Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga 2000

TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA




1. artikulua.

Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauean xedatutakoarekin bat, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautu eta galdatzen da.


2. artikulua. Oinarri zergagarria

Zergak trakzio mekanikodun ibilgailuen tituluduntza zergapetzen du, bide publikoetatik ibiltzeko gai izanik, edozein klase, kategoria, potentzia, edukiera eta karga motatakoak, zirkulazio-baimenean helbide gisa Donostiako udalerria agertuz gero.


3. artikulua. Zerga-gaia

1.- Zerga honen zerga-gaiak ondorengo trakzio mekanikodun ibilgailuak dira:

a) Trafiko Buruzagitzan matrikulatuta daudenez gero, zirkulatzeko gai diren turismoak, autobusak, kamioiak, traktoreak, motozikletak; erakunde horrek baja ematen ez dien bitartean; baita aldi bateko baimena dutenak zein matrikula turistikodunak ere.

b) Kapazitateagatik matrikulatzera behartuta ez dauden ziklomotoreak, atoiak eta erdi-atoiak, Industri Ordezkaritzako ziurtapena luzatzen denetik edo benetan zirkulatzen hastean.

2.- Ez daude zergapeturik ereduaren aintzinatasuna dela-eta Trafiko Buruzagitzak baja eman eta salbuespenez erakusketa, lehiaketa eta era horretako lasterketetan zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak.


4. artikulua. Lotespena

Ez dute zerga honenik ordaindu beharko:

1.- Automobil modelo zaharrak direlako erroldatik baja emanda egonagatik era horretako automobilentzako erakusketa, sariketa edo karreretan parte hartu ahal izateko bidean ibiltzeko baimena ematen zaien automobilek.

2.- Trakzio mekanikozko ibilgailuek tarras eramaten dituzten atoi eta erdi-atoiek, 750 Kg. baino gutxiagoko zama erabilgarria eramateko modukoek.


5. artikulua. Sujeto pasiboak

Zerga honetako sujeto pasiboak ondorengoak dira: pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun-erkidegoak eta gainerako erakundeak, nortasun juridikoak ez izanik, zergagarri den unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatuz gero, baldin eta zirkulazio-baimenean ibilgailua horien izenean agertzen bada.


6. artikulua. Sortzapena

1.- Zergaldiko lehen egunean sortuko da zerga.

2.- Zergaldia berezko urtea bera da, bi salbuespenekin: lehen erosketa denean, erosketa egindako egunean hasiko baita; eta ibilgailuen bajaren kasuan, orduan zergaldia Trafiko Buruzagitzak baja ematen duen egunean bukatuko baita.


7. artikulua. Salbuespenak

1.- Zega honetatik salbuetsiak:

a) Hiritarren defentsari edo segurtasunari atxekita dauden Estatuaren ibilgailu ofizialak, Euskal Herriko Autonomi Elkartearenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak eta Gipuzkoako Udal Erakundeenak.

b) Diplomaziazko ordezkaritzarako ibilgailuak, kontsul-bulegoenak, diplomaziazko agenteenak eta karrerako kontsul-funtzionari kreditatuenak, beren herrialdeetako menpekoak izan eta ikusteko moduko identifikazioa dutenak, hedaduran eta mailan elkarrekikotasuna egonez gero.

Halaber Estatu Espainiarrean egoitza edo bulegoa duten Nazioarteko Erakundeen ibilgailuak eta horien funtzionarienak edo estatutu diplomatikoa duten kideenak.

c) Anbulantziak eta zuzenean osasun-lagunztarako diren gainerako ibilgailuak, Gurutze Gorrikoak edo arau bidez zehaztuko diren beste erakunde baliakideenak.

d) Ezintasun fisiko adutenek erabiltzeko moduan jarritako automobilek, baldin eta 14 edo 17 zaldi fiskal baino indar txikiagoa badute eta, hurrenez hurren, %65eko elbarritasun fisikoa baino gutxiago edo %65eko ezintasun fisikoa baino gehiago duten pertsonenak badira.

e) 17 zaldi fiskal baino indar gutxiago izan eta, gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonak eta abar eramateko prestatuta egonik, haien garraiorako erabiltzen diren automobilek -moldatua ala moldatu gabeak. Horrelakoetan elbarritasunak %33 edo gehiago izan beharko du.

