Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuei dagozkien prezio publikoak 2022

1.a Ikasturteko matrikulari, hilekoei eta gainerako kobrantzei aplikatu beharreko Prezio Publiko Orokorrei buruzko irizpide orokorrak

    1. Eskolak eskaintzen dituen ikasketen prezio publikoetan hiru kontzeptu sartzen dira:
        ○ Hilekoak: ez zatigarriak eta irailetik ekainera bitarteko ikasturteari dagozkionak; ordaindu beharrekoak baldin eta ikasleak ez badu baja eskatzen arautegi honetan ezarritako epeetan.
        ○ Online hileko kuota: Eskolaren edo osasun-agintarien erabakiz aplikatzen dela ulertzen dugu, eta ez ikasleen edo familiaren nahiaren ondorioz.
        ○ Matrikula+Materiala: ordainketa bakar batean egingo da, inolako murrizketarik gabe ikasturtea hasi baldin bada. Eskola materiala eta/edo jantzien gastuak.
    2. Helbideratutako hilekoak dagozkien kontuetara bidaliko dira hilabete bakoitzaren 5 eta 10 artean. Helbideratu gabekoei dagokienez, ordainketa gutun bat bidaliko da aurrez ezarritako helbidera, e-mail bidez, hurrengo hileko 10era arteko epearekin, zenbatekoa Eskolaren kontuan sartzeko.
    3. Matrikulak eskolan matrikula eta ordutegia erreserbatzea eta zerbitzuak onartzea dakar. Eskolak hitzartutako baldintzaren bat aldatu ezean, zenbateko hori ez da inoiz itzuliko, eskaera noiz egiten den gorabehera.Matrikula baliogabetzeak kontzeptu hori kobratzea justifikatzen duten kalteak eragiten ditu (ekonomikoak, kudeaketakoak, taldeak ez osatzea).
    4. Baja eskaerak hilabete naturala hasi aurretik egingo dira. Hori egin ezean, hileko osoa kargatuko da.
    5. Astean saio bakarra duten irakasgaietan, matrikulak eta 10 hilekoek eskubidea emango dute 30 eskola saio jasotzeko ikasturtean. Astean saio gehiago dituzten irakasgaietan, era proportzionalean jokatuko da. Eskolak antolatzen dituen emanaldiak, klase irekiak edo ordezkapen klaseak emandako saiotzat hartuko dira, eragin guztietarako.
    6. Edozein arrazoirengatik Eskolak ezin baditu gutxieneko 30 saioak eskaini, ikasturteko azken hilekoan dagokion zati proportzionala kentzea eskatu ahal izango du ikasleak.
    7. Familia unitatetzat hartuko da helbide berean erroldatuta dauden gurasoek –edo izatezko bikoteak– eta seme-alabek osatzen duten unitatea.
    8. Behar psikopedagogiko bereziak dituzten instrumentu ikasleek (itsuek eta beste ezgaitasun batzuk dituztenek) hezkuntza errefortzurik ez duten ikasleen prezio berbera ordainduko dute.
1.b Udalekuetako matrikulari aplikatu beharreko Prezio Publiko Orokorrei buruzko irizpide orokorrak
    1. Eskolako musika-udalekuetarako prezio publikoak egiten den programaren zerbitzu-egun eraginkorren arabera kalkulatuko dira eta eskainitako zerbitzu-orduen kopuruaren arabera. Ikasleren batek egun gutxiago joatea erabakitzen badu, ikasle guztientzat eskainitako egunen programa ordaindu beharko du.
    2. Udalekuak ez dira ikasturteko ikasgaiak. Hori dela eta, Gizarte intereseko prezio publikoak Udalekuetarako matrikula kopuruaren arabera aplikatuko dira, ikasturteko ikasgaien matrikulak kontuan hartu gabe
    3. Izen-ematearekin batera ordainketa egin beharko da. Ez da kontuan hartuko ordaindu gabeko izen-ematerik.
    4. Plazarik lortu ezean, eskolak dirua bueltatuko du erabiltzaileak adierazten duen kontuan.
    5. Behin Eskolak eskatzailearen plaza onartu ondoren, dirua ez da bueltatuko nahiz eta uko egin edo udalekuak bukatu gabe utzi.
