Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagozkion tasak (TAO) 2023

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUAK UDAL BIDE PUBLIKOETAN APARKATZEARI DAGOZKION TASAK ARAUTZEN DITUEN ZERGA ORDENANTZA



1. art.- Foru araudia.

1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, xedatzen duenarekin bat etorriz, Trakzio mekanikodun ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak arautu eta ordainarazi egiten dira.


2. art.- Egitate zergagarria

Trakzio mekanikodun ibilgailuak udalak araututako aparkatze zerbitzuari buruzko ordenantzak udal bide publikoetan zehaztutako alderdietan aparkatzen direnean egiten den udalaren herri jabetzaren aprobetxamendu berezia da tasa hauen egitate zergagarria.

Aparkatzea ibilgailua hiru minutu baino gehiago geldituta izatea da, gelditu beharra zirkulazioak berak eragin ez badu behintzat.


3. art.- Sortzapena

1.- Araubide orokorraren mendeko aparkatze baimenen eta Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatutako ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, tasen sortzapena izango da horretarako mugatutako udal bide publikoen eremuetan aparkatzen den unean, Aparkaldi Zerbitzua arautzen duen Udal Zerbitzuko Ordenantzan ezarritakoari jarraituz.


2.- Araubide berezien menpean dauden baimenen kasuan, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatzen diren jarduera ekonomikoei lotutako ibilgailuak aparkatzeko baimenen kasuan izan ezik, aparkatzeko baimena ematen den unean sortuko da dagokion tasa eta, hala badagokio, baimena automatikoki berritzen denean, hau da, urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean, 00:00etan, aipatutako Ordenantzan ezarritakoaren arabera.

3.- Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, bereizgarri bati lotutako aparkatze baimenen kasuan, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 3. artikuluko 1. Apartatuan ezarritakoarekin bat, bereizgarria ematean izango da sortzapen.

4. art.- Zergaldia

1.- Araubide orokorraren mendeko aparkatze baimenen kasuan eta Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatutako ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, zergaldia bat dator baimendutako aparkaldiarekin.

2.- Aparteko araubidearen mende dauden baimenen kasuan, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatutako ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuei emandako aparkatze baimenak albo batera utzita, zergaldiak hauek izango dira:

a) Egoiliarrentzako aparkatze baimena: Zergaldia urte naturala izango da. Hala ere, baimen eskaera berrien kasuan edo baimenaren baja eskatzen denean, zergaldia gorabehera horri egokituko zaio, kuota seihilekoen arabera hainbanatuta.

b) Mugikortasun mugatuko pertsonek gidatutako ibilgailuen aparkatze baimena: Zergaldia urte naturala izango da.

Hala ere, baimen eskaera berrien kasuan edo baimenaren baja eskatzen denean, zergaldia gorabehera horri egokituko zaio, kuota seihilekoen arabera hainbanatuta.

c) Udaldirako aparkatze baimena: Zergaldia ekainaren 1etik irailaren 30era izango da.

d) Aparkatzeko baimen berezia: Zergaldia urte naturala edo sei hilabete (etenik gabeak) izango da


5. art.- Subjektu pasiboa

Tasen subjektu pasiboak hauek dira:

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen kasuan, horretarako mugatutako udal bide publikoetako eremuetan aparkatutako ibilgailuen gidariak.

2.- Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzako II. tituluko III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden aparkatze baimenen kasuan, aparkatze baimenen titular diren pertsonak.


6. art.- Salbuespenak

Estatuak, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek ez dituzte tasa hauek ordaindu behar ez zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoei dagozkien aprobetxamenduengatik ez herritarren segurtasunari edo nazioaren defentsari zuzenean lotuta daudenengatik.


7. art.- Zerga kuota

1.- Zerga kuotak ordenantza honetako I. eranskinean daude ezarrita.

2.- Araubide orokorraren mendeko aparkatze baimenetarako eta Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen duen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatutako ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuei emandako aparkatze baimenetarako zerga kuotak ezartzean, irizpide hauek hartzen dira kontuan: zer tarifa eremutakoa den emandako aparkatze baimena dagokion kalea edo, hala badagokio, kale zatia; zer ibilgailu mota den; eta ibilgailua mugatutako eremuen barruan zenbat denboraz dagoen aparkatuta.

Hartara, tarifa hauek ezartzen dira:

1. tarifa: 2. eta 3. tarifak balia ez ditzaketen ibilgailuetarako araubide orokorrari dagokion tarifa.

2. tarifa: Kasu hauek balia dezakete tarifa hau:

- Desgaitasuna duten pertsonentzako Aparkatzeko Europako Txartelaren titularrak garraiatzen dituzten ibilgailuek, behar bezala identifikatuta, araubide orokorraren pean dagoen aparkaleku eremuan aparkatzen dutenean.

