira egokitzea Ordenantzan araututako Bertakoentzako, Mugikortasun Murriztuko Pertsonentzako eta Udako Denboraldiko Aparkatze-Bereizgarria eskuratzeko eskubidea duten erabilera domestikoko ibilgailuen tipologia, ibilgailu mota hauek ere sartzeko:
◦ Salgaiak garraiatzeko sortu eta egindako furgoiak/furgonetak, baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-koa edo txikiagoa dutenak.
◦ Etxebizitza-ibilgailuak, baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-koa edo txikiagoa izanik, autokarabana-motakoak ez direnak.

3- Aparkatzeko bereizgarri fisiko hauek erabiltzeko beharra kentzea: Bertakoak (TAO bineta), Mugikortasun Murriztuko Pertsonak (MM bineta), eta Udako
Denboraldia
  • Ordenantzan ezarritako zerbitzuaren baldintzak kontrol-teknologia berrietara egokitzea, eremu arautuan aparkatzeko baimena duten ibilgailuak identifikatzeko
bereizgarri fisikoak eramateko beharra kenduz.
  • Lur gaineko aparkatze arautuaren zerbitzuaren erabiltzaileei ematen zaien zerbitzua hobetzea, hura erabiltzeko baldintzak erraztuz, bereizgarria itzultzeko beharra
kenduta, balioa galdu eta gero.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

1.1- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Loiola auzora zabaltzea
Teknikoki, aukera posibleak “eremu arautuaren diseinua”ri lotutakoak dira, eta TAO zerbitzua ezartzeko beharrezkoa da beti TAO Ordenantza eta Zerga Ordenantza aldatzea.
TAO zerbitzua eremu berri batean ezarri ahal izateko, Lur Gaineko Aparkatze Arautuari buruzko Ordenantzaren dokumentu hauek aldatu behar dira:
• 6. artikulua: Sektore desberdinetan aparkatzeko epe eta ordutegi aratuak ezartzen dira.
• I. eranskina: Zerbitzu-eremua eta aparkatzeko sektoreak definitzen dituen kaleen zerrenda.
• II. eranskina: Bertakoen aparkatze-bereizgarria izateko eskubidea ematen duen eremua eta esleitutako aparkatze-sektorea ezartzen dituen kaleen zerrenda.

Bestalde, beharrezkoa da Zerga Ordenantzaren I. eranskina aldatzea −Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko Tasa−, kale edo kaletarte
bakoitzari esleitzen zaion tarifa-eremua ezartzeko.

Proposatzen den Araututako Aparkatze-Eremuaren diseinua
LOIOLAKO TAOA Arautzeko Proposamenaren planoan, aurreikusitako eremu arautuaren hasierako diseinua jasotzen da.

1.2- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Lazkao pasealekua - Pio Baroja pasealekuaren ingurura zabaltzea
Teknikoki, aukera posibleak “eremu arautuaren diseinua”ri lotutakoak dira, eta TAO zerbitzua ezartzeko beharrezkoa da beti TAO Ordenantza eta Zerga Ordenantza aldatzea.
TAO zerbitzua eremu berri batean ezarri ahal izateko, Lur Gaineko Aparkatze Arautuari buruzko Ordenantzaren dokumentu hauek aldatu behar dira:
• 6. artikulua: Sektore desberdinetan aparkatzeko epe eta ordutegi aratuak ezartzen dira.
• I. eranskina: Zerbitzu-eremua eta aparkatzeko sektoreak definitzen dituen kaleen zerrenda.
• II. eranskina: Bertakoen aparkatze-bereizgarria izateko eskubidea ematen duen eremua eta esleitutako aparkatze-sektorea ezartzen dituen kaleen zerrenda.

Bestalde, beharrezkoa da Zerga Ordenantzaren I. eranskina aldatzea −Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko Tasa−, kale edo kaletarte
bakoitzari esleitzen zaion tarifa-eremua ezartzeko.

Proposatzen den Araututako Aparkatze-Eremuaren diseinua
LAZKAO PASEALEKUA – PIO BAROJA PASEALEKUAREN INGURUKO TAOA Arautzeko Proposamenaren planoan, aurreikusitako eremu arautuaren hasierako diseinua jasotzen da.

1.3- Aparkatze Arautuaren Udal Zerbitzua Heriz - Aizkorri ingurura zabaltzea
Teknikoki, aukera posibleak “eremu arautuaren diseinua”ri lotutakoak dira, eta TAO zerbitzua ezartzeko beharrezkoa da beti TAO Ordenantza eta Zerga Ordenantza aldatzea.

TAO zerbitzua eremu berri batean ezarri ahal izateko, Lur Gaineko Aparkatze Arautuari buruzko Ordenantzaren dokumentu hauek aldatu behar dira:
• 6. artikulua: Sektore desberdinetan aparkatzeko epe eta ordutegi aratuak ezartzen dira.
• I. eranskina: Zerbitzu-eremua eta aparkatzeko sektoreak definitzen dituen kaleen zerrenda.
• II. eranskina: Bertakoen aparkatze-bereizgarria izateko eskubidea ematen duen eremua eta esleitutako aparkatze-sektorea ezartzen dituen kaleen zerrenda.

Bestalde, beharrezkoa da Zerga Ordenantzaren I. eranskina aldatzea −Trakzio Mekanikodun Ibilgailuak Udal Bide Publikoetan Aparkatzeagatiko Tasa−, kale edo kale-tarte bakoitzari esleitzen zaion tarifa-eremua ezartzeko.

Proposatzen den Araututako Aparkatze-Eremuaren diseinua

HERIZ – AIZKORRI INGURUKO TAOA Arautzeko Proposamenaren planoan, aurreikusitako eremu arautuaren hasierako diseinua jasotzen da.

2 - Bertakoentzako, mugikortasun murriztuko pertsonentzako eta udako denboraldirako aparkatze-bereizgarria eskuratzeko baldintzak ezartzen dituen araubide berezia aldatzea.
Ordenantza honetan lur gaineko aparkatze arautuko eremuaren funtzionamendua erabat araututa dagoenez, lortu nahi den helburua lortzeko, hori aldatu beharra dago, nahitaez.
Neurri hau ezarri ahal izateko, beharrezkoa da Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Ordenantzako III. kapituluko 1., 2. eta 3. Sekzioak aldatzea.

3- Aparkatzeko bereizgarri fisiko hauek erabiltzeko beharra kentzea: Bertakoak (TAO bineta), Mugikortasun Murriztuko Pertsonak (MM bineta), eta Udako
Denboraldia
Ordenantza honetan lur gaineko aparkatze arautuko eremuaren funtzionamendua erabat araututa dagoenez, lortu nahi den helburua lortzeko, hori aldatu beharra dago, nahitaez.

Neurri hori ezarri ahal izateko, beharrezkoa da Lur Gaineko Aparkatze Arautuaren Ordenantzako III. kapituluko 1., 2., eta 3. sekzioak eta IV. kapitulua aldatzea, eta Bertakoen Aparkatze-Bereizgarria esaten den guztietan, Bertakoen Aparkatze-Baimena esatea, Mugikortasun Mugatuko Pertsonek gidatutako ibilgailuen Aparkatze-Bereizgarria esaten den guztietan, Mugikortasun Mugatuko Pertsonek gidatutako ibilgailuen Aparkatze-Baimena esatea eta Udako Aparkatze-Bereizgarria esaten den guztietan, Udako Aparkatze-Baimena esatea.

Dokumentuak