Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako ordenantza aldatzeko proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.
artikuluan xedatutakoa betez, azalpen-memoria hau idatzi da gauzatu nahi den proiektuari buruz.

Ekarpen epe amaiera: 2024/01/12

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

1.- Zama-lanetarako erreserbak kudeatzea.
Egungo hiri-kontsumoa aintzakotzat harturik, garraioen hiri barneko banaketa ezinbesteko zerbitzua da
gure hiriek funtziona dezaten. Alabaina, zerbitzu horrek inpaktu garrantzitsua du zirkulazioan. Horregatik,
beharrezkoa da funtzionamendu-eredu efizienteak bilatzea, alferrikako bidaiak ahal den neurrian
murrizteko.
2.- Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) zirkulazioa.
Beharrezkotzat jotzen da mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa arautzea, gidarien beren zein
bide publikoko gainerako erabiltzaileen bide-segurtasuna bermatzeko —eta batez ere pertsona
kalteberenak babesteko—. Hori horrela, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak zirkulatzeko udal-bideak
eta baimendutako espazioak definitu nahi dira, baita haietan zirkulatzeko baldintza orokorrak eta nahitaez
bete beharreko segurtasun-neurriak ere.
3.- Bizikleten zirkulazioa oinezkoen lehentasuneko kaleetan.
Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzan jasotako oinezkoentzako lehentasunezko guneen
egungo erregulazioa ez dator bat uztailaren 23ko TMA/851/2021 Aginduarekin, zeinaren bidez garatzen
baita espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta
diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa.
4.- Asteburuetan gauez aparkatzea erdiguneko hainbat autobus-erreitan.
Gainazalean doan aparkatzeko aukera mugikortasun-politika orokorraren guztiz kontrakoa da, politika
horrek aparkatzeagatik ordaintzera jotzen baitu auto pribatua ez erabiltzeko disuasio-neurri gisa.
Bestalde, gaueko aisialdirako ibilgailu pribatua erabiltzea sustatzen du gure ustez, eta horrek bidesegurtasuneko
arazoak sor ditzake, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
5.- Aparkatzeko erreserbatutako guneak, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat.
Eskaera horiei erantzuteko baldintza zorrotzagoak ezarri behar dira, eskaeren kopuruak pixkanaka gora
egin baitu eta areagotu egin baitira zailtasunak egungo irisgarritasun-araudiari egokitzen zaizkion
kokapenak aurkitzeko.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

1.- Zama-lanetarako erreserbak kudeatzea.
Bai Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019
Legeak, bai Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko maiatzaren 20ko 7/2021 Legeak
logistika hobetzeko betebeharra ezartzen diete udalerriei, salgaiak modu jasangarriagoan banatzeko.
2.- Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) zirkulazioa.
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuei dagokien araudiaren azken berrikuspenen ondotik —aldaketa
horiek ezartzen ditu, alde batetik, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari
buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia)
aplikatzeko eta garatzeko Zirkulazio Erregelamendu Orokorra onartzen duen azaroaren 21eko 1428/2003
Errege Dekretuak eta, bestetik, Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari
buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak—,
beharrezkoa da zehazkiago jasotzea mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilera. Hori dela eta,
ezinbestekoa da orain arteko udal-araudia aldatzea, berrikuspen horietara egokitzeko.
3.- Bizikleten zirkulazioa oinezkoen lehentasuneko kaleetan.
Espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik
ezaren oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duen uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua
onetsi ondotik, nahitaezkoa da Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantza egokitzea agindu
horrek dioenera.
4.- Asteburuetan gauez aparkatzea erdiguneko hainbat autobus-erreitan.
Zubieta eta San Martin kaleen antolamendu-aldaketak direla eta, lehengo autobus-erreia bidegorri eta
egoiliarrentzako aparkaleku bihurtu da, eta, horrenbestez, aurrerantzean ezin da aparkatu autobus-errei
horretan. Era berean, Urbieta kaleko eskuineko espaloian —zirkulazioaren noranzkoan—, garraio
publikoko geltokiak, hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak eta barandak daude, eta, beraz, ezin da han
aparkatu, Ordenantzaren 43.11 eta 43.2 artikuluek ezartzen dituzten kasuei jarraikiz. Bestalde, areagotu
egin da gaueko garraio publikoaren eskaintza, ibilgailu pribatua baliatu beharrik ez izateko, eta, erabili
beharra izanez gero ere, aparkatzeko beharrak inguru horretako lurpeko aparkalekuen bidez daude
estalita; beraz, ez da beharrezkoa lurrazalean doan aparkatzeko aukera uztea.
5.- Aparkatzeko erreserbatutako guneak, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat
Espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik
ezaren oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duen uztailaren 23ko TMA/851/2021 Agindua
onetsi ondotik, diseinu-irizpide (neurriak) eta kokapen berriak ezartzen dira mugikortasun urriko
pertsonentzako aparkalekuetarako, kontuan izanik nabarmen eragiten diotela bide publikoan aparkatzeko
dagoen espazioari —eta horrek zailtasun handiak sortzen ditu plaza horietarako kokapen egokiak
aurkitzeko—.

