Hornidura eta saneamenduari buruzko udal araudia aldatzeko proposamena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeren 133. artikuluarekin bat etorriz, arauak egiteko prozeduran herritarrek duten parte-hartzea hobetze aldera, goian aipatutako arau-proposamena egin aurretik, kontsulta publikoa egingo da.

Ekarpen epe amaiera: 2024/04/10

Ekimenarekin zer arazo konpondu nahi diren

Ura ondasun urria eta funtsezkoa da. Jarduera askotarako da beharrezkoa. Horregatik askotariko erabilerak ditu, eta Udalaren eskumena da hornidura. Ondorioz, haren erabilerak Hornidura eta Saneamenduko Udal Araudian araututa daude. Ordenantza Fiskalak aukera ematen du erabilera horien araberako tarifa desberdinak ezartzeko horniduragatiko kuota aldakorrean.Hala, etxebizitzetako etxeko erabilera, jardueren erabilera eta ureztatzeko eta igerileku partikularretarako erabilera bereizten dira.Horrela, tarifa desberdinak ezar daitezke erabilera horien arabera. Oso komenigarria da; izan ere, adibidez, ez da gauza bera ura kontsumitzea edateko edo igerilekua betetzeko.Jardueren barruan, ostalaritza, eraikuntza eta jarduerak, oro har, bereizten dira. Hau da, jardueren barruan, ostalaritza- eta eraikuntza-jarduerei soilik ematen zaie tratamendu bereizia.

Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna

Tarifa-politikaren xedea da ordainagiri bidez bilduko diren diru-sarreren zenbatekoa finkatzea eta horien egitura ezartzea; hau da, kuotak zerbitzuaren erabiltzaileei nola aplikatuko zaizkien zehaztea.
Tarifen egiturak, era berean, erabilera desberdinen ekarpen egokia izan behar du gidari, eragin sozialak bereziki kontuan hartuta.
Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera funtsezkoa da epe laburrean elikadurari, ekologiari eta energiari dagokienez ditugun berehalako erronkei aurre egiteko.
Horregatik uste dugu komenigarria dela NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO JARDUEREN ERABILERARAKO ur-horniduragatiko tasa bat sartzea, jarduera-erabileretatik, oro har, bereizitako zerga-tratamendu espezifikoa ahalbidetzeko.

Arauaren helburuak

Erabileren artean, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren erabilera bereizita sartzea, eta, horrela, tratamendu fiskal espezifikoa ahalbidetzea ur-hornidurari buruzko Ordenantzan.

Araudi bidezko eta araudiz besteko zer beste irtenbide izan daitezkeen

Proposatutako tasa berria Ordenantza Fiskalean sartu ahal izateko, eta babes eta estaldura juridikoa izateko, aldez aurretik aldatu beharko litzateke egungo Hornidura eta Saneamenduko Udal Erregelamendua, kategoria edo erabilera berri bat sartuz, zehazki "Nekazaritza eta Abeltzaintzako Jardueren Erabilera".