Eraikuntza ,instalazio eta obren gaineko zerga aldatzea 2009

Donostiako Udalbatzak 2009ko apirilaren 28an egin duen osoko bileran aldatzea erabaki du Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hauek dira aldaketak:

Hobariak eraentzen dituen 7. artikuluko 1.go atalean hobari hau dela egiaztatu da:

-Enpresek kuotaren %95eko hobaria izango dute instalazio berrietan edo lehengoen hedapenetan, industri jarduera ezartzeko proiektua Diputatuen Kontseiluak estrategikotzat joz gero.

Hobari hori, ordea, indarrik gabe utzi zuen otsailaren 25eko 1/1998 Foru Arauak, zerga neurriei buruzkoak. Beraz, ez dago aplikatzerik eta 7. artikulu hori honela idaztea proposatzen da:

2.- Kuotaren % 95eko hobaria izango dute Udalbatzako kideek gehiengo arruntez gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrek.

3.- Hobaria, % 95ekoa, eraikin, instalazio edo lanetarako, eguzki energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak ezartzeko izango den aurrekontu zatiaren alde. Baldintza bat egongo da hobari hori aplikatzeko: beroa sortzeko instalazioek dagokion Administrazioaren homologazioa duten kolektoreak izatea.