Donostiako Udalaren Ordenantza, Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako sarrerak biltzeari buruzkoa 2002

DONOSTIAKO UDALAREN ORDENANTZA, ZERGAK ETA ZUZENBIDE PUBLIKOAREN ARABERAKO BESTELAKO SARRERAK BILTZEARI BURUZKOA



Donostiako Udalak, zergak eta zuzenbide publikoaren araberako bestelako sarreren bilketa gestionatzerakoan, jardunbide eraginkorrago eta arinagoak ezarri ez ezik, zerga eginbeharrak betetzen dituzten zergadunekiko harremanak hobetu ere nahi ditu, udal gestioaz fidaturik, zergen ordainketa helbideraturik baitute.

Helburu hori lortzeko, Donostiako Udalak zergak kudeatzeko alorrean dituen arau ahalmenak erabiltzen ditu, Zerga Foru Arau Nagusiko 61. eta 76. artikuluen arabera eta Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamenduko 9. artikuluaz bat, zerga bilketako ordenantza baten bitartez ondokoak arautzeko:

Zerga bilketako gestioaren ahalmenak udal organoei izendatzea, udal honetako antolamendu espezifikoaren arabera.

Denok batera eta aldian-aldian jakinarazten diren udal zergazko zorrak borondatezko aldien zerga egutegia, herritarrak segurtasun juridiko handiagoa izan dezan zergak ordaintzerakoan.

Zergak kobratzeko modua, zorrak ezein erakunde laguntzailetan ordaintzeko aukera izango dela, kutxa automatikoetan zein bulegoetan.

Udalari interesatzen zaio herritarrek aldian aldiko zergak helbideraturik izatea eta horixe du oinarri objektibo eta zentzuzkotzat jokabide hori sustatzeko neurriak proposatzerakoan, bai berraztertzeko errekurtsoak aurkeztu ahal izateko, bai behar ez bezala kobraturikoak itzultzeko, bai ordainketak geroratzeko.

Ordainen geroratzea onartzeko jardunbide bereziak, berariaz bereizten direla jardunbide orokorra —hori aitortzea eskumeneko ahalmena da—, ordain guztiak helbideratzeko agindu duen herritarrari ezarri beharrekoa eta udalarekin lankidetza hitzarmena izenpeturiko finka administratzaileei ezartzekoa.

Geroratzeak aitortzerakoan ordaindu beharreko interesak, berandutzazko interesa eta lehentasunezko interesa.

Horrela, ordainagiri guztiak helbideratzeko agindu duten herritarrei eta udalaren administrazio emakiden onuradunei lehentasunezko interesa aitortuko zaie.

Automatiko itzultzea Udalak kudeatu eta finantza erakunderen batean helbideratuta dauden zergen ordainagiriak, baldin eta zergaduna kitatutakoarekin ados ez badago.


1.art. Helburua

Ordenantzaren helburua da arautzeko ahalmena erabiltzea, Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzeko apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta udal honetako jardunbide bereziak arautzen zituen urtarrilaren 31ko 1/1985 Zerga Foru Arau Nagusian hala onarturik baitago.


2. art. Lege araubidea

Zerga bilketako gestioa honela arautuko da:

1.- Donostiako Udalaren Zerga Bilketako Ordenantza.

2.- Gipuzkoako Lurraldeko Zerga Bilketako Erregelamendua, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretua.

3.- Zerga Foru Arau Nagusia, urtarrilaren 31ko 1/1985 Foru Araua.


3. art. Organoak

Zergak biltzeko gestioa honako organo hauek egiten dute, hala dagokielako:

1.- Alkatea:

A) Likidazioak onartu eta indargabetzen ditu.
B) Ordaina geroratu edo zatitzeko eskabideak ebatziko ditu, epeak urtebetea eta zenbatekoak milioia gaindituz gero.
C) Zerga errolda, likidazio eta borondatezko epeko ordainagirien aurkako errekurtsoak ebatziko ditu.
D) Tokatzen ez ziren sarrerak itzultzeko eskabideen gaineko erabakian hartzen ditu.
E) Zerga hobariak aitortzeko eskabideen gaineko erabakian hartzen ditu.
F) Besteren erreklamazioak ebatziko ditu.
G) Udalari ondasunak izendatzekoak ebatziko ditu.
H) Bahituriko ondasunak saltzeko baimena emango du.
I) Araudi hau garatzeko dokumentuak izenpetuko ditu.
J) Legez beste organoei aitortzen ez zaizkien zereginak betetzea.


