Kaleen Sailkapena mailaren arabera 2004

KALEAK MAILAREN ARABERA SAILKATZEN DITUEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA




1. art.- Ordenantzaren irismena

Ordenantza hau udalerri honetako baliabideen balorazioei aplikatzen zaie.


2. art.- Sei kategoriatan sailkatzea kaleak

Donostiako Udalerriko kaleen sailkapenaren barruan 6 maila desberdin ezartzen dira:


3. art.- Puntuaketa baremoak

Maila horiek baliosteko irizpideak ondorengoak dira: merkatari-, egoitza-, hirigintza- eta sarbide-balioa.


4. art.- Gutxieneko eta gehienezko puntuaketak

Irizpide bakoitzeko gutxienezko eta gehienezko puntuaketak ondorengoak dira: 1 eta 6.


5. art.- Zenbait kaleren arteko kategoriak

Bide publiko biren edo gehiagoren artean kokatutako ondasunak direnean, edota kategoria desberdinetan sailkatutako bide publiko bitarako edo gehiagotarako fatxada dutenean, goi mailako bideari dagokiona erabiliko da, beti ere honetatik sarbide zuzen eta erabilera normalekoa baldin badago, nahiz eta oleska moduan izan.


6. art.- Erregulatu gabeko kaleen kategoria

Bideguneren bat sailkapenean esanbidez agertzen ez denean, biderik hurbilenari dagokion maila aplikatuko da, eta bat baino gehiago izango balira hurbilenak, gorenekoari dagokiona.


7. art.- Barruko lokalen kategoria

Lokalak kalerako fatxadarik ez duten soto edo barruko solairuetan kokatuta daudenean, sarrera dagoen solairuari dagokion maila aplikatuko da.


8. art.- Balorazioa txikitzea

1.- Urbanizatze-ekitaldiak dirauen bitartean hirigintzazko garapen-egoeran dauden bideei balorazioa murriztuko zaie bi mailatan:

1. maila 3. maila bezala balioetsiko da.
2. maila 4. maila bezala balioetsiko da.
3. maila 5. maila bezala balioetsiko da.
4. eta 5. mailak 6. maila bezala balioetsiko dira.

2.- Sustapen publikoko proiektu bat gauzatzen denean -hirigintzakoa dela zein obra proiektua dela-, erasanda gertatzen diren bide publikoetako merkataritza, industri edo lan jarduerari normala dena baino askoz ere kalte handiagoa egiten bazaio, bidearen kategoria 6.eraino jaistea erabaki dezake Udalbatzarrak, obrak burutu arte.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Udalerriko Kaleak Mailaren arabera Sailkatzen dituen Ordenantza 2002ko urriaren 21ean egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zela, eta ezarritako aldaketak 2002ko abenduaren 31ko 247. GAOn argitaratu ziren.