Eraikuntza ordenantza Osagarriak aldatzeko proposamena.

Donostiako Udalak 1998ko azaroaren 23an onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak 199ko urtarrilaren 14an argitaraturiko Eraikuntza Ordenantza Osagarriak eguneratzeari ekin nahi dio Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritzak.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan ezarritakoa betetzeari begira, burutu nahi duen proiektuaren azalpen memoria hau idatzi du.

Ekarpen epe amaiera: 2018/06/14

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

2010eko ekainaren 25ean behin betiko onartutako Hiri Antolamenduko Plan Orokor indarrekoak xedaturikoa betetzea, Urbanizatzeko eta eraikitzeko udal Ordenantzak arautzen dituen 5. artikuluan xedatzen duenez, hura garatzeko, eta indarreko hirigintzako legeetan ezarritakoaz bat, urbanizatzeko eta eraikitzeko udal Ordenantzak egin eta onartu beharra dago.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra onartu zenetik zortzi urte igaro direnez gero, egokia da eraikuntzako ordenantza eguneratzea, planean xedaturikoa betetzeko.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorraz bat, bidezkoa da gai horretan esku hartzeko irizpideak arautzea, edukia hirigintzako legeetan ezarritako irizpideetara egokitzea eta esku hartzeko parametroak zehaztea, egoki iritzitako alderdi guztietarako, baldin eta mota honetako dokumentu batean arautu badaitezke.

Arauaren helburuak

Eraikuntzako ordenantza osagarriak eguneratzea.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Honako honetan, legeek hartarako ezarritako prozeduraren arabera landu eta onartu behar dituzte ordenantzak.

Dokumentuak