Bide publikoan aldamioak, egiturak eta obrarako beste elementu batzuk nola jarri arautzeko ordenantza berriaren proposamena

2017ko abuztuaren 28an aurretiazko kontsulta egin zen Bide publikoan aldamioak, egiturak eta obrarako beste elementu batzuk nola jarri arautzeko ordenantza berriaren proiektuaren inguruan eta kontsulta hau berriro egin beharra dago gardentasun printzipioa kontutan izanik, batez ere aldamio eta egituretan iragarkiak jartzen direlako eta egitate hau arautu beharra dagoelako, nahiz eta orohar arauaren egituraren inguruan aldaketarik ez den aurreikusten

Donostiako Udalak badu lehendik ordenantza bat, “Bide publikoan egiturak, aldamioak eta obrarako beste tresneria jartzeko ordenantza” izenekoa, 2000ko abenduan onartutakoa, eta haren bidez arautu izan dira eta arautzen dira gaur egun ere bide publikoan halako elementuak jartzeko baimenak, baina denboraren joanean zaharkituta geratu da.
Hortaz, 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoarekin bat, memoria hau egin dugu, indarrean jarri nahi dugun ordenantza berria azaltzeko.

Ekarpen epe amaiera: 2018/07/30

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Ordeztu nahi dugun ordenantza oinarrizkoa da, han jasotako edukiak orokorrak dira oro har, eta, egungo egoera kontuan hartuta, ez da behar bezain argia eta xehea. Horrek guztiak eragotzi egiten du udal teknikarien taldeak okupazioetan aplikatzen dituen neurriak eta irizpideak ezartzea, kontuan izanik oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren segurtasuna hobetze aldera eta bide publikoetan ahalik eta kalte txikien egitea bermatze aldera aplikatzen dituela neurriak eta irizpideak.
Bestalde, indarrean dagoen ordenantzako neurri batzuk kendu egin ditugu denboraren joanean, haien ordez oinezkoen eta obren arteko elkarbizitza atseginagoa edo hobea izatea zekarten eta oinezkoentzako hobekuntza nabariak eragiten zituzten beste neurri batzuk jartzeko.
Horrezaz gain, arau berriak onartuko direnez, indarrean dagoen ordenantzan zaharkituta geratutako gai batzuei konponbidea emango diegu, hala nola obretako langileen alorreko gaiei edo aldamioek dituzten elementuen tipologien alorrekoei.
Horrenbestez, zenbait gai erregulatzeko premia sortu da bide publikoan gauzatzen diren obretarako baliiagarrien induruan eta horiek arautu nahi dira ordenantza berriaren bidez; hain zuzen, honako hauek:

OBRAK EGITEKO EZINBESTEKOAK DIREN ELEMENTUAK JARTZEKO ARAUAK
· Aldamio tubularrak.
· Materialak igotzeko edo jaisteko sistemak.
Dorre garabia.
Karga jasogailuak.
Materialak igotzeko beste bitarteko batzuk.
· Plataforma jasotzaile motordunak.
· Obretako edukiontziak.
· Masa siloak.
· Itxiturak.
· Obrarako beste elementu batzuk.
Obrarako ibilgailu osagarriak
Obrarako etxolak.
Altzairuzko profileko arkupe metalikoak.
Fatxada egonkortzaileak
· Obretako materialen bilketak.
· Iragarkiak aldamio eta egituretan

ARRETA NEURRIAK. BESTE JARDUERA BATZUK.
· Berdeguneen eta zuhaiztien babesa.
· Obrak egiteko ezinbestekoak diren elementuen seinaleztapena eta ibilgailuen trafikoarekiko eraginak.
· Instalazioen muntaketako eta desmuntaketako faseak
· Linea elektrikoak.

BAIMENEN IZAPIDETZEA
· Aurretiazko lizentzia edo baimena
· Eskaera egiteko epeak eta dokumentazioa
· Baimena. Egiteko eta eteteko epeak.
· Baimenaren izapidetzea.
KONTROLA ETA IKUSKARITZA
· Baimendutako elementuak instalatu ondorengo izapideak.
· Obra egitea eta aktan jasotzea. Aldian aldiko ikuskaritzak.
ZEHAPEN ARAUBIDEA
· Ordenantzan xedatutakoa ez betetzeagatik abian jarri beharreko jarduerak

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Donostiako espazio publikoa donostiarrek eta herritarrek oro har erabiltzen dute, kasuan kasuko espazio mota zein, hartarako erabiliz. Baina horrezaz gain, erabilera anitz ditu, eta haien artean berebiziko garrantzia du obrek eragindakoa, izan obrak handiak direlako, izan arriskutsuak direlako edo izan bereziki kaltea eragiten zaielako edo eragin dakiekelako oinezkoei, ibilgailuen trafikoari edo udal ondareari (zoladura, hiri altzariak, berdeguneak edo zuhaiztiak). Hori guztia kontuan izanik, argi eta garbi azaldu behar dira eta udalaren ardurapekoak lehenetsi, eta, beraz, erabilera horiek ezinbestez bermatu behar direla oinarri hartuta, egokitzat hartzen da araudi berria onartzea.

Arauaren helburuak

Ordenantza berriak hau du xede: hiriko eraikinetako fatxadetan, teilatuetan eta etxebizitzetan egiten diren lanetarako ezinbestekoak diren elementuak bide publikoan nola jarri arautzea; oinezkoen osotasun fisikoa eta ibilgailuen trafikoa bermatzeko babes neurriak xedatzea; eta bide publikoak eta hiri altzariak hobeto zaindu eta babestuko direla bermatzea.

Udal jabari publikoan, edo Donostiako udal barrutiko bide publikoari eragiten dion eremu pribatuan edo erabilera publikoko eremu pribatuetan eraikinak botatzeko, konpontzeko, berritzeko, itxiturak egiteko, eraikin berriak egiteko zein eraikinak birgaitzeko eta bide publikoan obra zibilak egiteko eta antzekoetarako instalatutako aldamio, egitura eta obrarako beste elementu guztiei aplikatzekoa litzateke ordenantza hau.

Ordenantza honen eremutik kanpo geratuko lirateke bide publikoari eragiten ez dioten kasuak, zehaztu beharrekoak.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Bide publikoan aldamioak, egiturak eta obrarako beste elementu batzuk nola instalatu arautzen duen ordenantza berri hau litzateke aukera egokiena, hautemandako arazoei irtenbidea emateko eta hirian erreferentziako araudi eraginkorra ezartzeko.