2. Gizarte intereseko Prezio Publikoetan erabilitako irizpideak
    1. Gizarte intereseko prezioak (1. maila) egingo zaizkie Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei.
        ○ Hilero kontrolatuko da, Eskolak gizarte zerbitzuetatik jasoko duen informazioaren bitartez, edo dagokion erakundearen ziurtagiriaren bidez, dagokion hilean diru laguntza jaso dela egiaztatuko duena.
        ○ Eskolak kontuan hartuko ditu jasotako eskaera guztiak, eta zerbitzua emateko unean ikuskatuko da kasu bakoitza, zerbitzua eskaintzen den hilean laguntza jaso dela ziurtatzeko.
    2. Gizarte intereseko prezioak (2. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        ○ Familia ugaria
        ○ Familia unitateak diru sarrerak ondoren jarritakoak baino txikiagoak:
            i. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25, familia unitateko pertsona bakarra matrikulatuta familia unitatean.
            ii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,61, familia unitateko bi pertsona matrikulatuta familia unitatean.
            iii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,78, familia unitateko hiru pertsona matrikulatuta familia unitatean.
      2. a) Familia ugariak hilero kontrolatuko dira, familia ugariaren liburua indarrean dagoela egiaztatuta.
      2. b) Ezarritako sarreren azpitik dagoen familia unitatearen kontrola urtean behin egingo da, familia unitateko kide guztien aurreko urteko errenta aitorpena aurkeztuta, ikasturtearen lehen hiruhilekoan.
    3. Gizarte intereseko prezioak (3. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        ○ Hiru pertsona edo gehiago Eskolan matrikulatuta dituzten familia unitateak. Prezio hau aplikatuko zaio kuota txikiena duen pertsonari.
        ○ Familia unitateak diru sarrerak ondoren jarritakoak baino txikiagoak:
            i. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,50, familia unitateko pertsona bakarra matrikulatuta familia unitatean.
            ii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,93, familia unitateko bi pertsonamatrikulatuta familia unitatean.
            iii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 2,13, familia unitateko hiru pertsona matrikulatuta familia unitatean.
      3. a) Matrikulatuta dagoen familia unitate bateko hirugarren edo hortik aurrerako pertsonen kontrola hilean behin egingo da, Eskolako matrikularen bidez.
      3. b) Ezarritako sarreren azpitik dagoen familia unitatearen kontrola urtean behin egingo da, familia unitateko kide guztien aurreko urteko errenta aitorpena aurkeztuta, ikasturtearen lehen
    4. Gizarte intereseko prezioak (4. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        ○ Bi pertsona Eskolan matrikulatuta dituzten familia unitateak. Prezio hau aplikatuko zaio kuota txikiena duen pertsonari.
        ○ Guraso bakarreko familiak, guraso bakar batek (beste guraso bat ez izateagatik edo alarguna izateagatik) eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familia unitatea izanik...
2.b Gizarte intereseko Prezio Publikoetan erabilitako irizpideak.
    1. Gizarte intereseko prezioak (1. maila) egingo zaizkie Gizarte Larrialdiko Laguntzak eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonei.
        a. Hilero kontrolatuko da, Eskolak gizarte zerbitzuetatik jasoko duen informazioaren bitartez, edo dagokion erakundearen ziurtagiriaren bidez, dagokion hilean diru laguntza jaso dela egiaztatuko duena.
        b. Eskolak kontuan hartuko ditu jasotako eskaera guztiak, eta zerbitzua emateko unean ikuskatuko da kasu bakoitza, zerbitzua eskaintzen den hilean laguntza jaso dela ziurtatzeko.
    2. Gizarte intereseko prezioak (2. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        a. Familia ugaria
        b. Familia unitateak diru sarrerak ondoren jarritakoak baino txikiagoak:
            i. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,25, familia unitateko pertsona bakarra matrikulatuta familia unitatean.
            ii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,61, familia unitateko bi pertsona matrikulatuta familia unitatean.
            iii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,78, familia unitateko hiru pertsona matrikulatuta familia unitatean.
