Udal ordenantza berri proposamena, bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik tasak ezartzeko

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritza honen asmoa Udal Ordenantza arautzaile berri bat
sustatzea da, Zuzendaritza honek ematen dituen bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik tasak
ezartzeko.

Ekarpen epe amaiera: 2022/05/03

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Donostiako Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu zerbitzua doakoa da, eta, beraz, ez du kosturik izaten haren onuradunentzat. Hala ere, bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-esku-hartze batzuetan, gertatzen diren inguruabarrak direla-eta, seinaleztatutako eremuetan arrisku-jarduerak egitearekin lotuta daude, eta/edo zerbitzua ematen zaion pertsonak ez die jaramonik egiten babes zibilaren arloan eskumena duen edozein erakunde ofizialek emandako arretei edo abisuei, baita bestelako arduragabekeriak direla medio. Egoera horiek, baliabide materialetan eta giza baliabideetan kostea eragiten dio udalari, eta beharrezkoa ez den arriskuan jartzen die esku hartzen duten pertsonei.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Jakina denez, pandemiak eragindako ondorioetako bat Naturarekin lotutako kirol-praktiken gorakada izan da, hala nola mendirako irteerak, eta, ondorioz, erreskateak asko ugaritu dira gure erkidegoan eta udalerrietan. Askotan, erreskate horiek honako arrazoi hauengatik egiten dira: abisu meteorologikoak ez betetzeagatik, ekipamendurik ez izateagatik, debekatutzat seinaleztatutako guneetara sartzeagatik...

Bestalde, gure hirian uretako kirola gero eta gehiago egiten da. Surfa, bodyboard-a, piraguismoa eta antzeko jarduerak gero eta ugariagoak dira, eta orain ezohiko lekuetan egiten dira. Batzuetan, praktika horiek baldintza meteorologiko txarretan egiten dira, eta horrek horiek egiteko arriskua areagotzen du.

Horregatik, egoera jakin batzuetan mendiko, hiriko eta uretako bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-zerbitzua emateagatiko tasa ezartzea proposatzen da.


Arauaren helburuak

Arrisku-jarduera mota horiek murrizteko, proposatzen da tasa espezifiko bat onartzea Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko bilaketa-, erreskate- eta salbamendu-zerbitzuengatik, egoera jakin batzuetan.

Tasa honen helburua arriskugarriak izan daitezkeen kirol- eta/edo aisia-jarduerak egiteko beharrezkoa den prebentzio-kulturan sakontzea da.

Tasak, beraz, ez du diru-bilketaren helburua bilatzen, prebentziozkoa baizik, eta zenbait jarduera ahalik eta segurtasun-berme handienekin egin behar dituzten erabiltzaileen erantzukizuna eskatzen du.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Tasak ezartzeko proposamen hau arrisku-ohartarazpenaren edo debekuen seinaleak jarri arren, babes zibilaren arloan eskumena duen edozein erakunde ofizialek abisuak eman arren, eta bestelako arduragabekeriengatik, arrisku-egoerak gertatzearen ondorioz proposatzen da, zuhurtziagabekeria egiten duenari zein horrelako erreskateetan esku hartzen duten pertsonei eragiten dietenak. Horregatik, tasa horiek disuasio-izaerarekin onartzea proposatzen da, eta ez da beste aukerarik ikusten.

Dokumentuak