Donostia Udalerriko Giro-Soinua Hobetzeko Ekintza Planaren proposamena GSHE 2018-2023

Zarata Mapa Estrategikoa, GSHE 2018-2023, burutzeko agintari arduraduna Donostiako Udala izan da, eta bere Ingurumen Zuzendaritzaren bitartez garatu du. Honetarako, AAC Centro de Acústica Aplicada S.L enpresaren laguntza izan du.

Ekarpen epe amaiera: 2019/03/05

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Soinu Ingurua Hobetzeko Ekintza Planaren helburua zarata murriztea eta zaratarik ez sortzea da. Hala, bada, herritarrek jasaten duten zarata handiegitzat jotzen den aldeetan, zarataren egoera hobetzeko ahaleginak egiten dira, eta, bestalde, nolabaiteko lasaitasuna duten aldeak babestu egiten dira.

Ekintza Planak laguntzen du zarata murrizteko neurriak egituratzen eta lehentasunen artean kokatzen.
Horretarako, inbentario argi bat sortzen da eta zaratari lotutako egoerak eta haren inguruan sortutako gatazkak ebaluatzen dira, neurriei lehentasun gardena ematen zaie eta alderdi interesatuek parte hartzen dute.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Soinu Ingurua Hobetzeko Ekintza Planaren sorrera Europak ezarritako egutegian dago, Europako zarata ebaluatzeko hirugarren fasearen barruan. Ebaluazioa egiteko, 100.000 biztanle baino gehiagoko aglomerazioetan, zarata-mapa estrategikoak eta ekintza-planak egin behar dira.

Ingurune-zarataren arloko legeek (20012/49/CE Europako Jarraibidea; 37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa, eta 213/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa) behartu dute Donostiako udalerria, duen biztanle-kopuruarengatik, Zarata Mapa Estrategikoaren (ZME) bidez egitera ebaluazioa, bigarren eta hirugarren faseetan (bigarrena 2012an egin zen eta hirugarrena, 2017an). Bestalde, 2013an egin zuen gure udalerriak bere lehen Ekintza Plana, Europako eta Estatuko legeak aplikatuz. Eta plan hori erreferentzia da, ZMEekin eta egindako ebaluazio osagarriekin batera, beste ekintza plan bat egiteko, 2018-2023 eperako.

Arauaren helburuak

Ekintza Planaren helburua da estrategia eta ekintza multzo bat ezartzea, Udalak gauzatuko duena. Zarata neurtzea, prebenitzea eta zarataren kontra babestea dituzte jomuga estrategia eta ekintzok, eta lurraldearen kalitate akustikoa hobetu eta bere onera ekartzeko ingurune-kudeaketako tresna dira.

Zarata-mapa estrategikoetatik ateratako emaitzetan oinarrituta egiten da Ekintza Plana. Mapa horietan zarata-maila jakin batzuk jasaten dituen biztanleria ageri da, bai eta legeak ezarritako kalitate akustikoko helburuak gainditzen dituzten aldeak ere.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Bai Europako bai Autonomia Erkidegoko legeek ekintza-planak egiteko beharra ezartzen dute.Gainera, plan horiek zarata-kutsadura kontrolatzeko irtenbiderik onena dira.

Dokumentuak