Etxebizitza erabilera bizitegi eraikinetako solairuetan nola ezarri eta lehengo etxebizitzak nola banatu arautzeko udal ordenantza aldatzeko proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoa aintzakotzat hartu eta herritarrek arauak egiteko prozeduran parte-hartzea hobetzeko asmoz, KONTSULTA PUBLIKOA egin behar dugu ordenantza proiektua egin baino lehen.

Ekarpen epe amaiera: 2023/10/24

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

1- Gaur egun eraikita dauden lokalen, baina ordenantza egin zenean existitzen ez ziren auzoen zehaztugabeko egoera argitzea.
2- Eusko Jaurlaritzak onartutako bizigarritasun dekretuaren eta ordenantzaren arteko talka ekiditea. Bikoiztuta dauden baldintzak kentzea zalantza eta arazorik izan ez dadin.
3- Ordenantzako 7.5 artikuluko Pribatutasun eta segurtasun baldintza orokorrek babestutako eraikinetako behegainetan etxebizitzak ezartzeko aukerak erabat ez mugatzea.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

12 urte pasa dira ordenantza onartu zenetik, eta ordutik auzo asko garatu dira. Egungo ordenantzaren aplikazio eremutik kanpo daudenez ez dute erregulaziorik zentzu horretan. Ezinbestekoa da linbo horretatik ateratzea, izan ere, gero eta kontsulta eta eskaera gehiago heltzen dira eremu horietan.
Gainera, Jaurlaritzak onartutako bizigarritasun baldintzen dekretuak ordenantza dekretura egokitu beharra dakar. Ordenantza eguneratzea erabat egokia da zentzu honetan.

Arauaren helburuak

1- Ordenantzatik kanpo gelditzen diren auzoak ordenantza barruan sartzea eta eraikitako errealitatera doitzea egoera.
2- Bizigarritasun baldintzen erregulazio bikoiztua deuseztatzea.
3- Babestutako eraikinetako behegainetan etxebizitzak ezartzeko pribatutasun eta segurtasun baldintzak malgutzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Honako honetan, legeek hartarako ezarritako prozeduraren arabera landu eta onartu behar dituzte ordenantzak.

Dokumentuak