Donostiako Udalbatzaren organu araudia aldatzeko arau-proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko 39/2015 Legearen 133. artikuluan
aurreikusitakoa aintzakotzat hartu eta herritarrek arauak egiteko prozeduran parte-hartzea hobetzeko
asmoz, KONTSULTA PUBLIKOA egin behar dugu ordenantza proiektua egin baino lehen.

Ekarpen epe amaiera: 2024/03/19

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Udalaren batzorde iraunkorretan eta batzorde ez-iraunkorretan egindako lana oso garrantzitsua da
erakundearen funtzionamendu demokratiko normalerako. Horietan partekatzen den informazioak eta
dinamikek, izan ere, Udalbatzaren bilkuretan eta udal-gobernuaren zein oposizioko taldeen erabakietan
gertatzen dena ulertzen laguntzen die parte-hartzaileei eta behatzaileei.
Gaur egun, ateak itxita egiten dira batzordeak, eta, noizbehinka, kazetariei sartzen uzten zaie, baina ezin
dute bideoa edo soinua grabatzeko gailurik erabili. Hori anomalia bat dela esan daiteke; izan ere, hainbat
erakundek modu gardenagoan funtzionatzen du, eta zuzenean transmititzen dio edukia publikoari, bideo eta
audio bidez. Horrela da, adibidez, Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Hala, aurrera eraman nahi dugun arau aldaketa honen bidez, herritar guztiei sarbidea eta erakundeari
gardentasuna eman nahi diogu.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Teknologia berriak eskuratzeko eta ezartzeko erraztasunaren ondorioz, nahi duten herritar guztiek daukate
Udalean jarduna jarraitzeko modua. Eta erakundeak, izan behar diren baliabideak badituenez, malgua eta
gardena izan behar du, eta osoko bilkurak eta batzordeak bide batetik baino gehiagotatik jarraitzeko modua
eman.

Arauaren helburuak

Osoko Bilkuraren Organo Araudia aldatzeko arau-proposamenaren helburu nagusia da Donostiako Udalean
egiten diren batzordeak eta lanak irisgarriago eta gardenago izatea herritarrentzat eta hala nahi dutenentzat

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Batzordeak publikoak izan ala ez Osoko Bilkuraren Organo Araudian jartzen da, eta, beraz, den irtenbide
bakarra hura aldatzea da.