Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak 2008

Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko prezio publikoak



1. art.- Xedea

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera eta Zerbitzu eta Iharduerengatiko Prezio Publikoak arautzen dituen Udal Ordenantzarekin bat etorriz, Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoak ematen dituen zerbitzuei eta beren instalazioen probetxamendu bereziei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. art.- Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren eskumenak.

1. Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoak instalazioen, antolaturiko ihardueren eta zerbitzuen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak finkatzen ditu, bai eta horietaz behar bezala baliatzeko baldintzak eta instalazioak erabili eta zaintzeko arauak ere.

2. Herri onuraren zein gizartearen, kulturaren edo ongintzaren ikuspuntutik komeni bada, Enpresa Erakunde Publikoak zerbitzuen ezaugarriak eta kontrataturiko instalazioen erabilera alda ditzake.


3. art.- Ordaindu beharra dutenak

Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko baimena duten norbanako zein erakundeek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


4. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Prezio publikoak ordaindu beharra erreserba egiten den edo zerbitzua eskatzen den unean bertan sortzen da, erabili beharreko zerbitzuen edo probetxamenduen izaeraren arabera.


5. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

Donostia-Kulturak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzarrak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.


6. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Prezio publikoak zerbitzu, iharduera nahiz insatalazioez baliatu baino lehen ordaindu beharko dira.

2. Prezioak ordaindu ezean, eskabideak ezeztatuko dira berez eta besterik gabe.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio ihardunbideaz eska daitezke.


7. art.- Prezioarena itzultzea.


Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2008ko otsailaren 15ean sartuko dira indarrean, eta hala segituko dute harik eta indarrik gabe uztea edo aldatzea erabaki arteko guztian.

EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostia-Kultura Enpresa Erakunde Publikoak emandako zerbitzu eta iharduerengatiko eta bere instalazioen probetxamendu bereziengatiko Prezio Publikoa arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2008ko urtarrilaren 29ko Udalbatzan behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2008ko otsailaren 14ko, 32. GAOn argitaratu ziren.