Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuetako Patronatuko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeagatiko prezio publikoak 2002

DONOSTIAKO GAZTERIAREN ATERPETXE ETA KANPALEKUAREN UDAL PATRONATUKO INSTALAZIOAK ETA ZERBITZUAK ERABILTZEAGATIKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEKO ORDENANTZA





1. artikulua.

Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen 11/1989 uztailaren 5eko Foru Arauean ezarritako prezio publikoei buruzko xedapenekin bat, Donostiako Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuko instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeagatiko prezio publikoak arautu eta galdatu egiten dira.


2. artikulua.

1. Donostiako Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuak, Udaleko Erakunde Autonomiaduna izanik, ondorengoak ezarri eta galdatuko ditu: erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, erabiltzaileen ezaugarriei egokitzen zaizkien erabilera-baldintzak, baita udalerri honetan nahiz beste batzuetan kokatutako instalazio desberdinak babesteko eta erabiltzeko arauak ere.

2. Patronatuak, onura publikoko arrazoiak kontutan izanik, kontratutako zerbitzuen ezaugarriak eta instalazioen erabilera aldatu ahal izango ditu.


3. artikulua. Ordaindu beharra

Ordaindu beharra honela sortuko da:

1.- Banako eskabide informaletan, zerbitzuak eskatzeko unean.
2.- Talde eskabide formaletan, erreserba onartzeaz batera


4. artikulua. Kontratua gauzatzea

Instalazioak eta zerbitzuak erabili nahi dituztenek erreserba onartzeko eskatuko diote Patronatuari. Eskabide honekin batera, egin asmo dituzten ihardueren egitaraua aurkeztu beharko da, eta, halaber, partehartzaileen izena eta adina, eta eskola taldeak izatekotan, arduradunaren eta horrek ordezkatzen duen erakundearen datuak.

Erreserba onartutakoan, bisitaldia egin baino 10 egun lehenago Patronatuko bulegoetan eredu normalizatuaren araberako kontratu izenpetua aurkeztuko dute, baita zenbateko osoa kutxan sartu izanaren egiaztagiria.


5. artikulua. Nortzuk dauden ordaintzera behartuta

Ordaindu baharra izango dute Gazte Aterpe eta Kanpalekuen Patronatuaren instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko eskatzen edo baimena jasotzen duten pertsona fisikoek eta erakundeek.


6. artikulua. Zenbatekoak

1. Prezio publiko eta bermeen zenbatekoak zehaztuko dira erabiltzailearen sailkapena, gutxienezko kuota izatea ala ez, egonaldiaren iraupena eta instalazio bakoitzaren zerbitzuak oinarri hartuta, prezio publikoa xedatzeko dokumentuan jasotakoaren arabera.

2. Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuen Udal Patronatuak Prezio Publikoak ezartzeko proposatuko dio Udalbatzarrari, honek erabaki dezan.


7. artikulua. Nola ordaindu prezioak

1. Prezio publikoak bermea eta egin asmo den egonaldi osoaren zenbatekoa hartuko ditu, salbuespen gisa Patronatuak erreserba egunaren aurretiko 40 egunera arte egonaldiaren zenbatekoa zatitzea onartu dien eskola-taldeak eta gazte elkarteak daudelarik.

2. Bermea eta aurretik zehazturiko zenbateko osoaren %25 ordainduko dira erreserba onartzen den unean.

3. Bigarren zatia ordainduko da egonaldia egin aurreko hilaren 25. eguna baino lehenago

4. Banako aterpe zaleek edo taldeek faxez, posta elektronikoz edo antzekoen bidez erreserbatuz gero, dirua sartuko dute adierazitako Visa kontuan edo kontu korrontean.


8. artikulua. Prezioak itzultzea

1. Zerbitzua ematen ez denean prezioa ordaintzeko betebeharra duenari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, zenbatekoa itzuli egin beharko zaio.

2. Erabiltzaileak instalazioak nahiz zerbitzuak erabiltzeari uko egiten badio berari egotz ezin dakizkiokeen arrazoi ziodunengatik, eta emandako erreserbak beste probetxamendu batzuk eragotzi ez baditu, ordaindutako zenbatekotik ez-erabilitakoa itzuli ahal izango du Patronatuak.


9. artikulua. Kalteengatiko erantzukizuna

1. Patronatuak zehapenak jarri ahal izango ditu instalazioak erreserba onartzeke eta kontratua gauzatu gabe erabiltzeagatik.

2. Fidantzak gordailuan sartu beharko dira eta erabiltzaileek zuzenean edo zeharka Patronatuko ondasun, instalazio nahiz langileei eragindako kalte-galerei erantzungo diete, baita erabiltzaileek zerbitzuak eragozteagatik zuzenean edo zeharka sortutako gastuei ere.

Kalteak konponezinak izanez gero, ondasunak itzuli edo kalteak konpontzeko zein horien balioa eskatuko du Patronatuak.

3. Bermeak kontratuan adierazitako moduan eta epean itzuliko dira.


10. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina, eta bere Eraskinak 2002ko urtarrilaren 1ean. Indarrean jarraituko dute horiek aldatu edo indargetzea erabaki arte.


EGINBIDEA: Honen bidez Gazteriaren Aterpetxe eta Kanpalekuetako Patronatuko instalazioak eta zerbitzuek erabiltzeagatiko Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantza 1999ko urriaren 19an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela, eta ezarritako aldaketak 1999ko abenduaren 31ko 250. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an onartu zen eta ezarritako aldaketak 2001eko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.