Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuengatiko prezio publikoak 2004

DONOSTIAKO UDALAREN MUSIKA ETA DANTZA ESKOLAK EMATEN DITUEN ZERBITZUENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK




1. art.- Foru araudia.

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz xedatutakoarekin bat, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen diren zerbitzuengatiko prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. art.- Musika Eskolaren eskumenak.

1. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak, udal erakunde autonomiaduna izanik, musika eta dantzaren irakaskuntza ez arautua du helburu; ikasturteko programak prestatu, irakaskuntza antolatu, eta bertara sartzeko irizpideak finkatu eta galdatzen dituelarik.

2. Bestalde, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola, itsas-pianoa eta ikasgelak erabiltzeko aukera eta txistularien udal bandak ematen dituen kontzertuak. Horiek ere arautzen dira hemen.


3. art.- Ordaindu beharra noiz sortzen den, zer egunetan.

Prezio publikoa ordaindu beharra zerbitzua ematen hasten den momentuan bertan hasten da. Hala ere, Eskolak eskubidea du prezio publiko osoa edo zati bat aurretik eskatzeko.


4. art.- Interesatuen betebehar formalak.

1. Ikastaroetan parte hartu nahi dutenak Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak eskaturiko izapideak bete beharko ditu eta izanemate edo aurreizenematea egin, Eskolak berak zehazturiko epeetan.

2. Matrikula behin-betikoa izan dadin. Donostia erroldaturik egotearen ziurtagiria beharko da.

3. Donostiako biztanleak ez direnek ere egin dezakete matrikula, leku hutsik egonez gero eta, betiere, zehazturiko prezio zuzenketa gehiturik.


5. art.- Ordaindu beharra dutenak

Prezio Publikoa Musika eta Dantza Eskolak eskainitako zerbitzuak erabiltzen dituenak ordaindu beharko du, dena dela ekintza edo Kontserbatorioaren ikasgua.


6. art.- Prezioak jartzea Udalbatzak.

1. Prezio publikoak Udalaren Musika eta Dantza Eskolak proposatzen ditu eta Udalbatzarrak onartu hala agintzen du uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, 50. artikuluan.

2. Prezio publikoa matrikularen prezioan eta hamar kuotatan banatzen da, eta ez bata ez besteak ezin dira murriztu. Kuotak hilero kobratuko dira (irailetik ekaina arte).




7. art.- Zuzenketak.

1. Kasuan kasu, prezio publikoei honako zuzenketa hauek ezarriko zaizkie:

A) Familia bateko kide bat baino gehiago matrikulatzeagatik:

a) Famili unitateko bi kide: bigarren kidearen matrikulari % 25eko hobaria ezarriko zaio.

b) Familia bateko hiru kide edo gehiago arituz gero ikasten %40ko murrizketa izango da. Bi matrikularik handienak, dena dela, osorik ordaindu behar dira. Hirugarrenean eta handik aurrerakoetan egingo da murrizketa.

Aita-ama eta seme-alabek nahiz etxe berean bizi eta erroldatuta dauden bikoteek osatzen dituztenak izango dira, kasu hauetarako, familiak.


B) Familia ugarikoa izanez gero, %50eko murrizketa izango da, harik eta familia ugarikoa den bitartean.

2. Murrizketa horietako bat baino gehiago ez dago izaterik matrikula batean.

3. Donostian bizi ez direnek %50 gehiago ordaindu beharko dute, eranskinean adierazitako prezioaren aldean.


8. art.- Prezioak ordaintzea.

1. Eskolak berak izendatutako erakundeetan ordaindu behar dira prezio publikoak.

Hileko kuotak hilero ordaindu behar dira, hila hasi baino lehen. Salbuespen bakarra Eskolako Administrazioan baja eskatzea izango da.
Nola matrikula hala gainerako zerbitzuak matrikula egin edo zerbitzu horiek ematea onartu baino lehen ordaindu behar dira.

2. Eskolak jarritako bideak eta epeak bete eta matrikulari uko eginez gero, atzera ere itzuli egingo da ordaindutako dirua. Eskolak jarritako bideak eta epeak bete ezean, ez da ordaindutako dirurik itzuliko.

3. Prezio publikoa ordaindu ezean, izena emateko eskaera, matrikula eta zerbitzuak erabiltzeko baimena bertan behera geldituko dira.

4. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 2-2 artikuluan jasotakoa betez, Udalak behartze-bidetik eskatu ahal izango ditu prezio horiengatiko zorrak.


Art. 9.- Prezioarena itzultzea.

1. Zerbitzua eman ez eta ez-emate hori ordainketa egin behar duenari egotz ezin dakiokeenean, dagokion zenbatekoa itzuli egingo zaio.

2. Ordainketa egin behar duenak ikasturtea hasi baino lehen eta arrazoi sendoak izanda uko egiten badio aurrez ordaindutako matrikulari, dirua itzuli egingo zaio.


Azken xedapena

Prezio publiko hauek 2004-2005 ikasturtean sartuko dira indarrean, eta indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.





EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ematen dituen zerbitzuengatiko Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantzaren eraskina 2003ko azaroaren 25eko Udalbatzan behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.