2.- Zinegotzi ordezkaria:

Alkateak eskuordeturiko zereginak beteko ditu.


3.- Finantza Zuzendaria:

A) Zerga gestioa, zerga ikuskaritza eta borondatezko epeko zein behartze bideko zerga bilketak zuzenduko ditu.
B) Ordaindu beharra dela eta eginiko konpentsazioak ebatziko ditu.
C) Bere kabuz konpentsatuko ditu erakunde publikoen kredituak.
D) Kredituak kobraezintzat jotzea.
E) Txostena ematea azaltzeko ea enkantean saldu ez diren ondasunak udalak berak bereganatu behar dituen.


4.- Diruzaina

A) Aldian aldiko zergen ordain iragarkiak argitararaztea.
B) Behartze bideko berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
C) Behartze bideko eta bahituriko ondasunak saltzeko eginbideak emango ditu.
D) Behartze bideko jardunbidea bertan behera uzteko eskabideak ebaztea.
E) Bahituriko ondasunak balioesteko funtzionario aditua izendatuko du.
F) Esleituriko finkak Jabetzaren Erroldan jasotzeko egiaztagiria ematea.


5.- Zerga biltzailea:

A) Ordaina geroratu edo zatitzeko eskabideak ebatziko ditu, epeak urtebetea eta zenbatekoak milioia gainditu ezean.
B) Berme eta korrituen gastuak itzultzeko eskabideen gaineko erabakiak.
C) Udalarekiko zorren interesen errekerimenduak egitea agintzen du.
D) Bere kabuz konpentsazioak agintzea.
E) Bahitzeko eginbideak ematea.
F) Zergazko eta zergaz landako erantzukizun deribazioak ematea.
G) Finantza zuzendariak eta diruzainak ordezkaturiko zereginak.


4. art. Zerga erroldak

1.- Zerga bakoitzaren errolda urtean behin argitaratuko da, hamabost egunean, ordaintzeko epea hasi aurretik, Finantza Zuzendaritzako Jendearen Zerbitzurako Bulegoan, egun Ijentea kaleko 1eko 1. eskuin pisuan dagoela.

2.- Zerga errolden aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke alkateari, jendaurreko erakustaldia amaitu eta hilabeteko epean.


5. art. Zerga egutegia

1.- Aldian-aldian ordaindu beharreko zergek, zergadun guztiei batera jakinarazitakoek, honako borondatezko ordain aldiak dituzte:

OHZMaiatzaren 15etik ekainaren 30a arte.
EJZUrriaren 1etik azaroaren 10a arte.
IbilgailuakMartxoaren 15etik maiatzaren 25a arte.
Espaloiko sarbide eta pasabideakIrailaren 1etik azaroaren 10a arte.
ZaborrakEkainaren 15etik irailaren 25a arte.
Ura eta saneamenduaBi hilabetean hiruhileko eta udalerri osorako fakturatzen den bitartean eta hilabean hiruhileko eta aldeka fakturatzen denetik.
2.- Zerga egutegia jendaurrera plazaratuko da indarraldiaren hasieran, ihardunaldi bakoitzetan udalaren iragarki oholetan, bai Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, bai herriko prentsan.

3.- Egutegia aldatzekotan, banan bana jakinaraziko zaie zerga hura ordaindu behar dutenei, baita oro har ere iragarkia udalaren iragarki oholetan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta herriko prentsan argitaratuta.


6. art. Nola bilduko diren zergak

Udal zerga eta zuzenbide publikoaren araberako sarrerak honela bilduko dira:

1.- Aldian-aldian ordaindu beharreko zergak, zergadun guztiei batera jakinarazitakoak:

A) Borondatezko aldian, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulego zein marra irakurgailudun kutxa automatikoetan zein helbideratzeko aginduaren bitartez.
B) Behartze bidean, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulegoetan zein Udalaren Zerga Biltegian.

2.- Zerga eta prezio publikoen likidazioak:

A) Borondatezko epean, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulegoetan zein Udalaren Zerga Biltegian
B) Behartze bidean, Udalaren Zerga Biltegian edo jakinarazpenean bertan adierazi tokian.

3.- Hirigintzako errekurtsoen ebazpenak: Jakinarazpenean adierazi tokian.

