Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berriaren proposamena

Udalbatzaren Araudi Organikoaren 110. eta 115. artikuluetan adierazten den bezala, Herritarrei galdetzeko deialdia egiten denetik Gobernu Batzarrak arau proiektua onartu arte, ezin igaro daitezke 6 hilabete baino gehiago, baliozkoa izango bada. Hori horrela izanik, Eraikuntza Energia Eraginkortasunari buruzko Udal Ordenantza proposamenaren inguruko aurretiko kontsulta publikoa berriz ireki behar da.

Eraikuntzako energia eraginkortasunari buruzko udal ordenantza berri bat sustatu nahi du Ingurumen Zuzendaritzak, Donostian eskatzen dituzten obra lizentziak arautu ahal izateko. Hala, indarreko arauak betetzeaz gain, kudeaketa sostengagarriagoa eta energia aldetik efizienteagoa lortuko dugu eraikuntzako esku hartzeetan, dela eraikin berrietan dela lehengo eraikinetan.

Ekarpen epe amaiera: 2019/03/14

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Gaur egun indarrean dagoen araudia zaharkitua gelditu da, nahitaez bete beharreko lege arauei eta teknikari dagozkien alderdi batzuetan. Indarrean egon den urteetan, arazo batzuk hauteman ditugu, eta ordenantza berriaren bidez konpondu nahi ditugu. Gainera, hutsune batzuk eta indarrean dauden beste araudi batzuekiko kontraesanak ere baditu ordenantzak. Hondakin kudeaketaren gaineko artikulu sail bat araututa du, dagoeneko, araudi autonomikoak, eta horiek ordenantza onartzean hala ez zeudenez gero, egun arazoak sortzen dira izapidetzerakoan. Bestalde, arau berri hau dela bidez, obra lizentziak arinago izapidetzea da gure asmoa.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Zazpi urte luze joan dira 2009ko irailean onartu zenetik eta bidezkoa da beste ordenantza bat idaztea, egokitu ahal izateko bai egungo lege eta arauetara nahiz udalak energia eraginkortasunaren alorrean eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko dituen konpromisoetatik datozen eskakizunetara. Garai honetan, onartu geratu dira Eraikuntzako Kode Teknikoa eta horren aldaketa, Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Araudia eta horren aldaketak, hala nola estatuko, autonomiako eta Europako hainbat eta hainbat arau, eraikuntzako energia eraginkortasunaren ingurukoak. Ondorioz, beharrezkoa da arau berrietara egokitu eta harmonizatzea.

Arauaren helburuak

Ordenantzak helburu du diseinu, aurrezki eta energia eraginkortasunerako neurriak inplementatzea eta eraikin, instalazio eta eraikitakoetan (berri zein zahar, publiko zein pribatu) energia berriztagarriak erabiltzea. Hala, eraikuntza garapen berri eta zaharretan energia eraginkortasuna lortzea da ordenantza honen helburua, hala, energia eraginkortasunari buruzko aurreko ordenantzak hasi zuen bidetik jarraitu ahal izateko. Hori lortzeko, arautua geratzen dira energia kontsumoa eta eskaera mugatzea, energia aldetiko instalazio efizienteak erabiltzea eta energia berriztagarri, ordezko eta garbiak sartzea.

Aurreko ordenantzaren aldean, egitura argitzea eta administrazio izapideak erraztea dira ordenantza berriaren helburuetako batzuk, ulertzea eta izapideak errazteko. Gainera, oinarriak ezarri nahi ditu modu objektibo eta ziurtagarrian neurtzeko ordenantza aplikatuta zenbat energia aurrezten eta zenbat CO2 gutxiago igortzen, bai obra berriei bai eraikin zaharberrituei energia egiaztagiriak ematea dela bide.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Ordenantzak orain arte erakutsi duenez, tresna eraginkorra izan da Donostiako eraikin parkean energia hobetzeko, EKT eta beste arautegi batzuk indartu dituelako, udalak klima aldatzearen aurka ezarri dituen helburuak lortzen laguntzeko. Ordenantza bestela idatzita eguneratzea da irtenbiderik egokiena, eta beharrezkoa ere bada, hautemandako arazoak ikusita. Areago kontuan izaten bestelako ordezko neurriak hartuz gero kontraesanak sortuko liratekeela indarrean dagoen araudiarekin, bai eta konponbideak partzialak eta, hortaz,ez gogobetegarriak izango liratekeela ere.

Dokumentuak