KALEAK MAILAREN ARABERA SAILKATZEN DITUEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA
1. art.- Ordenantzaren irismena
Ordenantza hau udalerri honetako baliabideen balorazioei aplikatzen zaie.
2. art.- Sei kategoriatan sailkatzea kaleak
Donostiako Udalerriko kaleen sailkapenaren barruan 6 maila desberdin ezartzen dira:
3. art.- Puntuaketa baremoak
Maila horiek balioesteko irizpideak ondorengoak dira: merkatari-, egoitza-, hirigintza- eta sarbide-balioa.
4. art.- Gutxieneko eta gehienezko puntuaketak
Irizpide bakoitzeko gutxienezko eta gehienezko puntuaketak ondorengoak dira: 1 eta 6.
5. art.- Zenbait kaleren arteko kategoriak
Bide publiko biren edo gehiagoren artean kokatutako ondasunak direnean, edota kategoria desberdinetan sailkatutako bide publiko bitarako edo gehiagotarako fatxada dutenean, goi mailako bideari dagokiona erabiliko da, beti ere honetatik sarbide zuzen eta erabilera normalekoa baldin badago, nahiz eta alaka moduan izan.
6. art.- Erregulatu gabeko kaleen kategoria
Bideren bat berariaz sailkapenean agertzen ez bada, biderik hurbilenari dagokion maila aplikatuko da, eta bat baino gehiago izango balira hurbilenak, gorenekoari dagokiona.
7. art.- Barruko lokalen kategoria
Lokalak kalerako fatxadarik ez duten soto edo barruko solairuetan kokatuta daudenean, sarrera dagoen solairuari dagokion maila aplikatuko da.
8. art.- Balorazioa txikitzea
1.- Hirigintza-proiektuak burutzen diren bitartean bitartean hirigintzako garapen-egoeran dauden bideei balorazioa murriztuko zaie bi mailatan:
1. maila 3. maila bezala balioetsiko da.
2. maila 4. maila bezala balioetsiko da.
3. maila 5. maila bezala balioetsiko da.
4. eta 5. mailak 6. maila bezala balioetsiko dira.
2.- Sustapen publikoko proiektu bat gauzatzen denean -hirigintzakoa dela zein obra proiektua dela-, kaltetuta gertatzen diren bide publikoetako merkataritza, industri edo lan jarduerari normala dena baino askoz ere kalte handiagoa egiten bazaio, obrak burute arte, bidearen kategoria 6.eraino jaistea erabaki dezake Udalbatzarrak.
EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalerriko Kaleak Mailaren arabera Sailkatzen dituen Ordenantza 2016ko Irailaren 16an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela, eta ezarritako aldaketak. 237. GAOn 2016ko abenduaren 16an argitaratu ziren.