4.- Isunak:

Borondatezko epean eta behartze bideko aldian, udalak baimenduriko erakunde laguntzaileetako bulego zein marra irakurgailudun kutxa automatikoetan.


7. art. Helbideratzea

1.- Subjektu pasiboek ordainagiriak helbidera ditzakete ezein finantza erakundetan.

2.- Aldian-aldian ordaindu beharreko eta oro har jakinarazteko ordainagirietako bat, batzuk edo guztiak helbidera daitezke.

Zerga guztiak helbideratzea helbideratze orokortzat joko da.

3.- Helbideraturiko ordainagiriak helbideratze kontura bidaliko dira borondatez ordaintzeko aldia amaitzen den egunean.

4.- Udalak badu eskubidea helbideratzea bertan behera uzteko edo eteteko, hala jakinarazi eta gero, betiere.


8. art. Helbideratze orokorra

1.- Udal helbideratze orokorra badatza ordaintzera beharturik dagoen herritarrak denbora mugarik gabe agintzean finantza erakundeak ordain ditzala zergadunari dagozkion zerga eta prezio publiko aldian aldikoak eta batera jakinarazteko guztiak, eta baita dagozkion kitapenak ere.

2.- Helbideratze orokorreko aginduak ondoko eraginak izango ditu:

A) Epe jakin batzuetan ordaindu beharreko zerga helbideratuen ordez egiten diren kitapenak ere zergak helbideratzeko emendako kontutik pasako dira.

B) Epe jakin batzuetan ordaindu beharreko zergetako erroldaren batean alta emateagatik nahiz epe bakarreko zergen gaineko deklarazioak eta ofiziozko ekintzak direla eta egiten diren kitapenak ere ordainketak helbideratzeko kontutik pasako dira, baldin eta ordaindu beharra duenak helbideratze orokorra egiteko agindua emana badu, eta, ezagutzen den helbide ohikoan abisua utzi ondoren, edozein moduz ere.

C) Zergadunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero beharreko epean eta moduan, errekurritutako zorra kobratzeko jardunbidea bertan behera etengo da, bermerik gordailatu beharrik gabe, errekurtsoa ebatzi dela jakinarazten zaion arte.

D) Pertsona fisikoaren zorrak geroratzea edo epeka ordaindu ahal izatea zenbatekoak 1.000.000 pta. eta ordaintzeko epean urtebetea gainditzen ez badituzte, beti onartuko da, zergatikorik aurkeztu gabe eta bermerik gordailatu beharrik gabe, lehentasunezko interesa ezarrita.

3.- Helbideratze orokorrak horrelako ondorioak izan ditzan, ondoko baldintzak bete beharko dira:

A) Helbideratzeko agindu beharko da errekurtsoa aurkeztu edo geroratzeko zein zatikatzeko eskatu baino bi hilabete lehenago.
B) Zergadunak zerga guztiak ordaindurik izan beharko ditu.

4.- Helbideratze orokorra iraunkorra izango da zergadunak berak berariaz edo udalak funtsezko zioak direla-eta indargabetu arte.







9. art. Geroratzean ezarri beharreko interesa

1.- Lehentasunezko interesa:

Lehentasunezko interesa Udal Aurrekontuan adierazitakoa da.

Lehentasunezko interesa beti izango da lege interesa baino txikiagoa, gutxien-gutxienez %0,25.

Ordain geroratze eta zatikatzeetan lehentasunezko interesaren onuradun izango dira honako lagun hauek:

A) Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, zenbatekoak eta epeak 1.000.000 Pta. eta urtebetea gainditzen ez badituzte.
B) Udal emakiden onuradunak, zenbatekoak eta epeak direnak direla, zorrek zuzenean zerikusirik izanez gero emakidarekin.

2.- Berandutzazko interesa:

Foru arau batek aldi horretarako xedaturikoa izango da.

Ordain geroratze eta zatikatzeetan berandutzazko interesaren onuradun izango dira honako lagun hauek:

A) Pertsona fisikoak, Helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, zenbatekoak eta epeak 1.000.000 Pta. eta urtebetea gainditzen badituzte.
B) Ordaintzera behartuta dagoen beste edonor, edozein izanik zenbatekoa eta geroratze aldia.