    3. Gizarte intereseko prezioak (3. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        a. Hiru pertsona edo gehiago ikastaro beran edo udalekuan aste beran matrikulatuta dituzten familia unitateak.
        b. Familia unitateak diru sarrerak ondoren jarritakoak baino txikiagoak:
            i. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,50, familia unitateko pertsona bakarra matrikulatuta familia unitatean.
            ii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 1,93, familia unitateko bi pertsona matrikulatuta familia unitatean.
            iii. Lanbide arteko gutxieneko soldata bider 2,13, familia unitateko hiru pertsona matrikulatuta familia unitatean.
    4. Gizarte intereseko prezioak (4. maila) egingo zaizkie talde hauetako pertsonei:
        a. Bi pertsona ikastaro berean edo udalekuan aste berean matrikulatuta dituzten familia unitateak.
        b. Guraso bakarreko familiak, guraso bakar batek (beste guraso bat ez izateagatik edo alarguna izateagatik) eta seme-alaba batek edo gehiagok osatutako familia unitatea izanik…
3. Ikasgelategia eta aretoak erabiltzeagatiko prezio publikoetan erabilitako irizpideak
    1. Ordainketak aretoa erabili aurretik egingo dira, eta ordainketaren egiaztagiria entregatuko da.
    2. Salbuespenak prezio publikoen ordainketan:
        a. Ikasleek Eskolako gela indibidualak erabili ahal izango dituzte ariketak egiteko beren musika tresnaz. Gainera, instrumentu taldeetarako gelak ere erabili ahal izango dira irakasgaiarekin zerikusia duten talde saioetarako.
        b. Erakunde Autonomoko langileak, norberaren ikasketa eta prestakuntza artistikorako.
        c. Donostiako Udala eta haren erakunde autonomoak eta enpresa publikoak.
        d. Lankidetza hitzarmenak, konpromiso bat dagoenean emanaldiak eskaintzeko Eskolak ezarritako baldintzetan, bat etorriz denboran azken horren jardueren programa espezifikoekin (kontzertuak, solasaldiak, etab.).
        e. Koordinazioko, prestakuntzako eta abarreko jarduera zehatzak, hezkuntza artistiko orokorrari begira eginikoak, Eskolarekin lankidetza hitzarmenak dituzten hezkuntza eta kultura erakundeekin elkarlanean: hala nola EHME, Donostia Kultura, EGO, EIJO, EIO, Musika Kontserbatorioak eta Eskolak...
4. Txistulari Taldearen emanaldien prezio publikoetan erabilitako irizpideak
    1. Emanaldia egin eta gero faktura bidaliko da eta 30 egunetan ordaindu beharko da.
    2. Salbuespenak prezio publikoen ordainketan:
        a. Donostiako Udalak eta haren erakunde autonomoek eta enpresa publikoek eskatutako emanaldiak eta kontzertuak.
        b. Lankidetza hitzarmenak, beren interes kultural eta musikalagatik Udal Txistularien Taldearen zuzendaritzak proposatzen dituen gizarte-kultura erakundeekin.
    3. Talde tradizionalaren egitura. Hamar jotzaileak norberak bere tresnak daramatzala joaten dira, beste beharrik gabe. Ez da beraz beste garraio edo teknikaririk behar. Egitura honek balio du dianetarako, girotze saioetarako, protokolo emankizunetarako, kontzertuetarako...
    4. Talde osoaren egitura. Ohiko tresnez gainera, teklatua, flauta apala, baxu elektrikoa eta perkusio aberastua erabiltzen dira. Atrilak eta eserlekuak ere bai. Horregatik, jotzaileenaz gainera, beste garraio berezia behar izaten da. Megafonia behar izanez gero, bertako antolatzaileek jartzen dute, baita hura gobernatzeko teknikariak ere.
    5. Talde osoaren egitura eta megafonia. Goikoaren berdina, baina gure megafonia eta gure teknikariak ere eramanda.


2021/2022 ikasturtean indarrean egongo diren Musika eta Dantza Udal Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuen Prezio Publikoak eta haren eranskina, 2021eko apirilaren 15 eta 16an, Lehendakariordetzaren ebazpenaren bidez onartu ziren eta argitaratu ziren BOG 78. zenbakia, 2021eko apirilaren 29koa.