Emakida bidezko zerbitzuei dagokien izaera ez tributarioko ondare prestazio publikoari buruzko Udal ordenantza proposamena

Finantza Zuzendaritzak emakida erregimen bidez ematen diren zerbitzuen ordenantza berria sustatu nahi du, udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak arautzen dituen zerga ordenantza indarreko araudira egokitzeko, soilik zerbitzu hauei dagokienean: hiriko garraio publiko turistikoa, honen barnean Autobus Turistikoa eta Tren Turistiko Artikulatua daude, eta, Autobus Geltokia.

Ekarpen epe amaiera: 2019/11/05

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

2019. urterako zerga neurriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 11ko 3/2019 Foru Araura egokitzea hiriko garraio publiko turistikoa, Autobus Turistikoa eta Tren Turistiko Artikulatua, eta, Autobus Geltokiko zerbitzuak emateari buruzko udal araudia. Izan ere, foru arau horrek ondare prestazio publikoen kategoria sartu du Gipuzkoako ordenamenduan, foru arau hauetan hainbat aldaketa eginda: 11/1989 Foru Araua, uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Toki Ogasunena; 2/1990 Foru Araua, urtarrilaren 11koa, Tasa eta Prezio Publikoena; eta 2/2005 Foru Arau Orokorra, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergena.

Prestazio horiek tributu izaera edo tributuz kanpokoa izan dezakete. Tributu izaera ez duten ondare prestazio publikotzat hartuko dira izaera hertsatzailea duten zerbitzu publikoko prestazioak, zuzenean pertsonifikazio pribatuaren bitartez edo zeharkako kudeaketaren bidez ematen direnak. Zehazki, halakotzat hartuko dira emakida araubidearekin bat obrak ustiatzegatik edo zerbitzuak emateagatik eskatzen direnak, ustiaketa edo zerbitzu emate hori honakoen bitartez egiten denean: ekonomia mistoko sozietateen, enpresa entitate publikoen, kapital guztiz publikoa duten sozietateen eta zuzenbide pribatuko gainerako formulen bitartez.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Autobús Turistikoa eta Tren Artikulatuaren garraio publikoaren zerbitzua SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMO, SAk garatzen du Donostiako Udalaren kudeaketa-gomendioagatik, eta Autobus Geltokiaren Zerbitzua Udalak ematen du.

Hala ere, hiru zerbitzu horiek emakida erregimen bidez ematen dira.

Orain arte, udal zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasak arautzen dituen zerga ordenantzaren bidez arautu dira zerbitzu horiek; beraz, 2019. urterako zerga neurriak onartzen dituen 2019ko otsailaren 11ko 3/2019 Foru Araua indarrean sartzearekin batera, haren arabera eguneratu behar da ordenantza, eta zerga izaera ez duen beste bat sortu, zerbitzuaren izaera ez-tributarioko ondare prestazio publikoa arautzeko.

Arauaren helburuak

Emakida erregimen bidez ematen diren zerbitzuei dagokien izaera ez-tributarioko ondare prestazio publikoari buruzko udal ordenantza arautzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Ordenantza berriaren bidez arautuko diren zerbitzuak izaera hertsatzailea duten zerbitzu publikoak dira, eta zeharka ematen dira emakida bidez; horregatik, araudi berria kontuan hartuta, irtenbide egokiena zerga izaera ez duen ordenantza berria onartzea da.

Legez ezarritako prozeduraren arabera egin behar da ordenantza hori.