Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak 2006

Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala




1. art.- Foru Araudia

Toki Ogasunak eraentzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko III. kapituluko 3. atalean datozen xedapenekin bat, honen bidez taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasa arautu eta galdatu egiten da.


2. art.- Zerga gaia.

Tasa honen egitate zergagarriaren osagaiak:

1.- Lizentziak ematea.

2.- Lizentzia izateko baimena.

3.- Lizentzia eskuz aldatzeko baimena.


3. art.- Sortzapena

Eskabidea izapidetzen hasitakoan sortzen da tasa.


4. art.- Sujeto pasiboa

Lizentzia izatea edo eskuz aldatzea eskatzen duena izango da tasa honen subjektu pasibo zergaduna.


5. art.- Zergazko kuota

Eraskinean erregulaturiko zergazko kuotak zerbitzu desberdinen arabera zehazten dira, zenbateko finko bidez.


6. art.- Gordailua eta erosteko lehentasun eskubidea.

1. Udalak zergazko kuota osoa edo zati bat aurretiaz ordaintzeko eskatu ahal izango du zerbitzuak ematen hasten den unean.

2. Titularraren heriotz, jubilazio edo ezgaitasunagatik sortutakoez bestelako lizentzi eskualdaketetan, Udalak tanteo-eskubiderako aukera izango du, lizentziaren titularrak eskualdatzeko erabakia formalki adierazten dion egunaren hurrengo hirurogei egunen barruan.


7. art.- Salbuespenak

Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 9. artikuluan bilduriko ahalmenez baliatuz, ez da inolako onura fiskalik ematen zerbitzu hauek eskaintzeagatik.




8. art.- Ezarri beharreko arau orokorrak

1. Aplikazio orokorreko arauak dira Taxi zerbitzuari buruzko udal araudia, Hirian eta hiri artean bidaiariak turismo ibilgailuz garraiatzearen gaineko 2/2000 legea, ekainaren 29koa, Eusko Jaurlaritzak lege hori garatzeko emandako 243/2002 Dekretua eta horiek garatzeko edo aldatzeko emandako gainerako guztiak.

2. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauarekin bat, Zergen Foru Arau Orokorrean izapidetza, likidazio, ikuskapen, bilketa eta zergazko urrapen eta zehazpenei buruzko xedapenak ezarriko zaizkie tasa hauei.


Azken xedapena

Ordenantza hau 2004ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean. Eranskina, berriz, G.A.O.n argitaratutako egunetik aurrera izango da indarrean, nahiz eta ondorioak 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituen. Indargabetzea edo aldatzea erabaki arte indarrean segituko dute.

Xedapen indargetzailea

Auto-taxi eta gainerako akurako ibilgailuen lizentzia eta baimen administratiboak emateagatiko Tasak arautzeko aurreko Ordenantza indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Taxi lizentziak eta baimenak emateko nahiz lizentzia horiek eskuz aldatzeko tasak arautzen dituen Ordenantza 2003ko urriaren 27an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2003ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Bere eraskina 2004ko azaroaren 3an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela eta ezarritako aldaketak 2004ko abenduaren 27ko 247. GAOn argitaratu ziren.