Hirigintzazko Lizentziak emateagatiko tasak 2002

HIRIGINTZAZKO LIZENTZIAK EMATEAGATIKO TASAK ARAUTZEKO ORDENANTZA


1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989ko uztailaren 5eko Foru Araueko 3. Sekzioan, III. Kapituluan xedatutako arau orokorren arabera, Hirigintzazko Lizentziak emateagatiko tasak arautzeko Ordenantza arautu eta galdatu egiten da.


2. artikulua. Egitate zergagarria

Eraikitzeko eta lurzoruaren erabilerarako, solairu berriko obretarako, egungo eraikinen egitura edo kanpo-itxuraren aldaketarako, eraikinen lehen erabilpenerako, eraikinen erabileraren aldaketarako, erauzpen obretarako, etxebizitza eta lokalen egokitzapen eta erreforma obretarako, lur mugimenduetarako, partzelazioetarako eta segregazioetarako edozein lizentzia mota eman aurretiazko zerbitzu tekniko eta administratiboen eskaintzean datza Tasaren egitate zergagarria.


3. artikulua. Sortzapena

Lizentzi eskabidea izapidatzen hastean sortzen da Tasa.


4. artikulua. Sujeto pasiboa

1. Tasaren sujeto pasiboak dira hurrenez hurreneko lizentziaren eskabidea egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, herentzia banatugabeak, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikoak ez daukatela, batasun ekonomikoa edo zergapen gai den ondare banandua eratzen duten gainerako erakundeak.

2. Obra-eraikitzaile eta -kontratistak dira sujeto pasiboak ordezko gisa.


5. artikulua. Zergazko kuota

1. Zergazko kuotak lizentzien izaera eta xedearen arabera ezartzen dira, eranskinean jasota geratzen den bezalaxe.

2. Lizentziaren iraungipena dela-eta, aurreko bezalakoxe proiektua barne hartzen duen eskabide berri bat aurkezten den kasuetan, % 50arengatik likidatuko da tasa berria.


6. artikulua. Salbuespenak

1. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 9 artikuluan jasotako ahalmenez baliatuz, ondorengo salbuespenak ezartzen dira Udal Mugarte osoan, ondoko lizentzia hauek izanez gero:

a) Fatxadak berriztatu, garbitu eta apaintzeko lizentziak.

b) Udal honen jabetzako ondasun higiezinen gaineko lizentzientzat.




c) Partzelatzekoa, betelanak egitekoa, azpiegiturak urbanizatu edo gauzatzekoa, garabi-dorreak ezartzekoa, eraistekoa, eraikitzekoa, eraikinen lehen erabilerakoa, subjektu pasiboa unibertsitate publikoa izanez gero.

d) Obra txikietarakoak, beren egikaritze-kostu erreala, Udaleko Zerbitzu Teknikoek gainbegiratua, 600.000 pezeta baino txikiagoa denean, baldin eta obrak lizentzia eman eta gero egiten badira.

e) Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lizentziak.

f) Hobariak izango dira lizentziak eskatuz gero naturak zein halabeharrak eragindako ezinbesteko zergati edo ezbeharrak (suteak, terrorismo ekintzak, uholdeak...) direla bitarte.

2. Halaber, salbuetsirik egongo dira udalak bultzaturiko zaharberritze planak gauzatzeko luzaturiko lizentziak, udalak esku hartzen duen zaharberritze integratuko alorretan.


7. artikulua. Izapideak

1. Derrigorrezkoa da Hirigintzazko Lizentzia eskuratzea Hirigintza Disziplinako Erregelamenduaren 1. artikuluan eta Udalak hori garatzeko emandako arauetan zuzen eta artez adierazitako egintzak gauzatzeko.

2. Hirigintzazko Lizentziak eskatzeko inprimaki normalduetan eskatzaileak nahitaez adierazi behar ditu bere izena, NAN edo ZIK, eta helbidea, baita ondasun higiezinaren jabearenak eta eraikitzailearenak ere.

3. Tasaren izapidetza tasa honen autolikidazioa egitean hasiko da, Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zergarenekin batera egingo delarik bi zergen sujeto pasiboa bat bedera izanez gero.

4. Sujeto pasiboen obligaziozko egitekoa da Udalak normaldutako inprimakian autolikidazioa egitea, eta horretarako seinalaturiko kontu korrontean ordaintzea, 10 laneguneko epearen barruan lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

5. Sujeto pasiboen eginbeharra da emandako lizentzia erakustea Udaleko Ikuskaritza Zerbitzuari, finkan agertzen direnean obrak lizentziari doitzen zaizkion egiaztatzera.

6. Lizentzia interesdunei eman aurretik udalaren ordainketa-frogagiria aurkez dezaten eskatuko zaie, ordainketa egindako banku-erakundeak zigilaturik.


8. artikulua. Ezarri beharreko arau orokorrak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergen Foru Arau Orokorrean izapidetza, likidazio, ikuskapen, bilketa eta zergazko urrapen eta zehazpenei buruzko xedapenak ezarriko zaizkie tasa hauei.


9. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek 1999ko urtarrilaren 1ean izango du eragina, eta bere Eraskinak 2002ko urtarrilaren 1ean. Indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


10. artikulua. Xedapen indargetzailea

Hirigintzazko Lizentziak emateagatiko Tasak Arautzeko aurreko Ordenantza indarge geratzen da.




EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Hirigintzazko Lizentziak emateagatiko Tasak arautzen duen Ordenantza 1998ko urriaren 21ean egindako Udalbatzarrean behin betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1998ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren eta prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.