10. art. Ordaina geroratu eta zatikatzea

1.- Geroratzeko eskabidea

Zergadunak aurkeztu beharko du geroratu edo zatikatzeko eskabidea, udal Erregistro Nagusian edo udalaren Zerga Biltegian. Derrigorrez jaso beharko ditu ondoko datu eta dokumentuak:

A) Izen-deiturak, baltzuaren izendapena, identifikazio zenbakia eta eskatzailearen zerga helbidea.
B) Geroratu edo zatikatu nahi den zorra, zenbatekoa adierazita.
C) Zein epetarako eskatzen den geroratzea edo zatikatzea.
D) Zergatik eskatzen duen, helbideratze orokorra agindu duten pertsona fisikoak, eskaturiko zenbatekoak eta epeak 1.000.000 Pta. eta urtebetea gainditzen ez badituzte.
E) Bermea gordailatzeko konpromisoa adieraztea, ordaindu beharra duena udal emakidaren onuraduna edo helbideratze orokorra agindutako pertsona fisikoa izan ezean.

Ez da bermerik gordailatuko zatikatzeko eskaturiko zorrak 250.000 Pta. gainditzen ez baditu.

2.- Nola ebatziko dira ordaina geroratzeko eskabideak:

A) Borondatez ordaintzeko aldikoak:

a) Udal zerga-biltzaileak 10 egunean ebatziko ditu eskabideak zorren zenbatekoak eta epeak 1.000.000 Pta. eta urtebetea gainditzen ez dituztenean:

1.- Beti, onuradunak honako hauek izanik:

- Udal emakiden titularrak. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie, zorrek zuzeneko harremana badute emakidarekin.
- Pertsona fisikoak. Helbideratze orokorra agindu badute eta zerga zorrik ez badute. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.



2.- Nahierara, onuradunak honako direla:

- Ordaintzera behartuta dagoen edonor. Ez du zertan bermerik gordailaturik eta berandutzazko interesa erantsiko zaie.

b) Ogasuneko zinegotzi ordezkariak, alkatearen ordezkari gisa, hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak, zenbatekoak eta epeak 1.000.000 Pta. edo urtebetea gaindituz gero, hurrenez hurren.

Nahierara emango du, onuradunak hauek izanda:

1.- Udal emakiden titularrak. Ez dute zertan bermerik gordailatu eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.

2.- Pertsona fisikoak. Helbideratze orokorra agindu badute eta zerga zorrik ez badute. Bermea gordailatu beharko dute eta lehentasunezko interesa ezarriko zaie.

3.- Ordaintzera beharturiko edonor. Bermea gordailatu beharko du zenbatekoak 250.000 Pta. gaindituz gero. Berandutzazko interesa erantsiko zaio.

B) Behartze bideko aldian:

Udal zerga-biltzaileak 10 egunean ebatziko ditu eskabideak, edozein zenbateko edo epe dela. Ematea beti nahierarakoa izango da, berandutza interesa erantsita.


11. art. Aldian-aldian ordaindu beharreko zergen bilketaren gestioa

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga

1. Zerga duten ondasunetan izaten diren aldaketak (fisikoak, ekonomikoak nahiz juridikoak), aldaketa gertatu eta hurrengo zerga-alditik aurrera izango dira indarrean, dagozkien ekintza administratiboak jakinarazi beharrik gabe indarrean sartzeko.

2. Zerga honi dagozkion zerga zorrak, aldian-aldian ordaindu beharrekoak eta kolektiboki jakinarazten direnak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, maiatzaren 15etik ekainaren 30a arte edo, azken hau asteguna ez bada, hurrengo asteguna arte.


Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

1. Zergan alta emateari dagokion kitapena egin ondoren ateratzen den zorra, kitapen agirian adierazitako epean ordaindu behar da.

2. Epe jakin batzuetan ordaindu beharra eta jakinarazpen orokorra duten zergen ordainetan zor dena ordaintzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako kobrantza iragarkian adierazitakoa izango da, hau da, urriaren 1etik azaroaren 10erakoa. Azaroaren 10a jai-egun bada, hurrengo lan-eguna izango da ordaintzeko azkeneko eguna.


Ibilgailuen gaineko Zerga

1. Zergan eginiko altei dagozkien likidazio­adierazpenetatik datozen zerga zorrak ibilgailuaren zirkulazio baimena eskuratu baino lehen ordaindu behar dira.

2. Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, martxoaren 15etik maiatzaren 25a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.


Ur eta Saneamendu Zerbitzuengatiko Tasa

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak, baldin eta hiru hilean behin eta udalerri osoan aldi berean fakturatzen badira, bi hilabeteko epean ordaindu behar dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri bezala. Azken eguna asteguna izan ezean, epea hurrengo astegunean bukatuko litzateke.