- Salbuespena eskuratzeko onuradunak ibilgailua zertan erabiliko duen egiaztatu beharko du.

- Dena dela salbuespena, ibilgailu bakarra izango da onuraduna.

f) Garraio publiko izeneko zerbitzuari atxekitako hiri-autobusak, Udalak emandako administrazio-emakida eraentzan.

g) Nekazal Ikuskaketako Kartila duten traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria.

2.- 1992ko abenduaren 30era arte salbuespena izango dute Ibilgailuen Zirkulazio Udal Zerga indargetzean 1990eko otsailaren 1ean salbuespena emanda eta indarrean zuten sujeto pasiboek.

3.- Artikulu honetako 1. ataleko D eta F letretan adierazitako salbuespenen jabe izateko, interesatuek Udalari horiek emateko eskatu beharko diote, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren kausa adierazita. Ondoren, salbuespeneko udal-ziurtagiria Trafiko Buruzagitzan aurkeztu beharko dute matrikulazioa edo ibilgailuaren alta udalerri horretan izapidatzerakoan.


8. artikulua. Hobariak

1.- Hobaria eskuratu baino lehen Udalak onartu behar du hobaririk izango den ala ez, eta, hartarako, eskabidea egin beharko da. Era berean, eskabidea egindako garaiko zerga-aldian sartuko da indarrean hobaria.

2.- Kuotaren %100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek edo hogeita bost urte baino gehiago dituztenek. Hogeita bost urte horiek automobila egindako datatik aurrera kontatutako dira, edota, bestela, lehenbiziko matrikula jarritakotik edo automobil mota hori egiteari utzi zitzaionetik aurrera.


9. artikulua. Zergazko kuota

1.- Zerga eraskinean agertzen den tarifa-taularen arabera galdatuko da.

2.- Lehenbiziko automobila erostekoan, behin betiko baja ematekoan nahiz automobila kendu edo lapurtu izanagatik errolda publikotik behin-behingoz baja ematekoan, hilabeteen arabera kobratuko da kuota, alta edo baja ematen den ihilabetea ere sartuta.


10. artikulua. Ezartzeko arauak

1.- Tarifak ezartzeko ibilgailu-mota desberdinen kontzeptuak eta arauak izango dira kontuan, Zirkulazio Kodean, 1984ko uztailaren 16ko Aginduan eta ondorengo arauetan ezarri bezala:

a) Jatorrizko eredua funtsean aldatzen ez duten aldaketa bidez pertsonen eta gauzen garraio mistorako furgoi gisa egokitutako turismoak, hauek bezala ordainduko dute zerga, potentzia fiskalaren arabera, bi salbuespenekin: bederatzi lagun, gidaria barne, baino gehiago garraiatzeko ahalmena badute, autobusak izango balira bezala ordainduko dute, eta karga erabilgarriko 525 kg baino gehiago garraiatzeko baimena badaude, kamioiek beste.

b) Motokarroak motozikletatzat hartuko dira, eta zerga zilindro-ahalmenaren arabera ordainduko dute, tasa 400 kg baino handiagokoa denean salbu, orduan kamioi batek beste ordainduko baitute.

c) Ibilgailu artikulatuetan, arrasta-potentzia daramanak eta arrastatuak diren atoiak eta erdi-atoiak bakoitzak bere aldetik eta aldi berean ordainduko dute zerga.

d) Autopropultsatutako makinek, bide publikotik trakzio mekanikodun beste ibilgailu batek garraiatu edo arrastatu gabe ibili ahal izanez gero, traktoreen tarifa ordainduko dute.

