Kultura eta Turismo Ekintzetxeak ematen dituen zerbitzuen, egiten dituen ekintzen eta uzten dituen instalazioen aprobetxamendu berezien Prezio Publikoak 2002

KULTURA ETA TURISMO EKINTZETXEAK EMATEN DITUEN ZERBITZUEN, EGITEN DITUEN EKINTZEN ETA UZTEN DITUEN INSTALAZIOEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK



1. artikulua. Helburua

Prezio publikoak arautu eta eskatzea, Donostiako Udalaren Kultura eta Turismo Ekintzetxeak ematen dituen zerbitzuenak, egiten dituen ekintzenak eta uzten dituen instalazioen aprobetxamendu berezienak; betiere uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak hura baita Gipuzkoako toki ogasunak arautzen dituena eta Zerbitzuak eman eta ekintzak egiteko prezio publikoak arautzeko udal ordenantzak prezio publikoen gainean agintzen dutena beteta.


2. artikulua. Prezioak jartzea.

1.- Kultura eta Turismo Ekintzetxeak berak jarri eta eskatzen ditu hark antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen dutenek, ematen dituen zerbitzuak jasotzen dituztenek eta uzten dituen instalazioak aprobetxatzen dituztenek zer eskubide eta betebehar dituzten.

2.- Kultura eta Turismo Ekintzetxeak proposatu egiten du zer prezio publiko jarri, eta Udalbatzak jartzen ditu, Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 50. artikuluak hala agintzen baitu.

3.- Kultura eta Turismo Ekintzetxeak badu eskubidea, baldin eta interes publikorik bada, zerbitzuen, ekintzen eta instalazioak erabiltzeko ezaugarri edo baldintzak aldatzeko.

4.- Kultura eta Turismo Ekintzetxeak badu eskubidea fidantza jarrarazteko, baldin eta beharrezko jotzen badu. Fidantza zenbat izango den ekintzaren arabera izango da.


3. artikulua. Ordaindu beharra dutenak.

Ekintzan parte hartu edo instalazioak erabiltzen dituen pertsonak du ordaindu beharra.


4. artikulua. Ordaindu beharra noiz sortzen den.

Ordaindu beharra sortzen da izena emateko unean berean, eskatutakoa onartzea erabakitakoan, kontratua izenpetzekoan eta ekintzak egiten diren instalazio edo tokietara sartzekoan.


5. artikulua. Prezioak ordaintzea.

1.- Antolatutako ekintzetan parte hartu baino lehen ordaindu behar dira prezio publikoak.

2.- Eskabideak segituan bertan behera uztea dakar prezioak ez ordaintzeak.

3.- Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 2-2 artikuluak agintzen duenez, badago bidea premiamendu bidez kitatzeko prezio publikotan zor dena.


6. artikulua. Ordaindutako prezioa itzultzea.

1.- Zerbitzuren bat eman gabe gelditzen bada zerbitzua ordaindu beharra zuenak ezeren errurik izan gabe, ordaindutakoa itzultzea tokatzen da.

2.- Interesatuak utzi egiten badio zerbitzua edo instalazioak erabiltzeari, Kultura eta Turismo Ekintzetxeak badu bidea interesatuak ordaindu eta aprobetxatu ez duen zerbitzuaren prezioa itzultzeko, baldin eta interesatuak ezeren errurik ez badu, arrazoi sendoak badira eta harentzat gordeta izateak beste batzuek aprobetxatzea eragotzi ez badu.


7. artikulua. Indarrean sartzea.

2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izango dira indarrean prezio hauek.


EGINBIDEA: Honen bidez aditzera ematen da Donostiako Kultura eta Turismo Ekintzetxeak ematen dituen zerbitzuen, egiten dituen ekintzen eta uzten dituen instalazioen aprobetxamendu berezien Prezio Publikoak arautzen duen Ordenantza eta prezioak arautzen dituen Eraskina 2001eko urriaren 22an egindako Udalbatzarrean behin-betiko onartu zirela. Ezarritako aldaketak 2001rko abenduaren 31ko 249. GAOn argitaratu ziren.