- Mugikortasun mugatuko pertsonentzako aparkatze baimena duten ibilgailuak, araubide orokorreko aparkaldi arautuko eremuan aparkatzen dutenean, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 24.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

- Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 13. artikuluan aipatutako ekonomia jardueretako bati lotutako ibilgailuak, salgaiak garraiatzeko erabiltzen direnak eta baimendutako gehieneko masa 3.500 kg-koa edo hortik beherakoa dutenak, aipatutako artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. tarifa:

Kasu hauek balia dezakete tarifa hau:

- Gutxienez bidazti kopuru bat daramaten ibilgailuak, okupazio altuko ibilgailuetarako gordetako eremuetan aparkatzen dutenean.

- Ekonomia jarduera bati lotutako ibilgailuak Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

- Garraio publiko kolektiboaren erabiltzaile diren eta garraio txartel baliodunarekin identifikatuta dauden pertsonak, garraio publiko kolektiboarekin konektatzeko aparkatze eremuetan aparkatzen dutenean.

- Ekonomia jarduera bati lotutako ibilgailuak, salgaiak garraiatzeko erabiltzen direnak eta 3.500kg kg-ko edo gutxiagoko gehieneko masa baimendua dutenak, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta behar bezala identifikatuta daudenak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako “Zero isurpen” bereizgarriaren bidez.

Kaleak tarifa eremuen arabera nola sailkatu diren “Eranskina I. Tarifa guneen arabera sailkatutako kaleen zerrenda” eranskinean dago zehaztuta.


3.- Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzako II. tituluko III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden eta bereizgarria jaulkitzea dakarten baimenen zerga kuotak kopuru finko bat dira, salbu eta ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuetarako aparkatze baimenen kasuan.

4.- Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren edota Gizarte Larrialdiko Laguntzen titular edo onuradun diren subjektu pasiboek I. eranskinean jasota dagoen berariazko zerga kuota aplika dakien eskatu ahalko dute, egoiliarrentzako aparkatze baimena dela-eta.

Baimena berritzen den guztietan berariazko zerga kuota aplikatzeko eskatzen dela joko da, betiere eskatzaileak laguntza horien titularra edo onuraduna izaten jarraitzen badu.

Titular edo onuradun izaera berreskuratzen bada, berriro eskatu beharko da zerga kuota aplikatzeko.


8. artikulua. Ordainbidea.

1.- Araubide orokorraren mende dauden aparkatze baimenen eta aparteko araubideen mende dauden Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 30. artikuluan aipatutako ekonomia jarduerei lotutako ibilgailuei emandako aparkatze baimenen kasuan, udal jabari publikoaren aprobetxamendu bereziaren aurretik ordainduko da tasa, horretarako ezarritako sistemaren bidez.

2.- Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren II. tituluko III. kapituluan araututako aparteko araubideen mende dauden gainerako baimenen kasuan, tasa autolikidazioaren bidez edo likidazioaren bidez ordaintzea exijitu ahal izango da, eta baimena ematean egingo da ordainketa.

9. artikulua. Itzulketen hainbanaketak.

Egoiliarrek eta mugikortasun mugatuko pertsonek gidatutako ibilgailuetarako, aparkatze baimenaren baja uztailaren 1eko 00:00 orduak baino lehen eskatzen badute, urteko kuotaren zenbatekoa seihileko naturalen arabera hainbanatuko da, halako moduan non Udalak urtean ordaindutako kuotaren %50 itzuliko dien.

Halakoetan, titularrak bere baimenari lotutako bereizgarria itzuli beharko du, halakorik badago, Aparkaldi Zerbitzu Arautua arautzen Udal Ordenantzaren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eskaera urte naturalaren bigarren seihilekoan aurkeztu bada, urteko kuotaren zenbatekoa seihilekoen arabera hainbanatuko da eta, hala, bigarren hiruhilekoarengatik ordaindu beharreko kuota %50 izango da.

Ezin da hainbanaketa egin urte naturalaren seihilekoak ez diren epeen arabera.


10. artikulua. Oro har aplikatzeko arauak.

Tasa horiei aplikagarri zaizkie kudeaketari, aplikazioari, likidazioari, ikuskatzeari, zerga bilketari, arau hausteei eta zehapenei buruzko arauak, honako araudi hauetan xedatuak: Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean, Gipuzkoako Dirubilketa Erregelamenduan eta hura garatzeko araudian.


Amaierako xedapena

Ordenantza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio mekanikodun ibilgailuan udal bide publikoetan aparkatzeagatiko tasak eta bere eranskina arautzen duen ordenantzaren azken aldaketa 20222ko irailaren 29an egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zirela eta ezarritako aldaketak 2022ko abenduaren 20an 239. GAOn argitaratu ziren.