Zorroaga Patronatuko Batzordeak ematen dituen Ehorzketa-Zerbitzuengatiko prezio publikoak 2000

DONOSTIAKO ZORROAGA PATRONATUKO BATZORDEAK EMATEN DITUEN EHORZKETA-ZERBITZUENGATIKO PREZIO PUBLIKOAK




1. artikulua.

Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean prezio publikoei buruz ezarritakoaren arabera, Donostiako Zorroaga Patronatuko Batzordeak ematen dituen ehorzketa-zerbitzuei dagozkien prezio publikoak arautu eta eskatu egiten dira.


2. artikulua.

Donostiako Zorroaga Patronatuko Batzordeak, ongintzakko erakunde pribatua eta berezko lege-nortasunduna izanik, hileta-zerbitzuak horrelako zerbitzuak arautzeko Udal Ordenantza Nagusiaren eta gainontzeko indarreko legeen arabera antolatu eta ematen ditu.


3. artikulua.

Prezio publikoak ordaindu beharra zerbitzuak ematen hasten den unean bertan sortzen da. Hala ere, kontratua sinatzean Zorroaga Patronatuko Batzordeak zenbateko osoa edo zati bat eska dezake.


4. artikulua.

Zorroaga Patronatuko Batzordeak emandako ehorzketa-zerbitzuak erabiltzen dituzten guztiek ordaindu beharko dute prezio publikoa.


5. artikulua.

1. Zorroaga Patronatuko Batzordeak prezio publikoak finkatzeko proposamena egiten du, eta Udalbatzarrak finkatu beharko ditu, Gipuzkoako Herri Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 50. atalean ezarritakoarekin bat etorriz. Dena den, Udalbatzarraren eskumenak dira, Gobernu Batzordea ordezkari izateko ahalmenen kalterik izan, apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 23-2b artikuluaren arabera.

2. Zorroaga Patronatuko Batzordeak kobratuko ditu prezio publikoak.

3. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 2.2 atalean ezarritakoaren arabera, prezio publiko horiengatiko zorrak premiamenduzko administrazio ihardunbideaz eska daitezke.


6. artikulua.

Prezio publikoak diruz ordaindu beharko dira, kontratua sinatzean Zorroaga Patronatuko Batzordeak zehazturiko leku eta eran.





7. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu behar duenaren esku ez dauden arrazoiak direla eta, zerbitzurik ematen ez bazaio, ordaindutakoa itzuli egingo zaio.


8. artikulua.

Prezio Publiko hauek 2000ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Zorroaga Patronatuko Batzordeak emandako Zerbitzuengatiko Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantza 1997ko urriaren 14ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1997ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen Eraskina 1999ko urriaren 19an onartu zen eta ezarritako aldaketak 1999ko abenduaren 31ko 250. GAOn argitaratu ziren.