2.- Zaldipotentzia fiskaletan adierazitako potentzia fiskala, Zirkulazio Kodeko 260. artikuluan xedatutakoarekin bat ezarriko da.


11. artikulua. Autolikidazioak

Autolikidazio eraentzapean gestionatzen da zerga, matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta diren ibilgailuen gainean; eta gainontzeko ibilgailuetan Udalak urtero egingo duen Erroldaren bitartez.


12. artikulua.

Aitorpen-deklarazioak:

1.- Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalduak erabilita egingo dira.

2.- Zerga kalkulatzeko beste elementu erantsi beharko dira, eta eskaera bakoitzerako adierazitako agiri jakinekin batera aurkeztuko dira.





13. artikulua. Izapideak

1.- Trafiko Buruzagitzak matrikulazioei, bajei, eskualdaketei, helbide-aldaketei eta abarrei buruzko informazioa emango dio Udalari, honek urteko Errolda izapida dezan.

2.- Trafiko Buruzagitzak ez du ibilgailuaren baimena luzatuko aurretik zerga ordaindu dela frogatzen ez bada.

3.- Trafiko Buruzagitzak ez du baja, eskualdaketa edo helbide-aldaketako espedienterik izapidatuko interesatuek zerga honek sortutako zor guztiak ordaindu dituztela frogatu arte.


14. artikulua. Formazko obligazioak

Zerga honen gai diren ibilgailuen titularrek zirkulazio baimenean agertzen den helbidea eta ohizko bizitokia berbera izateko izapideak egin behar dituzte.


15. artikulua. Zergazko obligazioak

1.- Ohizko bizitokia Donostian duten pertsona fisikoek Udal honetan ordaindu behar dute zerga. Zalantzarik balego, ohizko bizitokia erroldan egindako azken izenematearen arabera zehaztuko da.

2.- Helbide fiskala Donostian duten pertsona juridikoek bertan ordaindu behar dute zerga.

Helbidea, bulegoak, lantegia, biltegia, denda, ordezkaritza, eta abarrak beste udalerri batean dutenean, ibilgailuak modu iraunkorrean dependentzia horiei atxekita daudelarik, dependentzia hori kokatuta dagoen udalerriko Udalean ordainduko da zerga.


16. artikulua.

Zirkulazio-baimenean agertzen den helbidea Donostiako udalerria denetan, Udal honi dagokio zerga-gestio bidean emandako egintzak gestionatu, likidatu, ikuskakatu eta zerga-bilketa egitea.


17. artikulua.

Udalak urtarrilaren 1a edo ibilgailuaren erosketa-data eta Trafiko-Buruzagitzak baja emandako data bitarteko aldiari dagokion zergaren kendura proportzionala itzuliko die horrela eskatzen duten sujetu pasiboei, aurrez ordainketaren udal-ziurtagiria aurkeztuz gero.


18. artikulua.

11/1989 Foru Arauarekin bat, zerga-gestio, kitapen, ikuskaketa, bilketa eta urrapen zein zehapenei buruzko arauak zaizkio ezargarri zerga honi, Zergetako Foru Arau Orokorrean arautu bezala.


19. artikulua. Azken xedapena

Ordenantza honek eta bere eraskinak 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak, eta indarrean iraungo dute indargetu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.





20. artikulua. Xedapen indargetzailea

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak erregulatzen dituen aurreko Ordenantza Fiskala indarge geratzen da.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza 1997ko urriaren 14an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela. Ezarritako aldaketak 1997ko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren. Prezioak arautzen dituen Eraskina 1999ko abenduaren 31ko 250. GAOn argitaratu ziren. 4/1999 Foru Arauko bigarren xedapen iragankorrak xedatu bezala, Ordenantza 2000.eko otsailaren 25ean aldatu zen eta 2000.eko martxoaren 31an GAOko 63. alean argitara eman.