Zorrak hiru hilean behin eta udalerriko zonen arabera fakturatzen direnean, hilabeteko epean ordaindu beharko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri bezala. Azken eguna asteguna izan ezean, epea hurrengo astegunean bukatuko litzateke.


Zabor Tasa

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, ekainaren 15etik irailaren 25a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.


Espaloiko sarbide eta pasabideak

Aldian­aldian ordaindu behar diren eta kolektiboki jakinarazten diren zerga zorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ordainketa­iragarkian ageri zen epean ordaindu behar dira, hau da, irailaren 1etik azaroaren 10a arte edo, azken hau asteguna izan ezean, hurrengo asteguna arte.


12. art. Helbideratutako zergen bilketa bereziaren gestioa

1. Helbideratutako ordainagiri edo kitapenen bat atzera bidaliz gero finantza erakundeak (kontuan dirurik ez dagoelako, titularra edo kontu zenbakia oker daudelako edo dena delako arrazoiren bat delako), beste abisu bat bidaliko zaio ordainagiria edo kitapena ordaindu beharra duenari haren bizileku ohiko gisa ageri den azkeneko helbidera, eta beste hamar egun gehiago emango zaizkio ordainketa borondatezko epean egiteko.

2. Udalak kudeatutako ordainagiri edo kitapen bat ordaindu beharra duenak badu, baldin eta zerga ordaintzea helbideratuta badauka, ordaindutakoa itzultzea eskatzeko eskubidea. Eskabidea, ordea, ordenantza honetan jartzen duen eran egin behar du.


13. art. Kobraezinak

1. Udal zerga biltzaileak hala proposatuta, ordaindu beharra zuten batzuei kobratu ezin izan zaienez, Kreditu Kobraezinen Orrian ezarritako irizpide eta prozedurak kontuan izanda eta espedienteak behar bezala dokumentatuta, Finantza Zuzendaritzak kreditu kobratuezinen adierazpena egingo du.

2. Kreditu Kobraezinen Orriak honako kasuak arautzen ditu:

A) Ondasunik ez dutelako eta non dauden ez jakiteagatik kobraezinak direnak
B) Ez ondasunik ez bizileku ezagunik ez izateagatik kobraezinak
C) Ondasunik ez izateagatik eta OHZren Erroldan alta emanda ez egoteagatik kobraezinak
D) Ondasunik ez izateagatik eta Industri edo Merkataritza Uraren Erroldan alta emanda ez egoteagatik kobraezinak
E) Kaudimengabeak

3. Ordaindu beharra duena kobraezintzat joz gero, zorrak behin­behingoz iraungitakotzat hartuko dira, preskripzio epearen barruan lehengoratzen ez diren bitartean. Epea iraganda, zorrak behin betiko iraungiak izango dira.


14. art. Itzultzeak

1. Behar izanik gabe udal zergarik ordaindu bada, itzultzeko eskubidea aitortzeko prozedurak Administrazioak edo alde batek hala eskatuta bultzatu eta bideratuko dira.

2. Beharrik gabe ordaindutako udal zergak Foru Aldundiak gestionatzen dituenetakoak badira, dirua itzultzeko Aldundiak ezarritako jardunbideei jarraituko zaie.

3. Beharrik gabe ordaindutako udal zergak eskatzeko eskaerak honako tokietan aurkeztuko dira, baldin eta Udalak gestionatzen baditu zergok:

A) Zerga zorra bi aldiz ordaindu bada:

a) Udal Zerga Bildegian, ahoz

b) Zerga Bildegiak, dirua bi aldiz ordaindu dela egiaztatu ondoren, eskudirutan itzuliko dio dirua eskatzaileari, eskaera egiten duen momentuan bertan, baldin eta ez badio 50.000 Pta. baino gehiago itzuli behar. Diru gehiago itzuli behar izanez gero, berehalako transferentzia egingo dio kontu korronte batera.

B) Dirua itzultzeko legezko eskubidea dagoen gainontzeko kasuetan:

a) Udaleko Zergadunarekiko Harremanetako Zerbitzuan, ahoz edo idatziz, itzultzeko eskubidea nabarmena bada edo nahiko egiaztatua badago.