Arauaren helburuak

1.- Zama-lanetarako erreserbak kudeatzea.
Egin beharreko aldaketen helburu nagusia da zama-lanetarako guneak hobeto kudeatzea, bide
publikoaren erabilera optimizatzeko eta banatzaileen funtzionamendua efizienteagoa izateko. Zama-lanen
digitalizazioak garraiolarien jardueraren benetako premiei buruzko informazioa biltzen du, eta informazio
hori baliagarria izan daiteke espazioen plangintza, dimentsionamendua eta erabileraren kontrola
administrazioaren ikuspuntutik hobetzeko. Banatzaileen ikuspuntutik, berriz, zama-lanetarako
erreserbatutako tokien okupazioa denbora errealean ezagutzeak aukera emango du entregen plangintza
egokitzeko.
2.- Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) zirkulazioa.
Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuei dagokienez, estatuko arau-esparrua osatuko duen tokiko arau bat
eduki nahi da, Donostiako mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioa arautzeko, bide-segurtasuna
areagotzeko eta garraiobide batzuen eta besteen arteko bizikidetza hobetzeko. Eta, zeharkako ondorio
gisa, baita garraiobide jasangarrien erabilera sustatzeko ere.
3.- Bizikleten zirkulazioa oinezkoen lehentasuneko kaleetan.
Oinezkoen lehentasuneko eremuetan seinaleztatutako egungo bizikleta-ibilbideak erretiratzea, oinezkoen
lehentasuneko eremuetan bizikleten zirkulazioa galtzadara eramateko, Espazio publiko urbanizatuetara
sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzen
dokumentu teknikoa garatzen duen uztailaren 23ko TMA/851/2021 Aginduaren 5. eta 38. artikuluek
diotenari jarraikiz.
4.- Asteburuetan gauez aparkatzea erdiguneko hainbat autobus-erreitan.
Bide-segurtasuna areagotzea, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta garraiobide jasangarrien
erabilera sustatzea.
5.- Aparkatzeko erreserbatutako guneak, mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuentzat.
Mugikortasun urriko pertsonentzako erabilera pribatiboko aparkalekuen erabilera arrazionalizatzea, eta
plaza horiek emateko baldintzak aldatzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Gaur egun ere jasota daude Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzan zama-lanetarako
erreserbatutako plazak erregulatzea (1), oinezkoen lehentasuneko kaleak erregulatzea (3), autobuserreian
gauez aparkatzeko erregulazioa (4) eta mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuak aparkatzeko
plaza-erreserben erregulazioa (5), guztiak ere ibilgailuen mugikortasuna eta aparkatzea arautzeko udaleskumenean
oinarrituta (hala xedatzen baitute Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen 17.
artikuluak eta Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu
bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluak. Hori
horrela den heinean, beharrezkotzat jotzen da testu horretan aldatzea.
Bestalde, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen zirkulazioari dagokionez (2), goragoko araurik ez
dagoenez, Tokiko Gobernu Batzarraren 2018ko abenduaren 26ko ebazpen bidez dago araututa ibilgailu
horien zirkulazioa, Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzaren bigarren xedapen gehigarrian
oinarrituta. Bidezkotzat jotzen da Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzan beste erregulazio
bat jasotzea, estatuan onetsitako araudiarekin bat etortzeko.

Dokumentuak