Auto-Taxi eta Akurako bestelako Ibilgailuen Lizentzia, Baimen eta Azterketa Teknikoengatiko tasak 2002

AUTO-TAXI ETA GAINERAKO AKURAKO IBILGAILUEN LIZENTZIA, BAIMEN ETA AZTERKETA TEKNIKOENGATIKO TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZA





1. artikulua.

Toki Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko III. Kapituluan, 3. atalean ezarritako Xedapenekin bat, auto-taxi, auto-turismo eta zerbitzu berezi edo abonukoen lizentziak emateagatiko Tasa arautu eta galdatu egiiten da.


2. artikulua. Egitate zergagarria

Tasa honen egitate zergagarriaren osagaiak:

- Lizentziak ematea.
- Eskualdatzeko baimenak.
- Gidatzeko lizentziak ematea.
- Ibilgailuak aztertzea.
- Ibilgailuz aldatzeko baimenak.


3. artikulua. Sortzapena

Eskabidea ziapidatzen edo ibilgailua aztertzen hastean sortzen da Tasa.


4. artikulua. Sujeto pasiboa

1. Kontzesio, lizentzia, baimen eta errebisioak eskatzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik ez daukatela, unitate ekonomikoa edo zergapen gai den ondare banandua eratzen duten gainerako erakundeak dira Tasaren sujeto pasiboak, zergadun gisa.

2. Ukituriko ibilgailuen jabeak ere sujeto pasiboak dira zergadunaren ordezko gisa.


5. artikulua. Zergazko kuota

1. Eraskinean erregulaturiko zergazko kuotak zerbitzu desberdinen arabera zehazten dira, zenbateko finko bidez.


6. artikulua. Izapideak

1. Udalak zergazko kuota osoa edo zati bat aurretiaz ordaintzeko eskatu ahal izango du zerbitzuak ematen hasten den unean.

2. Titularraren heriotz, jubilazio edo ezgaitasunagatik sortutakoez bestelako lizentzi eskualdaketetan, Udalak tanteo-eskubiderako aukera izango du, lizentziaren titularrak eskualdatzeko erabakia formalki adierazten dion egunaren hurrengo hirurogei egunen barruan.





7. artikulua. Salbuespenak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 9. artikuluan bilduriko ahalmenez baliatuz, ez da inolako onura fiskalik ematen zerbitzu hauek eskaintzeagatik.


8. artikulua. Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Ibilgailu arinek Hiri barnean eta Hiri artean egindako garraio Zerbitzuen Udal Arautegian ezarritakoak izango dira ezarri beharreko arau orokorrak.

2. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergen Foru Arau Orokorrean izapidetza, likidazio, ikuskapen, bilketa eta zergazko urrapen eta zehazpenei buruzko xedapenak ezarriko zaizkie tasa hauei.


9. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek 1991ko urtarrilaren 1ean izango du eragina, eta bere Eraskinak 2002ko urtarrilaren 1ean. indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


10. artikulua. Xedapen indargetzailea

Auto-taxi eta gainerako akurako ibilgailuen lizentzia eta baimen administratiboak emateagatiko Tasak arautzeko aurreko Ordenantza indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Auto-taxi eta Akurako bestelako Ibilgailuen Lizentzia, Baimen eta Azterketa Teknikoengatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 1989ko azaroaren 16an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ordenantzan ezarritako aldaketak 1989ko abenduaren 30eko 247. GAOn argitaratu ziren eta prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.