Hirigintzazko Zerbitzuak emateagatiko tasak 2002

HIRIGINTZAZKO ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZA


1. artikulua.

Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko III. kapituluan, 3. atalean ezarritako xedapenez bat, Lurzoruaren Errejimenari eta Hirigintzazko Ordenamenduari buruzko Legean eta hori garatzeko arauetan erregulatutako hirigintzazko zerbitzuak emateagatiko tasak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua. Egitate zergagarria

Donostiako udalerrian hirigintzazko zerbitzuak ematea izango da tasa honen zergagarria, alegia, eranskinean adierazitako hirigintza gestioko espedienteak izapidatu eta ebaztea.


3. artikulua. Sortzapena

Tasa espedienteen eta hirigintzazko izaerako Proiektuen izapidetza hastean sortzen da.


4. artikulua. Sujeto pasiboa

Tasen sujeto pasiboak, zergadun kontzeptupean, pertsonalitate juridikorik ezean unitate ekonomiko bat osatu edo zergagarri den ondare banatua duten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun erkidegoak eta gainerako erakundeak, zergapetutako espedienteen izapidatzeko onespena eskatu edota horien onurak jaso zein ukituak gerta daitezkeenak, Birpartzelatzeko Proiektuak edo desjabetzeko espedienteak salbu, lehenengoetan ukituriko guzti-guztiak izango baitira sujeto pasibo eta bigarrenetan onuradunak.


5. artikulua. Zergazko kuotak

1. Espedientea Errejistro Orokorrean onartzean, Eraskinean behin-behineko likidaziotzat finkaturiko kopuruak aurretiaz gordetzeko galdatu ahal izango du Udalak.

2. Ordenantzari egindako eraskinean behin-behineko likidazioen tarifak ezartzen dira.

3. Behin-behineko likidazioak zenbateko finkoen bidez mugatzen dira, espedienteen eta tramitatzen hasitako proiektuen ezaugarrien arabera.

4. Behin-behineko likidazioak honela egingo dira:

a) Desjabetzeko espedienteak: iharduketa legeztatzen duen proiektua onestean.

b) Zergapetutako gainerako egoerak: aurkeztutako espedienteak hasiera batean onestean.

c) Birpartzelatzeko Proiektuei dagozkien likidazioak hirigintzazko probetxamenduaren eskubideen titular guzti-guztiei egingo zaizkie, batezbesteko kuoten banaketa banakatuaren bidez, Proiektura bilduta agertzen diren eran.

5. Behin-behineko likidazioak behin-betiko bilakatzen dira Udalak espedientea behin-betiko onetsi edo gaitzesteko azken ebazpena ematean.


6. artikulua. Salbuespenak

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Lurraldeko Herri Administrazioak zein bere Erakunde Autonomiadunek izapidatzeko aukreztutako hirigintzazko zerbitzu guztiengatiko tasen salbuespena ematen da, desjabetzapenari buruzkoetan salbu.


7. artikulua. Eskubideak igortzea

Eraskinean finkaturiko tarifek ez daramate barne Hirigintzako Arauak betetzearen ondorioz Aldizkari ofizialetan eta egunkarietan argitaraturiko iragarkien zenbatekoa, horiek beren benetako balioan likidatuko direlarik.


8. artikulua. Ezarri beharreko arau orokorrak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren arabera, tasa hauei Zergazko Foru Arau Orokorrak araututako gestio-, likidazio-, ikuskatze-, bilketa-, urrapen- eta zehapen-arauak aplikagarri zaizkie.


9. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek 1999ko urtarrilaren 1ean izango du eragina, eta bere Eraskinak 2002ko urtarrilaren 1ean. Indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


Xedapen indargetzailea

Hirigintzako zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen aurreko Ordenantza Fiskala indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Hirigintzazko Zerbitzuak emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 1998ko urriaren 21ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela eta ezarritako aldaketak 1998ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.