Ostalaritzako jabari eta erabilera publikoko lurzoruen okupazioak arautzen dituen ordenantza aldatzeko proposamena.
Ostalaritzarako jabari eta erabilera publikoko lursailen okupazioak arautzen dituen egungo ordenantza 2014ko martxoaren 27ko Udalbatzak onartu zuen, eta 2015eko uztailaren 30eko Udalbatzak aldatu zuen.Ekarpen epe amaiera: 2024/10/14
Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren
Egungo ordenantza berrikusi eta eguneratzeak haren alderdi batzuk zuzendu eta hobetzeko helburua du. Horretarako, eguneratu edo egoera berrietara egokitu behar da, aipatutako erabilera optimizatzeko eta espazio publikoen erabilera komun orokorrarekin bateratzeko.Aldatu daitezkeen eremuak hauek dira, egindako azterketaren arabera:
Lokalaren bistatik kanpoko espazioetako terrazak, berokuntza-sistemak, aparkalekuetako okupazioa, hotel-jarduerako terrazak, bigarren mailako jarduera moduan ostalaritzakoa duten establezimenduetako terrazak, terraza-motak, terrazetan jarri beharreko elementuak, administrazio-prozedura sinplifikatzea eta izapidetze elektronikoa, herritarren ongizatea eta atsedena.
Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna
COVID-19aren osasun-krisiak eta aldez aurretik ezarritako tabakoaren aurkako legeak herritar askoren ohiturak aldatu dituzte, eta nabarmen handitu dute terrazek edo antzekoek bide publikoa okupatzeko presioa. Hori dela-eta, komeni da berrikustea eta arautzea, alde batetik, gure kaleen eta plazen estetika, altzari-elementu berriak instalatu izanak aldatu baitu, eta, bestetik, bide publikoa okupatzen dutenen eta aldameneko etxebizitzetan bizi direnen arteko harremana, auzotarren eskubideak bermatzeko.Araubide juridikoari dagokionez, berrikuntzak sar daitezke, izapideak sinplifikatze aldera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak espediente elektronikoa ezartzea exijitzen du. Une aproposa izan liteke oraingoa alten, bajen eta aldaketen eskaeren izapideak espediente elektronikoko sistema integral batean txertatzeko; hala, sistema horrek ostalaritzako terrazetarako baimenen errolda eguneratua edukiko luke beti.
Arauaren helburuak
Ordenantza honen xedea da jabari eta erabilera publikoko lursailen aprobetxamenduaren araubide juridikoa arautzea −lursail horiek udal titulartasunekoak izan nahiz erabilera publikoari atxikitako titulartasun pribatukoak izan−, aprobetxamendua ostalaritza-jarduera garatzeko denean, ostalaritza izanik jarduera nagusia zein bigarren mailako jarduera.Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen
Kasu honetan, Jabari eta erabilera publikoa ostalaritzarako hartzea arautzen duen Ordenantzaren aldaketa hau konponbiderik egokiena da hura aplikatzean hautemandako arazoak konpontzeko eta Ordenantza gaurko beharretara egokitzeko.Dokumentuak

21ºC