Udalak kontu korronte batera egindako transferentzia bidez itzuliko du dirua, eskaera egin zenetik hilabeteko epean.

b) Udaleko Erregistro Orokorrean, idatziz eta beharrezko egiaztagiriekin, baldin eta dirua epe barruan egindako deuseztatze ekintza baten ondorio itzuli behar bada.

Eskabidea behar bezala eginez gero, eskabidea egin eta hilabete baino lehen itzuliko dio Udalak ordaindutakoa.


15. art. Helbideratutako ordainagiriena itzultzea, Udalak kudeatutako zergena

1. Udalak kudeatutako zergen ordainketa helbideratuta eta ordainduta duenak, pausu hauek izango ditu ordaindutakoa atzera jasotzeko:

a) Zergarena kontuan kargatu eta hogeita hamar egun baino lehen, zerga atzera itzultzeko eskatzea nork bere finantza erakundean bertan. Finantza erakundeak, ordaindutakoa zergadunari itzuli eta horren berri eman behar dio Udalari.

b) Hogeita hamar egunak joan eta gero -baina norberaren borondatez ordaintzeko epea ireki eta sei hilabete baino lehen, betiere-, zergadunak eskatu eta Udalak itzuli egingo dio ordaindutakoa, zerga helbideratzeko izendatutako kontuan sartuta dirua eskabidea egin eta bi egun bainio lehen.

c) Ordaindutakoa itzultzeko eskabidean, arrazoiak ere jarri egin behar dira. Egin, berriz, norberak edo norberaren izenean eskatzeko baimena emana duenak egin dezake.

d) Eskabidea aurkezteko bi toki daude: Udalaren Zergadunari Kasu Egiteko Zerbitzua eta Zerga Biltegia.

e) Bietan hala bietan ere, agiri bat emango diote zergadunari, itzultzea hasteko espedientea hasi izanaren gainekoa.

f) Hasieran itzultze horrek ez du esanahi, derrigor behintzat, Udalak eskabidea onartu egingo duenik.

g) Eskabideko arrazoiak aztertu eta haiekin konforme bada Udala, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, eskatutakoa onartzea erabaki izana adierazteko.

h) Eskabideko arrazioak aztertu eta haietako batzuekin konforme bada Udala, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, ordainagiria zuzendu, berria egin eta harena kitatzea dagokiola erabaki izana eta zergak ordaintzeko izendatu zuen kontuan kargatuko diola adierazteko.

i) Eskabideko arrazoiak aztertu eta ordainagiriak ez duela ezeren zuzenbide akatsik jotzen badu Udalak, jakinarazpen bat bidaliko dio zergadunari, eskabidea atzera bota duela eta berriz ere zergak ordaintzeko izendatu zuen kontuan kargatuko diola adierazteko.

Lehen esandako h) edo i) lerroalde horien arabera kargatutako ordainagiria ordaindu gabe gelditzen bada, premiamendu bidetik kobratuko du Udalak zorra.


16. art. Kobratzeko Prozedura Geldiaraztea

Honako hauek ez dute berraztertzeko errekurtsoarekin batera bermerik aurkeztu beharrik izango, errekurtsoa behar zen garaian eta moduan aurkeztu badute, eta kobratzeko prozedura geldiaraziko da, errekurtsoa ebazten den arte:

1. Administrazio emakida baten jabeek, errekurtsoak emakidari zuzenean lotuta dauden zorrekin zerikusia duenean.

2. Ordaindu beharra eta helbideratzeko agindu orokorra dituztenek.

3. Udalarekin Lankidetza Hitzarmena sinatu duten finka­administratzaileek, errekurtsoak zerikusia badu hitzarmenean araututako zorrekin.


17. art. Behartze aldia Autonomiadun Erakunde eta Udal Patronatuen errekurtsoei dagokienez

Autonomiadun Erakundeek eta Udal Patronatuek, Zuzenbide Publikoaren arabera dagozkien ondasunak kobratzeko borondatezko epea amaituta, Udal zerga biltzaileari eskatuko diote, Patronatuko Batzordeak hartutako erabakiaren bidez, zorrak kobratzeko behartze bideari ekin diezaiola.


Azken xedapena

Ordenantza honek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik aurrera jarriko da indarrean eta, indargabetzeko edo aldatzeko erabakirik hartzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Zergak eta Zuzenbide Publikoaren araberako bestelako sarrerak biltzeari buruzko Donostiako Udalaren Ordenantza 2000ko urriaren 26an onartu zela, eta 2000ko abenduaren 29ko 246.GAOn argitaratu zen.