Zarata eta bibrazioen udal ordenantza berriaren proposamena

Udalbatzaren Araudi Organikoaren 110. eta 115. artikuluetan adierazten den bezala, Herritarrei galdetzeko deialdia egiten denetik Gobernu Batzarrak arau proiektua onartu arte, ezin igaro daitezke 6 hilabete baino gehiago, baliozkoa izango bada. Hori horrela izanik,Zarata eta bibrazioei buruzko Udal Ordenantza proposamenaren inguruko aurretiko kontsulta publikoa berriz ireki behar da.

Ingurumen zuzendaritza honek Zarata eta Bibrazioen Ordenantza berri bat sustatu nahi du, gaur egungoa egokitu eta eguneratzeko, arau autonomikoarekin eta horren inguruan herritarrengan atzemandako sentsibilitatearekin bat etor dadin.

39/2015 Legeko 133. artikuluak xedatutakoarekin bat, txosten hau egin dugu, gauzatu nahi dugun proiektua azaltzeko.

Ekarpen epe amaiera: 2018/03/07

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Zarata eta Bibrazioen Ordenantza berriarekin, erantzuna eman nahi diogu gizartean den sentsibilitate bati, honakoa defendatzen duen sentsibilitate bati, hain zuzen: ikuspuntu akustikotik lasai egoteko, atseden hartzeko eta ongi izateko bidea ematen duen hiri-ingurumenaz gozatzeko eskubidea bermatu behar da. Eta, horretaz gain, gaur egungo ordenantza egokitu nahi dugu, 2000 urtean onartu zenetik zarata eta bibrazioen arloko arauetan izan diren aldaketekin bat etor dadin ‒aldaketa horietako batzuk Estatu mailakoak dira (Zarataren Legea eta hura garatzeko dekretuak) eta beste batzuk, Autonomia Erkidegoaren mailakoak (2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoa)‒.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Oraingo ordenantza zarata eta bibrazioen arloko jarraibide arautzaile berrietara egokitzeko beharrak eragin du ordenantza berri bat egin behar izatea; batez ere, 2012ko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoak, ezarritako jarraibideetara egokitu behar da orain indarrean dagoena. Bestalde, beste ordenantza bat egiteak balio izango du hartan aintzakotzat hartu ez ziren alderdi tekniko edo juridiko-administratibo batzuk kontuan hartu eta eguneratzeko.

Arauaren helburuak

Ordenantzak honako helburuak ditu: ingurumena zaratatik eta bibrazioetatik babesteko eta haren kalitatea hobetzeko behar diren mugak eta zehaztapen teknikoak ezartzea ‒zarata eta bibrazio horiek kanpoan sortuak izan nahiz barruan sortuak izan‒, eta jarduerek behar duten isolatze akustikoen ezaugarri espezifikoak arautzea, jarduera horietatik eta haien makinen eta instalazioen funtzionamendutik eratorritako soinu transmitituaren isolamendua ere kontuan hartuta

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Udalerrian den kutsadura akustikoak hainbat jatorri du, oso iturri desberdinetatik dator. Horregatik, kutsadura hori murriztu nahi denean, ekintzek ere mota askotakoak izan behar dute, espezifikoak egoera bakoitzerako. 2000. urteaz geroztik indarrean dagoen Zarataren Ordenantza tresna egokia izan da, hasieratik bertatik eta garatuz joan den urteetan, zarata kontrolatzeko eta haren kontrako beharrezko neurriak aplikatzeko. Hori dela-eta, oraingo arauetara egokitzea eta moldatzea kutsadura akustikoa prebenitu eta murrizteko modurik eraginkorrena dela jotzen dugu.

Dokumentuak