Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuei dagozkien prezio publikoak 2017

1.- Ikasturteko matrikulari, hilekoei eta gainerako kobrantzei aplikatu beharreko Prezio Publiko Orokorrei buruzko irizpide orokorrak

1.- Eskolak eskaintzen dituen ikasketen prezio publikoetan hiru kontzeptu sartzen dira:
  • Matrikula ordainketa bakar batean egingo da, inolako murrizketarik gabe ikasturtea hasi baldin bada.
  • Eskola materiala eta/edo jantzien gastuak: azaroan kargatuko da musika irakasgaien kasuan eta otsailean, dantza irakasgaien kasuan.
  • Hilekoak: ez zatigarriak eta irailetik ekainera bitarteko ikasturteari dagozkionak; ordaindu beharrekoak baldin eta ikasleak ez badu baja eskatzen arautegi honetan ezarritako epeetan.

2.- Helbideratutako hilekoak dagozkien kontuetara bidaliko dira hilabete bakoitzaren 5 eta 10 artean. Helbideratu gabekoei dagokienez, ordainketa gutun bat bidaliko da aurrez ezarritako helbidera, e-mail bidez, hurrengo hileko 10era arteko epearekin, kopurua Eskolaren kontuan sartzeko.

3.- Matrikula itzuli egingo da baldin eta baja ikasturtea hasi baino astebete lehenago egiten bada. Epe hori igarota, ez da matrikularik itzuliko.

4.- Baja eskaerak hilabeta naturala hasi aurretik egingo dira. Hori egin ezean, hileko osoa kargatuko da.

5.- Astean saio bakarra duten irakasgaietan, matrikulak eta 10 hilekoek eskubidea emango dute 30 klase jasotzeko ikasturtean. Astean saio gehiago dituzten irakasgaietan, era proportzionalean jokatuko da. Eskolak antolatzen dituen emanaldiak, klase irekiak edo ordezkapen klaseak emandako saiotzat hartuko dira, eragin guztietarako.

6.- Edozein arrazoirengatik Eskolak ezin baditu gutxieneko 30 saioak eskaini, ikasturteko azken hilekoan dagokion zati proportzionala kentzea eskatu ahal izango du ikasleak.

7.- Familia unitatetzat hartuko da helbide berean erroldatuta dauden gurasoek -edo izatezko bikoteak- eta seme-alabek osatzen duten unitatea.

8.- Behar psikopedagogiko bereziak dituzten instrumentu ikasleek (itsuek eta beste ezgaitasun batzuk dituztenek) hezkuntza errefortzurik ez duten ikasleen prezio berbera ordainduko dute.

2.- Gizarte intereseko Prezio Publikoetan erabilitako irizpideak

1.- Gizarte intereseko prezioak (1.maila) egingo zaizkie Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei.

1.a) Hilero kontrolatuko da, Eskolak gizarte zerbitzuetatik jasoko duen informazioaren bitartez, edo dagokion erakundearen ziurtagiriaren bidez, dagokion hilean diru laguntza jaso dela egiaztatuko duena.

1.b) Eskolak kontuan hartuko ditu jasotako eskaera guztiak, eta zerbitzua emateko unean ikuskatuko da kasu bakoitza, zerbitzua eskaintzen den hilean laguntza jaso dela ziurtatzeko.

2.- Gizarte intereseko prezioak (2. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
  • Familia ugaria
  • Familia unitateak diru sarrerak ondoren jarritakoak baino txikiagoak:
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25, familia unitateko pertsona bakarra matrikulatuta familia unitatean.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,61, familia unitateko bi pertsona matrikulatuta familia unitatean.
  • Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,78, familia unitateko hiru pertsona matrikulatuta familia unitatean.
  • 2.a) Familia ugariak hilero kontrolatuko dira, familia ugariaren liburua indarrean dagoela egiaztatuta
  • 2.b) Ezarritako sarreren azpitik dagoen familia unitatearen kontrola urtean behin egingo da, familia unitateko kide guztien aurreko urteko errenta aitorpena aurkeztuta, ikasturtearen lehen hiruhilekoan.

3.- Gizarte intereseko prezioak (3. maila) egingo zaizkie talde hauteko pertsonei: